Minerva[1] (latinez: Minerva, miˈnɛr.wa ahoskatua; etruskoz: Menrva), erromatar mitologiako jainkosa, greziar mitologiako Atena da.

Datu azkarrak Ezaugarriak, Jatorrizko izena ...
Minerva
Antzinako Erromako erlijioa
Thumb
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaMinerva
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakAtena, Senuna (en) Itzuli, Belisama eta Sulis
Domeinuaartisaua, trade (en) Itzuli, poeta eta irakaslea
Familia
AitaJupiter
AmaMetis
Ezkontidea(k)ezkongabea
Itxi

Minerva erromatarrean, artisauen jainkosa, lanbideena, artearena eta, geroago, gerrarena ere izan zen. Greziar kulturaren eraginez, Atenea grekoarekin identifikatu zuten. Zenbait adituk uste dute Etruriatik Erroman sartutako Athena jainkosaren garapena izan zela. Uste hori indartu egiten da Kapitolinoan, erromatar erlijioaren zentroan, jainko-jainkosen triada osatzen zutenetako bat zelako, Jupiter eta Junonekin batera. Berari eskainitako Aventinoko santutegia artisauen gremioen topaleku izan zen, eta noizbait poetak eta aktore dramatikoak izan zituen.

Gerraren jainkosa gisa gurtua zelarik, Marteren berezko funtzioa inbaditu zuen. Ponpeiok tenplu bat eraiki zuen harentzat Ekialdeko konkistetako harrapakinekin, eta horrek erakusten du ordurako Athena Nike greziarrarekin, garaipenaren jainkosarekin, identifikatu zuela, edo Atena Poliasekin, hau da, Atenas hiriaren jainkosa babeslearekin[2]. Domiziano enperadorearen agintaldian, zeinak Minervaren babes berezia zuela esaten baitzuen, jainkosaren gurtza bere unerik gorenera iritsi zen[3].

Baina Minervaren jatorrizko ezaugarriak zein ziren, eta zergatik jaso zuen horrenbesteko garrantzia, ez dago argi. Minervaren estatua batek -K.a. V. mendekoa eta greziar eragina islatzen duena-, bi ezaugarri adierazten ditu: gerlariarena eta amarena, edo haur eta gazteen zaindariarena (Kourotrophos)[3]. Junok ere ezaugarri horiek zituen garai arkaikoan, baina Jupiterren gurtzak garrantzia irabazi ahala, bi jainkosen funtzioak eta itzala apaldu ziren.

Tradizioaren esanetan, Tarkinio Prisko erregeak, Jupiterri Kapitolioan tenplu berri bat eraikitzen hasi zenean, aurretik zeuden jainko eta jainkosen tenplu edo gurtza leku guztiak handik kendu behar izan ziren eta jainko-jainkosak beste leku batera eraman. Bi besterik ez ziren geratu, Terminus eta Juventas. Terminus Jupiterren kaperan geratu zen eta Juventas, gazteak babesten zituen jainkosa, Minervarenean, jainkosa handiak gaztetasunarekin zuen lotura indartuz[3].

Jaiotza

Minerva Jupiterren alaba zen. Jupiterri iragarri zioten bere maitale Metisen, zuhurtasunaren jainkosaren, ondorengo batek tronutik kenduko zuela. Jupiterrek, orduan, haurdun zegoen Metis irentsi zuen. Beranduago, berebiziko buruko mina sentitu zuen Jupiterrek eta Vulkanori laguntza eskatu zion, burua ireki zion aizkorakada batez eta bertatik Minerva sortu zen, armatua eta bere aitari Gigantomakian (erraldoien aurkako gerra) laguntzea ahalbidetu zion adinarekin, non bere ausardiagatik nabarmendu zen.

Tituluak eta paperak

"Minerva" izena, beharbada, etruriarrengandik hartu zen, haiek Menrva deitzen baitzuten. Erromatarrek, erraz nahastuko zuten bere izen atzerritarra latinezko "mens" (burua) hitzarekin, jainkosa bezala zuen arloetako bat, ez baitzen soilik gerraren jainkosa, baizik eta baita adimenarena ere.

Jainkosa hau, Olinpoko alabarik gogokoena zen, nork bere gorengo pribilegioetakoren batzuk eman zizkion. Profeziaren dohaina zuen, bere gogoz, hilkorren bizitzak luzatzen zituen, zoriontasuna lortzen zuen hil ondoren: berak, buru keinu batekin adierazten zuen oro, atzerabueltarik gabekoa zen, agintzen zuen oro, beti iristen zen. Bere ezaugarriak egida (Medusaren buruarekin apaindutako ezkutua), olibadia eta lantza ziren.

Funtzioak

Thumb
Minervaren estatua Herbeheretako Heerlen hiriko Thermenmuseum museoan.

Jakinduriaren, arteen eta gerra-tekniken jainkosa da, Erromaren babeslea eta artisauen zaindaria izateaz gain.

Ezaugarriak

Jainkosa hori aurpegi larri eta zorrotzez irudikatu ohi da, eskuineko eskuan pika bat eta ezkerrean ezkutua. Bere bularrean benetako egida du, Medusaren burua erliebean zizelkatuta duen koraza modukoa. Penatxo edo oilar batez koroatutako kaskoak babesten dio burua. Bere oinetan hontza edo mozoloa agertzen dira, hegazti zaintzaileak[4].

Oro har, eserita agertzen da, baina, zutik dagoenean, beti, gerlari baten joera ausartarekin, kutsu pentsakor bat eta begirada, pentsamendu handitan jarria du.

Mitoak

Mito famatu askotan agertzen da. Greziako Atena homologoaren istorio asko Minervari egozten zaizkio mitologia erromatarrean. Adibidez, Atena izenarena[5], Neptunoren eta Minervaren arteko lehiaketa baten ondorioz sortutakoa[6], edo Minervak olibondoaren sorrera[7]. Mito hori, jatorriz, Atenarena da, eta Atenas hirira guztiz lotuta dago.

Atenasen fundazioa. Minervaren istorioaren pasarterik ospetsuenetako bat Neptuno itsasoetako jainkoarekin Atenas hiriari izena emateko izan zuen desadostasuna da. Epaile bezala aukeraturiko hamabi jainko-jainkosa handik erabaki zuten hiriarentzako gauzarik erabilgarriena egiten zuenak bere izena emango ziola hiriari. Neptunok, bere hiruhortzaren kolpe batez, lurretik zaldi bat sorrarazi zuen, eta Minervak, berriz, olibondo bat sorrarazi zuen; azken honek irabazi zuen.

Parisen epaiketa. Tetis nereidaren eta Peleoren ezkontzara garaiko noblezia guztia eta Olinpoko jainko-jainkosa guztiak gonbitatu zituzten, bat izan ezik, Eris edo Liskar, anabasarik eta haserrerik sor ez zezan. Izugarri haserretu zen Liskar, eta bazkariaren amaieran azaldu zen eta urrezko sagar bat bota zuen mahai gainera, "Ederrenarentzat" esanez. Hemen hasi zen benetako sesioa. Venus, Junon eta Minerva aurkeztu ziren lehiara. Paris ederra izan zen epailea. Bere arerioak gainditzeko nahiarekin, bere epaileari, ezagutza eta bertutea eskaini zizkion. Bere eskaintzak, ordea, alferrikakoak izan ziren eta Parisek Venus aukeratu zuen. Minerva asko haserretu zen eta, Troiako Gerran, Minerva akaiarren alde agertu zen. ,

Arakne. Behin batean, Minervak Araknerekin lehiatu zuen, bietatik, ehuntzen azkarrena zein zen jakiteko. Frogatzeko, Minervak lan bat proposatu zion: oihal bikain bat. Minervak Arakneren nagusitasuna ikustean, hain jeloskor jarri zen, bere arerioa armiarma bihurtu zuela (Ovidiok bere Metamorfosiak lanean kontatzen duenaren arabera), honegatik, Minerva, jainkosa krudel bezala ezagutzen da. Eszena hau, Diego Velázquezek irudikatu zuen Iruleak izeneko bere oihal ospetsuan, gaur egun Madrilgo Pradoko Museoan dagoena.

Argonautak. Minerva da argonauten ontzia bere marrazkiaren arabera eraikiarazten duena, eta bere brankan, hitz egiten duen zurezko zatia jartzen duena, Dodonako basoan moztutako zura, ontziaren noranzkoa zuzentzen zuena, arriskuak non zeuden jakinarazten ziena eta hauek eragozteko modua adierazten ziena. Metafora honekin, erraza da ontziaren lema ezagutzea.

Batzuetan, Ulises gidatzen du bidaietan, besteetan, Pandoraren alabei emakumeei dagozkien lanetan nabarmentzeko artea erakusten die, tapizgintza lanetan loreak eta guduak irudikatzen; bera da, baita ere, bere eskuekin Junonen berokia edertzen duena.

Gurtza

Thumb
Minerva, armatzen, Lavinia Fontanarena, 1613. Borghese Galeria, Erroma

Ovidiok, Minerva, "mila ekintzen jainkosa" deitzen zuen. Italia osoan gurtua izan zen, eta izaera gudatiarra soilik Erroman hartu zuen arren.

Bere jaia nagusia, martxoaren 19tik 23rarte ospatzen zuten, plural femeninoan Quinquatria izena zuen egunean, martxoko idusaren ondorengo bosgarren egunean, hau da, martxoaren 19an, eskulangileen egunean. Bertsio txikiago bat, Minusculae Quinquatria deiturikoa, ekainaren 13an ospatzen zuten txirulariek Aventino muinoan, jainkosa honek txirula asmatu zuela uste baitzuten. Minerva, Kapitolino muinoan gurtzen zen, Junon eta Jupiterrekin batera, Kapitolioko Hirukoaren parte bezala. Egungo Erroman, Piazza della Minerva bisita daiteke, Agriparen Panteoia dagoen tokitik gertu.

K. a. 207an, olerkari eta antzezleen korporazio bat eratu zen Aventino muinoko Minervaren tenpluan zinopariak egiteko eta biltzeko. Korporazio horretako kideen artean, Livio Androniko zegoen. Aventinoko Minervaren santutegia, gurtza-gune garrantzitsu bat izaten jarraitu zuen Erromatar Errepublikaren garaiaren erdialdea igaro eta askoz beranduago ere.

Plutarkoren Periklesen bizitza lanean, Minerva, Periklesi agertzen zaio amets batean, eta tratamendu zehatz bat agintzen dio Atenaseko zauritutako hiritar batentzat. Tratamenduak, gizona sendatu zuen, eta letoizko estatua bat altxa zen jainkosaren omenez.

Sagaraturiko animaliak

Sakontzeko, irakurri: «Atenaren mozoloa»

Minervari sagaraturiko animaliak, herensugea eta mozoloa ziren. Sakrifizio handiak eskaintzen zitzaizkion, eta, ondorioz, Panatenea handietan, tribu bakoitzak idi bat eskaintzen zion, animalia honen haragia, eta, ondoren, herritarren artean banatzen zen.

Tenpluak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.