Amazonia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Amazonia (gaztelaniaz: Amazonia edo Amazonía; portugesez: Amazônia; grezieraz: Amazonie), maiz Amazonas izenarekin ere ezaguna, Amazonas ibaiaren izendapenarengatik, Hego Amerikako eskualde zabala da, Amazoniako oihana eta bere inguruko arroa barnebiltzen duena. Guyanak eta Gran Chaco eskualdeak mugan daude, eta horiek ere oihan tropikalak dituzte, eta horregatik, maiz, Amazoniaren parte gisa aipatzen dira.
Amazonia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | eskualde geografiko |
Azalera | 6.700.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 3°06′00″S 60°00′59″W |
Mendizaletasuna |
Bere gunean dagoen Amazoniako oihana munduko oihan tropikalik handiena da. Bederatzi herrialdetan zehar hedatzen den 7.000.000 kilometro karratuko eskualdea da, Brasil eta Perun, batez ere, baina Kolonbia, Bolivia, Venezuela, Ekuador, Guyana, Surinam eta Guyana Frantsesaere estaltzen ditu. Munduko ekoeskualdeen artean bioaniztasunik handiena duenetako bat da[1][2]. Gainera, klima aldaketan eragina duen karbonoaren zikloaren erregulatzaile handia da[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.