marrazki bizidunak egiten dituena From Wikipedia, the free encyclopedia
Animatzaile bat irudi ugari sortzen dituen artista da, marko izenez ezagutzen direnak, animazio izeneko mugimendu ilusioa ematen dutenak sekuentzia azkarrean erakusten direnean. Animatzaileek hainbat arlotan lan egin dezakete, filmetan, telebistan eta bideo-jokoetan besteak beste. Orokorrean animatzaile lan garrantzitsuenek hainbat animatzaileren kolaborazioa eskatzen dute eta animazio pieza bateko markoak sortzeko metodoak animatzaileen estilo artistikoaren araberakoak dira. Animaziozko filmak zuzendaritza, ekoizle, soinu ingenieri eta editorea izaten dituzte, ohiko filmekin partekatzen dituzte lanpostu horiek, baina, animaziozko filmen grabaketetan ez dira aktore taldeak erabiltzen.
Animatzaileak pertsonaien animazioan (mugimenduak, elkarrizketak eta pertsonaien antzezpena espezializatzen duten artistak) eta efektu bereziko animazioan (pertsonaia ez den guztia animatzen dutenak, esate baterako, ibilgailuak, makineria edo fenomeno naturalak) bereizten dira.
Historikoki, animazioa eratzea prozesu luze eta neketsua zen. Eszena bakoitzeko marko guztiak eskuz marrazten ziren, ondoren zeluloidera eraman eta bertan marratu eta margotu egiten ziren. Lan hori bukatzean zeluloide guztiak sekuentzian kokatu, aurretik prestatutako atzeko plano margotuen gainean.
Animazio metodoak asko aldatu dira azken urteotan, gaur egungo marrazki bizidunak edozein metodo erabiliz sor daitezke, gehienbat ordenagailuak erabiliz animazio prozesua azkarragoa eta merkeagoa egitea ahalbidetzen duelako. Animazio prozedura eraginkor hauei esker animatzailearen lana hain nekagarria ez izatea lortzen da.
Ikusleei, oro har, animazioa soinuarekin batera askoz interesgarriagoa iruditzen zaie. Musikariek, beste talentu batzuen artean, ahotsekin eta abestiekin lagundu dezakete animaziozko film bat. 50. hamarkadan sorturiko animazio pelikuletan zuzendariek abeslari taldeei beraien musika, dagoeneko sorturik zuten animaziora sinkronizatzea eskatzen zieten. Gaur egungo animazio filmetan aldiz, soinu-bandak pelikularen helburu nagusia den merkatuaren hizkuntzan grabatzen dira eta animatzaileek beraien lana soinu-bandara sinkronizatu behar dute.
Gertatzen ari den trantsizioaren ondorioz, 2D tradizionaletik gaur egun erabiltzen den 3D ordenagailu animaziora, ohiko animatzaileak pertsonaia bera 24 aldiz segundoko marraztu eta margotu beharretik, eszena birtual bateko pertsonaia baten atal desberdinen dozenaka mugimendu garatzeko lanagatik ordezkatu da. Ordenagailu bidezko animazioaren eraginez, laguntza postu osagarri ugari ezinbesteko bihurtu dira, ondorioz, animatzaileak produkzio kate luze eta espezializatu baten osagai bihurtu dira.
Gaur egun, garapen bisualeko artistek pertsonaiak 2D marrazki gisa diseinatzen dituzte, lan hori modelatzaileei pasatuko zaie eta beraiek pertsonaia poligono digital multzo bat bezala sortuko dute. Testura-artistek pertsonaia testura koloretsu eta konplexuz margotzen dute eta zuzendari-teknikoek tresneria instalatzen diote, pertsonaia erraz mugi eta finka dadin.
Eszena bakoitzean, diseinu-artistek kamera birtualak eta blokeo orokorrak konfiguratzen dituzte. Azkenik, pertsonaiak izan dezakeen akatsak konpondu eta haren eszenak blokeatzen direnean, animatzaile bati entregatzen zaio (hau da, benetako animatzaile titulua duen pertsona bati), pertsonaiaren muskuluen mugimendua, gorputz-adarrak eta aurpegiko adierazpena garatu dezan. Puntu horretan, ordenagailu animatzaile modernoaren eginkizuna bere aurretik zeuden animazio tradizionalaren lanarekin gainjartzen da. Hau da, ipuin-artista talde batek sortuta duen gidoi-grafikoaren inguruan eszenak sortzea, eta ezpainen edo ahoaren mugimendua gidoilari batek aurretik prestaturiko elkarrizketa batekin sinkronizatzea.
Muga horiek izan arren, animatzailea gaitasun artistikoaz eta diskrezio handiaz baliatu daiteke pertsonaiaren mugimenduak garatzeko, eszenaren helburu guztiak lortzeko. Animazio artearen eta antzezteko artearen arteko analogia nabaria da, aktoreek ere beraien onena egin behar dutelako eszena bakoitzean, hori dela eta, industrian animatzaileei "arkatzak dituzten aktoreak" direla esaten zaie.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.