From Wikipedia, the free encyclopedia
Zentsura mozioa parlamentu batek duen legezko figura bat da, gobernuaren politikarekiko desadostasuna adierazteko egiten dena, eta onartuz gero, gobernuaren dimisioa dakarrena. Parlamentari kopuru jakin batek aurkeztu behar du (sarri hamarrenak gutxienez[1]) eta gehiengo absolutuak onartu (herrialde batzuk bi heren eskatzen dute, gobernuen estabilitatea bermatzeko).
Herrialde batzuetan, zentsura mozioak gobernuburu berria proposatu behar du, onartua izan nahi badu. Horrela da Alemanian, Armenian, Belgikan, Espainian, Polonian eta Tunisian. Beste herrialde batzuetan, Kanadan esaterako, "zentsura bikoitza" aplikatzen da, hau da, zentsura-mozioa onartzeak parlamentuaren disoluzioa ere dakar, diputatuen grina baretzeko asmoarekin.
Zentsura mozioak estatu mailako parlamentuetan ageri den legezko figura da, baina baita ere eskualde mailakoetan, hala nola Espainiako Autonomia Erkidegoetan edo Alemaniako Land-etan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.