Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Medusa (grezieraz Μέδουσα, Médousa)[1] greziar mitologiako gorgon bat zen, ahizpen artean hilkorra zen bakarra. Brontzezko eskuak zituen, urrezko hegalak eta ilearen ordez sugeak zituen buruan. Izaki beldurgarria zen mitologian, bere begiradarekin harri bihurtzen zituen begiei begiratzen ausartzen zitzaionari. Perseok burua moztu zion, Atena eta Hermes jainkoek lagunduta.
Medusa emakume eder bat zen, gorgona ahizpetan gizatiar eta hilkor zen bakarra, eta bere bokazioa zen Atena jainkosaren zerbitzari izan honen tenpluan, etimologikoki ere medusa zaindari terminoarekin lotzen delarik.
Tenpluan zela, ordea, bere edertasun handiak jainkoak erakartzen zituen, eta Poseidon izan zen hurbildu zitzaioenetako bat. Medusak uko egin zion hurbilpenari, birjintasunari eutsi nahi izan zion, baina Poseidonek tenpluan bertan bortxatu eta haurdun utzi zuen.
Honek Atena jainkosaren amorrua piztu zuen eta Medusari zigor bat ezartzea erabaki zuen. Handik aurrera, Medusaren begietara begiratzen zuen edonor harri bihurtuko zen, Afroditak zigorra txikiegi ikusi zuen eta gainera bere ile ederra hainbat sugetan eraldatzea erabaki zuen.
Iraitz Agirre antropologoak ikusi du kasuan "bortxaketaren kulturaren justifikazio antzinako" bat. Bortxatua bilakatzen da gaiztotasunaren paradigma, munstroa; eta bortxaketaren errua, are eme baten begietatik ere (Atenaren juzkua) biktimarena da, ez bortxatzailearena.[2]
Medusa munstro bilakatzearekin konforme ez, eta Atenak beste gaizkintza bat ere pentsatu zuen: Pertseo Medusari burua moztera bidaltzea erabaki zuen.
Pertseoren misioa ia ezinezkoa zela jakinik Hermes jainkoak hegan egiteko abilezia emango zioten sandalia batzuk eman zizkion. Sandalia hauek erabilita, Medusa lotan zegoela beregana hegan hurbildu eta burua moztu zion. Medusari burua moztean, Pegaso eta Krisaor erraldoia sortu ziren.[3]
Pertseok Medusaren burua arma gisa erabili zuen beranduago egingo zituen ibilietan.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.