Italiako komikigilea From Wikipedia, the free encyclopedia
Hugo Pratt (Ugo Eugenio Prat, Rimini, Emilia-Romagna, Italia, 1927ko ekainaren 15a – Grandvaux, Suitza, 1995eko abuztuaren 20a) idazlea eta komikigilea izan zen. Corto Maltese pertsonaia sortu zuen, Italiako eta nazioarteko komiki pertsonaiarik ospetsuenetako bat.[1]
Hugo Pratt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ugo Eugenio Prat |
Jaiotza | Rimini, 1927ko ekainaren 15a |
Herrialdea | Italia |
Bizilekua | Grandvaux (en) |
Heriotza | Pully, 1995eko abuztuaren 20a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Grandvaux (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: ondesteko minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | komikigilea, eleberrigilea, idazlea, margolaria, gidoilaria, animatzailea, ilustratzailea eta marrazkilaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Hugo Pratt |
Pratt Riminin jaio bazen ere bere haurtzaro osoa Venezian eman zuen, familia osoa han errotua baitzuen. Harreman estu hori oso nabarmena izango da bere bi komikitan: L'angelo della finestra d'oriente eta Favola di Venezia (Sirat Al-Bunduqiyyah). Debuta bertan egin zuen 1943an. Hori baino lehen, sei urtez bizi izan zen bere familiarekin Ekialdeko Afrikan.[2]
Bigarren Mundu Gerra piztu zenean, Pratten familia Ekialdeko Afrika Italiarrean zegoen, bere aita —ingeles jatorriko militarra— Afrikako Italiar Polizian ari zelako orduan. 1941. urtean Ekialdeko Afrika Italiarraren erorketa gertatu zenean, Pratt familia kontzentrazio-esparru batean sartu zuten, non bere aita 1942an hil zen. Urte bat geroago, Pratt Italiara itzuli ahal izan zen, Gurutze Gorriko presoen aldeko interbentzioari esker; eta Città di Castello unibertsitate militarrean sartu zen.[3]
1945. urtean angloamerikarrekin bat egin zuen eta aliatuen armadako interprete gisa erabili zuten.[4]
Gerra bukatu eta gero, Albo Uragano aldizkaria sortu zuen, Mario Faustinelli e Alberto Ongarorekin batera, 1947an Asso di Picche-Comics bihurtuko zena.
Asso di Picche pertsonaiak gero eta arrakasta gehiago lortzen zuen bitartean, aldizkariak Dino Battaglia, Rinaldo D'Ami, Giorgio Bellavitis bezalako talentu gazteak erakarri zituen. Batez ere Argentinan izan zuen arrakasta horren obdorioz, Abril argitaletxearen gonbidapen bati esker Pratt "Veneziako talde"-ko beste lagun batzuekin batera Buenos Airesera joan zen eta 13 urtez geratu zen bertan.
Editorial Frontera-ra aldatu zen gero: ordukoak dira bere karreran oso garrantzitsuak izango ziren hainbat sail: Junglemen, Sgt. Kirk, Ernie Pike eta Ticonderoga.
Enrique Lipszycen Escuela Panamericana de Arte ikastetxean marrazketa eskolak ematen aritu zen Brasilen, irakaskuntza eta hainbat lekutarako txangoak tartekatzen zituela: Amazonia, Mato Grosso, eta beste leku exotikoak. Garai hartan sortu zuen bere lehen komiki osoa, Anna nella giungla. Haurtzaroan eragin zioten abentura klasiko haiekiko omenaldi bat zen, bere hurrengo bi lan osoetan ere agertuko den giro bera zuena: Capitan Cormorant eta Wheeling. Azken hori Zane Grey eta Kenneth Roberts-en lanetan inspiratutako benetako eleberri bat da, non gertaera historikoak eta fantasia sistematikoki nahastuko dituen, gero Corto Malteserekin finduko duen egiteko modu bat.[5]
1962an Italiara itzuli zen. Hemen Il Corriere dei Piccoli agerkarian lanean hasi zen, eta besteak beste umeentzako hainbat literatur klasikoren komiki-egokitzapenak egin zituen[6].
1967a urtea garrantzitsua suertatu zen bere karreran. Florenzo Ivaldirekin batera Sgt. Kirk aldizkaria sortu zuen, komikigilearen istorio argentinarrak, Ameriketako klasikoak eta hainbat lan argitaragabe argitaratzeko asmoz. Lehen alean argitaratu zen Una ballata del mare salato, Corto Malteseren lehen abentura, Pratten pertsonaiarik famatu eta garrantzitsuena.
1970an itzuli zen berriz Corto, oraingoan Pif Gadget aldizkariaren orrialdeetan, non hogeita bat istorio laburretan zehar bera izango den erabateko protagonista.[3]
70eko hamarkadaren erdian, Lele Vianello bere lankidea ere tartean zela, marrazkilari talde bat sortuko zen Veneziako Malamocco auzoan.
Orduan hasi zen Corte Sconta detta Arcana marrazten eta aurrerantzean Cortoren istorioak luzera desberdinetako eleberri grafikoen forma izango dute beti. Laster bihurtuko dira haietako batzuk komikigintzako klasiko. Horrela Pratt munduko komikigile garrantzitsuenetako bat eta "literatura marraztuaren" (Pratt berak harrotasunez emandako definizioaren arabera) erreferente izatera iritsiko zen[5].
Corto Malteseren sailaz haratago, Prattek beste abentura sail bat sortu zuen, Gli scorpioni del deserto, Bigarren Mundu Gerran Afrikan girotuta eta bera hil ondoren beste egile batzuk amaituko zutena.
Pratten aitona eta aita masoiak izan ziren eta bera ere Gran Loggia d'Italia degli Alam-eko kide izan zen publikoki adierazten ez bazuen ere[7]. Masoneria propio aipatua izango da Favola di Venezia eta Wheeling liburuetan.[8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.