Erregio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Erregio edo eskualdea lurralde, itsaso edo ur azalera bat biltzen duen kontzeptu geografiko bat da, banako kontzeptua den tokiaz gaindi eta erreferentziazko eremu geografikoa baino txikiagoa. Adibidez, Mendebaldeko Europa bertako herrialdeak biltzen dituen eremua da eta aldi berean Europako zati bat ere bada; Eurasiako kontestuan bata zein beste erregio edo eskualde izenda ditzakegu. Euskaltzaindiak sinonimotzat ditu[1], baina erabilpenean eskualde gehiago agertzen da bere testuetan, nahiz eta, kontzeptu bat azaltzearren adibidez "eskualde hizkuntzak"[2] zein "erregio hizkuntzak"[3] erabiltzen dituen.

Kategorizazioa
Eskala anitzeko eremuak jaso ditzake erregioak: zenbait herri biltzen duen ibar bat bezain txikia (Babia, esaterako) edo kontinentea bezain handia (Amerika).
Eskualde edo erregioak definitzeko irizpide ohikoenak dira: geografikoak (Pirinioak), politikoak (Nafarroa Garaia), klimatikoak (Sahara), biologikoak eta ekologikoak (tundra), gizarte-faktoreetan oinarrituak (Euskal Herria) edo irizpide ekonomiko eta logistikoetan (EMEA).
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.