Larraun
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Larraun[4] ([laraun]) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Iruñeko merindadean eta Leitzaldean kokatua. Ibarra deitzen bazaio ere, hidrografikoki ezin da esan hala denik, bi isurialde baititu, bata atlantikoa (Araxes), eta bestea, gehiena, mediterraneoa (Larraun ibaia).
Larraun | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Larraungo Azpirotz herriaren ikuspegia. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Larraun | ||
Alkatea | Mikel Uharte Martija (EH Bildu) | ||
Posta kodea | 31870 | ||
INE kodea | 31144 | ||
Herritarra | larraundar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°00′20″N 1°53′47″W | ||
Azalera | 107,08 km² | ||
Garaiera | 566 metro | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 910 (2023: 3) | ||
Dentsitatea | 0,08 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 51,3 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 18,18 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 83,48 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 4,93 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 85,40 (2018: %0,85000000000001) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.larraun.eus |
Udalerriak 910 biztanle zituen 2023 urtean.
2009tik UEMAko mankomunitate euskalduneko partaidea da. Mugiro da herriburua.
Lekunberri udalerria Larraunen erdialdean kokatuta dago, baina biak administratiboki independenteak dira. Larraungo udaletxea Mugiron dago
Mendukiloko leizeak udalerri honetan daude, Astitz kontzejuan. Larraun ibaiko Ixkier ur-jauzia Mugiron dago.
Udalerriaren mendebaldean Aralarko Malloak mendigunea dago, Gipuzkoarekin mugan, eta hegoaldean Aralarko beste mendi lerro batek banatzen du Sakanarekin. Ekialdean, bestela, Ireber mendia dugu, eta beste alde batetik Larraun ibaiak muga naturala egiten du Imotz ibarrarekin. Tontorrak 900-1.200 metrokoak dira.
Larraungo klima azpiozeanikoa da, euriak ugariak dira urte osoan zehar, eta uda garaian ez da hilabete idorrik izaten, baina klima ozeaniko osoan ez bezala, Larraungo neguak hotzak izaten dira. Urteko batez besteko tenperaturak 8 eta 13 gradu artekoak, eta prezipitazioak 1.600mm eta 2.000mm bitartekoak izaten dira. Zenbat eta iparralderago, hotz handiagoa egiten du. Urteko egun euritsuak 160 inguru izaten dira herrigunean, eta 180 baino gehiago iparraldeko gune menditsuenean.
Landaredia klima atlantiarraren ondorio da, pago, haritz eta hosto galkorreko hainbat espezie daude herriaren inguruko basoetan. Birlandaturiko zuhaitzek 220 hektarea hartzen dituzte, pinu lariziarrak eta haritz amerikarrak dira batez ere.
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Larraunek Areso eta Leitzarekin egiten du muga iparraldean, Imotz eta Basaburuarekin ekialdean, Arakil eta Uharte Arakilekin hegoaldean, eta Betelu eta Araitzekin mendebaldean.
16 herri ditu udalerriak: Albiasu, Aldatz, Alli, Arruitz, Astitz, Azpirotz, Baraibar, Errazkin, Etxarri, Gorriti, Iribas, Lezaeta, Madotz, Mugiro (herriburua), Oderitz eta Uitzi. Eraso etxegunea eta herri hustua ere badu.
Herria | Biztanleria (2011) | Mapa | |
---|---|---|---|
Albiasu | 20 |
| |
Aldatz | 124 | ||
Alli | 33 | ||
Arruitz | 108 | ||
Astitz | 39 | ||
Azpirotz | 60 | ||
Baraibar | 78 | ||
Eraso | 0 | ||
Errazkin | 79 | ||
Etxarri | 77 | ||
Gorriti | 90 | ||
Iribas | 41 | ||
Lezaeta | 12 | ||
Madotz | 16 | ||
Mugiro | 61 | ||
Oderitz | 46 | ||
Uitzi | 124 | Herriburua.| Kontzejua.| Auzunea. | |
Iturriak: Espainiako Estatistika Institutua eta Google Earth |
XX. mendearen lehen erdialdean populazio konstantea mantendu ondoren, bigarren erdialdean biztanleak galtzen hasi zen Larraun, eta 1990erko hamarkadarako 2.000 biztanle inguruan geratu zen (mende hasieran 3.500 zituen). 1990eko hamarkadaren hasieran, Lekunberri Larraunetik banatu eta udalerri independentea osatu zuen. Horren ondorioz, Larraunek bere biztanleriaren erdia galdu zuen, eta 1.000 biztanleen inguruan geratu zen.
Larraungo biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 25 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 2,38 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
1999an aurkeztu ziren lau zerrendek hiruna zinegotzi atera zituzten. Bozkatuena izan zelako EHko José Antonio Azpirotz hautatu zuten alkate.
2003an EA eta Larraundarrak taldeek berdindu egin zuten zinegotzi kopuruan; lehenak lortu zuen alkatetza Aralarreko botoarekin. Aldiz, 2006an zentsura-mozio batek bigarrenari eman zion, Pedro Manuel Barberiari hain zuzen.
2007an bi zinegotzi baino izan ez bazituen ere, Eusko Abertzale Ekintzako Jose Maria Astitz Iriartek erdietsi zuen alkatetza. Udaleko bederatzi zinegotzietatik bi lortu zituen, eta beste botorik behar izan zuen alkatetza eskuratzeko. Baliogabeko botoak zortzi izan ziren (emandako guztien % 1,15) eta boto zuriak hamazortzi (% 2,62). Abstentzioa % 29,73koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Larraundarrak | 225 | 3 |
Larraungo Elkartea | 186 | 3 |
Eusko Abertzale Ekintza (EAE) | 172 | 2 |
Aralar | 86 | 1 |
2011n hiru zerrenda aurkeztu ziren baina espainiar estatuko fiskaltzak Larraun Bat izenekoa inpugnatu zuen[7]. Larraungo Elkarteak 4 zinegotzi eta alkatetza (Francisco Javier Legarra) lortu zituen eta Barberia alkate ohiaren Larraun Baik 3.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Larraungo Elkartea | 317 | 4 |
Larraun Bai | 266 | 3 |
Larraun Bat | Inpugnatua | 0 |
1995-1999 | Pedro Manuel Barberia Etxarri | Larraundarrak |
1999-2003 | José Antonio Azpirotz | EH |
2003-2006 | Maite Astitz Eguzkitza | EA |
2006-2007 | Pedro Manuel Barberia Etxarri | Larraundarrak |
2007-2011 | Jose Maria Astitz Iriarte | EAE |
2011-2015 | Francisco Javier Legarra Arraztio | Larraungo Elkartea |
2015- | José Javier Barberena Etxarri | Larraundarrak |
Larraunen[8] berezko hizkera[9] hitz egiten da, sortaldeko gipuzkeraren aldaera.
La Muguiroarra autobus konpainiak Larraungo hainbat kontzeju Iruñearekin batzen ditu. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.