From Wikipedia, the free encyclopedia
Peleo[1], grezierazko izenaz Peleus, Antzinako Greziako elezaharretako mitologiako pertsonaia zen; Tesaliako mirmidoien erregea, Eakoren semea eta Akilesen aita.
Peleo | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Ogibidea | politikaria |
Familia | |
Aita | Eako |
Ama | Endeïs (en) |
Ezkontidea(k) | Antigone (en) , Thetis (en) eta Laodameia (en) |
Seme-alabak | Akiles, Polydora (en) eta Polymele (en) |
Anai-arrebak | Menoetius (en) eta Telamon |
Telamon anaiarekin bere anaiorde Foko hil zuen, eta Eginatik alde egin behar izan zuen. Ftiako Eurition erregeak babesa eman zion, eta haren alaba Antigonarekin ezkondu zen, erresumaren herena bere esku utzi zuelarik. Ehizan ari zirela, aitaginarreba hil zuen, eta berriro ihes egin behar izan zuen. Iolkoseko Akasto erregeak bere hobenaz garbitu zuen. Patua, alabaina, ez zuen aldeko: Akasto erregearen emazte Astidamia erregina hartaz maitemindu zen; Peleok, ordea, gaitzetsi egin zuen; Astidamiak, hisiaz, bere senarraren aurrean, Peleori bera seduzitzen saiatu izana leporatu zion. Akastok armarik gabe abandonatu zuen Peleon mendian, zentauroek hil zezaten; baina Kiron zentauroak salbatu zuen, eta Peleok Akasto eta Astidamia hil zituen.
Bestalde, Peleok Argonauten bidaia eta abenturetan parte hartu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.