From Wikipedia, the free encyclopedia
Hizkuntzalaritza aplikatua[1], hizkuntza-zientzietako edozein azterketa-alorren teoriaren eta ikerketaren orientazio bat da, diziplina arteko marko teoriko batetik abiatuta xede aplikatu batekin aritzen dena. Xede hori da hizkuntzaren praxian sortzen diren arazo eta gatazkak konpontzea. Bestela esanda, hizkuntzalaritza aplikatuaren xedea litzateke hizkuntzaz dakiguna, nola ikasten dugun eta nola erabiltzen dugun, eta horiek guztiak baliatzea bizitza errealeko helburu edo arazoren bati aurre egiteko.[2]
Hizkuntzalaritza Aplikatuaren[3] garapena XX. mendean zehar eman zen Ipar Amerikan, Britainia Handian, Europan eta Australian. Ipar Amerikan eta Britainia Handian ingelesaren irakaskuntzan oinarritu zen, aldiz, Australian, jatorrizko hizkuntzen ikasketa eta herrialdeak garai hartan jasotzen zituen atzerritarrei ingelesa nola erakutsi izan ziren kezka nagusiak. 50. hamarkadatik aurrera, hizkuntzalaritza aplikatuak jakintza-alor arteko bidea jarraitu zuen, itzulpengintzarekin, hezkuntzarekin, psikologiarekin, antropologiarekin, pedagogiarekin eta soziologiarekin zerikusia zuten hizkuntza-arazoekin kezkaturik. Diziplinak azkar lortu zituen ingeleseko mundutik kanpoko beste testuinguru batzuk eta, gaur egun, nazioarteko eta kultura arteko ikuspegi zabala du. Laburki bada ere, hizkuntzalaritza aplikatua garatzeko bitartekoak (erakundeak eta argitalpenak) sortzeari dagokienez, mugarri batzuk aipa ditzakegu:
Hizkuntzalaritza aplikatua hizkuntzalaritzaren adar bat da. Hizkuntza oinarri duten arazoez edota aplikazioez arduratzen da. Hiru adarretan banatzen da:
Ikuspegi ugari daude. Hauen artean honakoak dira aipagarrienak:
Hizkuntzalaritza jakintzagai gisa, XX. mendean zehar garatu zen alorra da. Estatu Batuetan eta Britainia Handian, bereziki, atzerritarrei ingelesa erakusteko beharrei erantzuteko sortua izan zen. Australian, aldiz, herrialdera iritsi ziren immigrante kopuru handiari ingelesa irakasteko ez ezik, bertako hizkuntza aborigenen irakaskuntzaz arduratu zirelako gertatu zen garapena.
50eko hamarkadaz geroztik, diziplinarteko ildoa hartu zuen, hala nola, hezkuntza, psikologia, antropologia, pedagogia eta soziologiarena. 1950. eta 1960. urteetan zehar, akats zehatzetan eta analisi egiaztatzaileetan zentratu zen. Halere, 70eko hamarkadan , akatsak iragartzeko teoria gisa egiaztatze analitikoko metodo horren porrotarekin, hizkuntzalaritza aplikatuko Noam Chomskyren teoria hartzen hasi zen Gramatika Unibertsalari buruz bigarren hizkuntza bateko ikasketaren fenomenoa azaltzeko.
1964. urtean Frantzian Hizkuntzalaritza Aplikatuaren Nazioarteko Elkartea (Association Internationale de Linguistique Appliquée, AILA) sortu zen. Gaur egun, 8000 kidetik gora biltzen ditu, haien artean ikertzaileak, arau egileak eta arloan aktiboak diren pertsonak.
90eko hamarkadan, ikerlari kopuru esanguratsu bat psikologia kognitiboan oinarritutako ikasketa metodoak erabiltzen hasi zen. Hamarkada honetan sortu zen Hizkuntzalaritza Aplikatuaren Elkarte Espainiarra (1982), zeinak hizkuntzalaritza aplikatuaren edozein adierazpenen azterketa eta ikerketa sustatzea, suspertzea eta bultzatzea dituen helburu.
Berehala hedatu zen mundu anglo-saxoitik at eta, gaur egun nazioarteko maila eta interkulturalean jorratzen den arloa da. Dozenaka elkarte sortu dira munduko herrialde desberdinetan, esaterako, Estatu Batuetan, Kanadan, Mexikon, Belgikan, Finlandian, Frantzian, Grezian, Polonian, Australian, Korean… Arestian aipaturiko linguistika, antropologia, psikologia eta hezkuntza arloetan jarraitzen du eta, XXI. mendean teknologia berriekin elkarlanean jarraitzen du.
Jakintza bateratzeko AILAk hiru urtean behin mundu mailako nazioarteko batzarra antolatzen du. Hizkuntzalaritza aplikatuan dagoen batzar handiena da, normalean 2000 aditutik gora biltzen dira bost egunez, arloko azpigai guztien inguruan jarduteko. Lehenengo batzarra Frantziako Nancy hirian jazo zen 1964. urtean. Azken edizioak Sydney (1987), Tesalonika(1990), Amsterdam (1993), Jyväskylä (1996), Tokio (1999), Singapur (2002), Madison (2005), Essen (2008), Pekin (2011), Brisbane (2014), Rio de Janeiro (2017) eta Groeningen (2021) hirietan egin dira eta 2024. urtekoa Kuala Lumpurrerako antolatuta dago.
Mundu osora zabaldu den arren, arlo honetako testuinguru garrantzitsuenak honako herrialdeetan gertatu dira:
Nahiz eta ez diziplinaren hasiera noiz jazo zen zehaztea ez den posible, historikoki hasieratzat finkatuta dauden dokumentuak Michigango Unibertsitatean publikatu ziren 1948. urtean, “Hizkuntzaren ikasketa: Hizkuntzalaritza aplikatuaren eguneroko bat” izenpean. Dokumentu hauek hizkuntzaren printzipio eta praktiketan kontzentratu ziren eta kanpotik hizkuntzaren arazoetan soilik zentratutako hizkuntzalaritza aplikatu gisa ikusi zuten. Bere jatorria bigarren hizkuntzaren ikasketari ere lotuta dago, izan ere, espezialista askoren esperientzia bildu eta hizkuntzak irakasteko metodo azkar eta eraginkorrak sortzen hasi ziren Estatu Batuetan, zehazki, Bigarren Mundu Gerran armada estatubatuarra trebatzeko.
Aldiz, 60ko hamarkadan, beste diziplinetara zabaltzen hasi zen, hala nola, hizkuntzaren eginkizunak, hizkuntzaren politika eta bigarren hizkuntzaren ikasketa. 70eko hamarkadaren hasieran hizkuntzalaritza aplikatuak bere barnean hartu zituen hizkuntzaren mundu errealarekin erlazionatutako arazo eta soluzioak. 90eko hamarkadarako, behin betiko ikasketa kritiko eta eleaniztasunera zabaldu zen. Ikerkuntza hizkuntzaren forma guztiekin zerikusia duten arazoetara bideratu zen, ikerketa teoretiko eta enpirikoen bidez.
Hizkuntzalaritza Aplikatuaren Elkarte Britainiarra (BAAL) 1967. urtean sortu zen. Bere helburua hezkuntzaren garapen, hazkuntza eta sustapenari laguntzea da. Horretarako, legegintza mesedegarri bat sustatzen du hizkuntzaren erabilerari buruzko heziketan, bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan eta diziplinarteko ikasketen bidezko hizkuntzaren irakaskuntzan.
Praxiari orientatutako linguistikaren lehen garapenak nazionalsozialismoaren garaian gertatu ziren; 50 eta 60ko hamarkadetan diziplinaren birfundazioa jazo zen Bonneko Unibertsitatea eta bere Hizkuntzalaritzako Seminarioaren laguntzaz eta Leo Weisgerberren zuzendaritzapean. Orientazio honen hedapenerako organo nagusiak honako aldizkariak izan ziren: Sprachforum. Zeithschrift für angewandte Sprachwissenschaft zur übefachlichen Erörterung gemeinwichtiger Sprachfragen aller Lebensgebiete (1955-1960) eta, aurretik, Muttersprache (1949-1955). Urte hauetan indarra hartzen joan zen alemana esparru akademikoetan atzerriko hizkuntza bezala.
Australiako hizkuntzalaritza aplikatua immigranteei ingelesa irakastean ardaztu zen. Diziplinaren garapenaren tradizioan influentzia europarra eta estatubatuarra islatzen da, baina ez britainiarra. Hizkuntzalaritza Aplikatuaren Elkarte Australiarra (ALAA) 1976. urtean sortu zen.
1982. urtean sortu zen Hizkuntzalaritza Aplikatuaren Elkarte Japoniarra (JAAL) Ingeles Irakasleen Elkarte Japoniarrean, diziplina honen nazioarteko jardueretan parte hartzeko asmoz. Bi urte geroago, 1984an, JAAL Hizkuntzalaritza Aplikatuaren Nazioarteko Elkarteko (AILA) kide egin zen.
Massachusettsen 1962. urtean egindako IX. Hizkuntzalaritza Aplikatuko Nazioarteko Kongresuan, aditu hispanoamerikar askok Latinoamerikan diziplinako elkarte bat sortzeko ideia izan zuten. Proiektua 1964ko urtarrilean hasi zen, Viña del Marren, Txileko Unibertsitatearen laguntzarekin. Hasieratik latinoamerikarrak arduratu zituzten gaiak Latinoamerikako hizkuntzak, ikasketa eta metodo linguistikoak eta hizkuntza indigenak izan ziren.
Hizkuntzalaritza aplikatua, hizkuntza arloko hainbat gunetan sustatzen da. Arlo batzuk hauek dira:
Hizkuntza eta generoa («Generoa eta Hizkuntza» edo «Hizkuntzalaritza Feminista» ere esaten zaio) soziolinguistikaren barruan nahiko eremu berria da, eta, normalean, 1975ean Lakoff’s Language and Woman’s Place argitaratzeak markatzen duela esaten da. Harrezkero, eremuak interes handia piztu du arrazoi etnografiko eta ideologikoengatik aplikatutako hizkuntzalarien artean. Etnografikoki, hizkuntzalariek benetako datuak biltzeko interesa zuten, gizonek eta emakumeek modu desberdinean hitz egiten eta jarduten duten hizkuntza-sinesmenak aztertu eta azaltzeko (g). Fishman 1978; Spender 1980).
«Genero» terminoa egonkortu egin da orain, pertsonak beren portaera soziokulturalaren arabera bereizteko, eta gizonen eta emakumeen portaerak eskala gisa edo eskala jarraitu gisa adierazteko, dikotomia gisa adierazi beharrean (Holmes 2001).
Adimen artifizialeko sistemek lehendik dauden joera sozialak kopiatu eta anplifikatzen dituzte, eta orain arazo hori
asko ezagutzen eta aztertzen da. Baina gaur egun, genero-joerak hizkuntza naturalean prozesamenduan ebazpen baterantz ote doazen galdetzen dute
ikertzaile batzuek.
Hizkuntzalaritza Kuantitatiboa (HK), hizkuntzalaritza orokorraren azpigai bat da. Hala ere, esan dezakegu oso lotura estua duela hizkuntzalaritza matematikoarekin. Azpigai honek, honako esparru hauek hartzen ditu kontuan, esate baterako, hizkuntzen ikasketa, hizkuntza aldaketa, hizkuntzen erabilera eta hizkuntza desberdinen egiturak. HKren helburu nagusia, hizkuntza bat aztertzea da, metodo estatistikoak erabiliz, hizkuntza baten inguruko legeak sortzeko asmoz. Esan bezala, HKren oinarria, hizkuntzaren emaitza estatistikoak dira. Emaitza estatistiko horiek atera eta aztertzerako orduan, honako bi esparruek sekulako garrantzia dute. Alde batetik, corpus-hizkuntzalaritzak, eta, beste aldetik, hizkuntzalaritza konputazionalak. Bi esparru hauekin ziurtasun enpirikoa lortzen da, hots, behaketa eta esperimentazioaren bidez jasotzen den jakinduria.
Hizkuntza-teknologia estuki lotuta dago informatikarekin eta, oro har, hizkuntzalaritzarekin. Izan ere, hizkuntzaren ingeniaritza edota hizkuntzalaritzari aplikatutako informatika ere esaten zaio. Hizkuntza aztertzea eta berau ordenagailu bidez tratatzeko dauden teknikak eta aplikazioak garatzea da helburu duen diziplina anitzeko izaera ere du. Hizkuntz industrien barruan kokatzen diren aplikazioen artean honakoak sartzen dira:
Hizkuntzaren prozesamendua (ingelesez, NLP - Natural Language Processing edo Computational Linguistics) informatika, adimen artifizial eta hizkuntzalaritzaren alorra da, hizkuntzalaritza konputazionaleko ingeniaritza lantzen duena. Hizkuntzaren bidez pertsona eta makinen arteko komunikazioa, baita pertsonen artekoa ere, errazteko tresna konputazionalak ikertzeaz arduratzen da. Hizkuntzaren prozesamendua izenarekin ezagutzen dugunari hizkuntzalaritza konputazionala ere esaten zaio askotan, hitz biak ia sinonimotzat har daitezke. Batzuetan hizkuntzalaritza konputazionala terminoa lehenesten da hizkuntzalaritzaren ikuspuntua azpimarratzeko, eta hizkuntzaren prozesamendua, aldiz, ikuspuntu teknologikoa azpimarratzeko, baina bereizketa hori ez da zurruna. Bestalde, Ingelesezko Wikipedian Computational Linguistics (Hizkuntzalaritza Konputazionala) kategoriaren barruan Natural Language Processing (Hizkuntzaren prozesamendua) eta Speech Recognition (Hizketaren tratamendua) kategoriak bereizten dira, nonbait hizkuntzaren prozesamendua hizkuntza idatziarekin lotuz, eta hizketaren tratamendua ahozkoarekin, baina gero erabilera mailan Computational linguistics eta Natural Language Processing kontzeptuen arteko bereizketa hori ez dago hain garbi. Euskaraz Hizkuntza naturalaren prozesamendua edota Hizkuntza naturalaren prozesamendua ere erabili izan dira aurreko urteetan, baina joera dago azken bi izen horiek baztertzeko, eta hizkuntzaren prozesamenduaren erabilera lehenesteko.
Hizkuntzalaritza konputazionala giza hizkuntza ikertu eta aztertzeko informatikaz baliatzen den arloa da. Horretarako, hizkuntza naturala modu logikoan modelatzen saiatzen da, ikuspegi konputazional batetik beti ere. Modelaketa hori ez da soilik hizkuntzalaritzarena den atal batean burutzen, bertan hizkuntzalari, informatikari, psikologo eta logikako adituek parte hartu dezaketelarik. Hizkuntzalaritza konputazional izenarekin ezagutzen dugunari hizkuntzaren prozesamendua ere esaten zaio askotan, hitz biak ia sinonimotzat har daitezke. Batzuetan hizkuntzalaritza konputazionala terminoa lehenesten da hizkuntzalaritzaren ikuspuntua azpimarratzeko, eta hizkuntzaren prozesamendua, aldiz, ikuspuntu teknologikoa azpimarratzeko, baina bereizketa hori ez da zurruna. Bestalde, Ingelesezko Wikipedian Computational Linguistics (Hizkuntzalaritza Konputazionala) kategoriaren barruan Natural Language Processing (Hizkuntzaren prozesamendua) eta Speech Recognition (Hizketaren tratamendua) kategoriak bereizten dira, nonbait hizkuntzaren prozesamendua hizkuntza idatziarekin lotuz, eta hizketaren tratamendua ahozkoarekin, baina gero erabilera mailan Computational linguistics eta Natural Language Processing kontzeptuen arteko bereizketa hori ez dago hain garbi. Euskaraz Hizkuntza naturalaren prozesamendua edota Hizkuntza naturalaren prozesamendua ere erabili izan dira aurreko urteetan, baina joera dago azken bi izen horiek baztertzeko, eta hizkuntzaren prozesamenduaren erabilera lehenesteko. Honako hauek dira hizkuntzalaritza konputazionalaren ikerketa atal batzuk:
Corpus-hizkuntzalaritza hizkuntza "testu-errealetan" dauden adibideen arabera ikertzeaz arduratzen da. Metodo honek, hizkuntza natural bat zuzentzen duten arau multzo abstraktuak inferitzen dituen ikuspegi bat aurkezten du, hizkuntza horri dagozkion testuak aztertuz, gainera, hizkuntza horrek beste hizkuntza batzuekiko dituen harremanak ezartzen saiatzen da. Antzina testu-corpusak eskuz egiten ziren, baina gaur egun prozesu automatiko baten bidez eskuratzen dira gehienetan.
Filologiaren arloan corpusak ahozkoak zein idatzizkoak diren testuak eta hauek biltzen dituzten dokumentuak eratzen dituzte, era berean, testu guztiak behar bezala izan behar dira biltegiratuak. Corpus hauek hizkuntzalaritza aplikatuan erabiltzen diren ereduak osatzen dituzte, bestek beste, ikertzen ari denaren ezaugarriak ikertu eta analizatzeko. Corpus bat, corpus horrekin lortu nahi diren helburuen arabera definitu behar da. Corpus-hizkuntzalaritzaren aldekoak uste dute hizkuntzaren analisi fidagarrienak testuinguru natural batean sortzen diren laginen gainean egiten diren analisietan sortzen direla. Corpus-hizkuntzalaritzaren barnean ikuspegi desberdinak daude corpus-etiketatzearen balioari dagokionez, John Sinclairrek adibidez, etiketatze murriztu baten alde egiten du, testuek "beraien kabuz hitz egin dezaten", Survey of English Usage eta beste batzuek etiketatze handiago baten alde egiten duten bitartean, hizkuntzaren ulermena hobetzeko asmoarekin.
Testu-meatzaritza, testutik kalitate handiko informazioa lortzeko prozesua da. Kalitate handiko informazioa, oro har, patroiak eta joerak egitean lortzen da, esate baterako, eredu estatistikoko ikasketen bidez. Testu-meatzaritza, oro har, idazketa-testua egituratzeko prozesua dakar (normalean azterketa, ezaugarri linguistiko eratorri batzuk gehituta eta besteen ezabapena eta ondorengo datu-base batean sartzea), datu egituratuak eta, azkenik, irteeraren ebaluazioa eta interpretazioa. Testu-meatzaritzan "kalitate handia" garrantziaren, berrikuntzaren eta interesaren konbinazioari dagokio. Testu-meatzaritzako eginkizun tipikoen artean, testuen sailkapena, testu-taldekatzea, kontzeptu/entitate erauzketa, taxonomia granularrak, sentimenduen analisia, dokumentuaren laburpena eta entitate-ereduen modelizazioa.
Testuen analisiak honako hauek dakartza: informazioaren berreskurapena, azterketa lexikoa, hitzaren maiztasunen banaketa, ereduen ezagutza, etiketatzea/anotazioa, informazioaren erauzketa, datuen meatzaritza teknikak, bisualizazioa eta aurresateko analisia. Helburu nagusia testua aztertzeko datuak bihurtzea da, hizkuntzaren tratamendu naturalaren aplikazioaren bidez eta metodo analitikoen bidez.
Treebank edo zuhaitz-banku bat hizkuntzaren corpus bat da, non esaldi bakoitza sintaktikoki edo semantikoki aztertzen den haren egitura adieraziz. Egitura hori, oro har, zuhaitz egitura baten moduan adierazten da. Hortik datorkio treebank izena, hau da, zuhaitz-bankua. Treebank corpusak eskuz sortu daitezke, hizkuntzalari talde batek esaldi bakoitzaren egitura sintaktikoaren oharrak hartuz; edo prozesu automatikoen bitartez ere, non parser (analizatzaile sintaktiko) batek egitura esleitzen dion eta, ondoren, hizkuntzalari batek egitura hori gainbegiratzen duen. Errealitatean, corpus desberdinak sortzeko parseatze proiektuek hizkuntzalari talde askoren kontribuzioa behar dute, urte askotako lana izan daiteke.
Humanitate digitalak (HD) konputazioa eta teknologia digitalak eta gizarte-zientziak batzen dituen esparru akademiko bat da. Gizarte Zientzietan baliabide digitalen erabilera sistematikoa eta euren aplikazioaren inguruko ondorioak aztertzen ditu. Ikasketa-prozesu akademikoaren barnean ikerketa, irakaskuntza eta argitaratze-prozesuan konputazioarekin lotutako kolaborazio-tresna eta diziplinartekoak barneratzen ditu. Tresna eta metodo digitalak gizarte-zientzien ikasketara ekartzen ditu, onartuz hitz idatzia jada ez dela ezagutzaren sorrera eta sakabanatze medio nagusia.
Aplikazio eta teknika berriak sortuz eta erabiliz, HDren barruan ikerketa eta ikasketa modu berriak erabiltzen dira, aldi berean honek ondare kulturalean eta kultura digitalean duen inpaktua ikertuz eta kritikatuz.Beraz, HDk bi norabideko harremana sortzen du humanitateen eta erabiltzen den teknologiaren artean: akademikoki erabiltzen da teknologia humanitateen ikasketa eta ikerketan, eta teknologia hori ikerketa esparrua da ere gizarte-zientzien ikuspegitik. Askotan, aldi berean gertatzen dira bi prozesuak.
Gizaki-ordenagailuen interakzio multimodala ingurune birtual eta fisikoarekiko interakzioari dagokio, komunikazio-modu naturalen bidez. Horrek esan nahi du interakzio multimodalak komunikazio askeagoa eta naturalagoa ahalbidetzen duela, erabiltzaileak sarrerako zein irteerako sistema automatizatuekin konektatuz.
Kulturen arteko komunikazioa edo komunikazio transkulturala, kultura ezberdinetako gizakion artean komunikatzeko arazoa aztertzen duen arloa da. Bertan, jakina da komunikazioa ez dela hizkuntza bera hitz egin ahal izateko gaitasunean bakarrik oinarritzen. Garrantzi handia du kulturen eta norberaren ohiturak, pentsamoldeak, ... ezagutzeak, gauzatzen diren komunikazioetan gaizki ulertzeak ez egoteko, eta horien ondorioz arazoak ez sortzeko.
Arazo horri soluzio bat ematea oso konplexua da. Gaur egun, teknologiak eskaintzea dezaken aplikazioetako bat, pertsonek beste kulturak hobeto ezagutzeko tresnak garatzea izango litzateke. Horretarako, teknologia apropos bat errealitate birtuala izango litzateke. Adibidez, BARNGA izeneko VR jokoaren bitartez, kultura ezberdinek eragin ditzaketen arazoak bizitzeko eta horietatik ikasteko aukera ematen du.
Ordenagailuak Lagunduriko Hizkuntza-Ikaskuntzak (ingelesez: Computer-Assisted Language Learning, CALL) Levyk "hizkuntza-irakaskuntza eta ikaskuntza-aplikazioen bilaketa eta ikerketa" gisa definitu zuen.CALLek informazio eta komunikazio teknologia aplikazio sorta handi bat bereganatzen du eta atzerriko hizkuntzak irakatsi eta ikastean datza: “tradizionalak” diren praktika eta errepikapen programetatik, 60 eta 70. hamarkadetan CALL bereizi zituztenak, gaur egun adierazi diren internet bidezko urrutiko ikasketak bultzatzen duten ingurune birtualetaraino. Erabilera arbel interaktibora, ordenagailu bidezko komunikaziora (CMC haren ingeleseko siglak), hizkuntza-ikaskuntza mundu birtualetan, eta mugikorrak lagunduriko hizkuntza-ikaskuntzara (MALL haren ingeleseko siglengatik) ere hedatzen da.
Errealitate areagotua (EA) gailu softwareen bitartez elementu fisikoak ikusteko ahalmena ematen digun teknologiari deritzogu. Hau hezkuntzarako zeharo baliogarri suerta daiteke, bere mekanismo teknologiko aurreratu hauek baliatuz irakasgai bilakatu litekeen objektu horiek bizitza hartu lezakete; honi esker, hezkuntza askoz ere esanguratsuago bihurtzen da, interesa esponentzialki areagotuz, abstraktuak diren kontzeptu horiek barneratzea erraztuz eta, era berean, ikaslearen segurtasuna orobat bermatuz. Aitzitik, arrakasta lortu ahal izateko, kontsumitzaile/erabiltzaileen banakotasuna kontuan hartzeko ezaugarria litzateke, honek testuingurua ematen baitio aplikazioari eta ,halaber, beharrezkoak liratekeen baliabideeiekin.
Lehen hizkuntza edo H1, jaiotzatik edo aldi kritikoan pertsona batek izan duen lehen hizkuntza edo dialektoa da. Haur baten lehen hizkuntza haur horren nortasun pertsonal, sozial eta kulturalaren parte da. Ikerketak iradokitzen duenez, nahiz eta bertakoa ez den hiztun batek trebetasuna garatu dezakeen hizkuntza jakin batean bi urte inguru igaro ondoren, bospasei urte har ditzake jatorrizko hizkuntzako bere homologoen lan-maila berean egon dadin.
Hizkuntzak ikasteak egiturak, arauak eta irudikapena eskatzen ditu. Hizkuntza arrakastaz erabiltzeko gaitasunak fonologia, morfologia, sintaxia, semantika eta hiztegi zabala barne hartzen dituzten tresna batzuk eskuratzea eskatzen du. Hizketan bezala ahoskatu daiteke hizkuntza, edo eskuzkoa, zeinuekin bezala. Giza hizkuntzaren gaitasuna burmuinean irudikatuta dago. Nahiz eta giza hizkuntzaren gaitasuna mugatua izan, esaldi-kopuru infinitu bat esan eta uler daiteke, errekursioa izeneko printzipio sintaktikoan oinarritzen dena. Ebidentziak iradokitzen du pertsona bakoitzak hiru mekanismo errepikakor dituela, perpausak zehaztu gabe joatea ahalbidetzen dutenak. Hiru mekanismo horiek erlatibizatzea, osatzea eta koordinatzea dira.
Hizkuntza bat bereganatzeko bi printzipio nagusi daude: hizketaren pertzepzioa hizketaren produkzioaren aurretik doa beti, eta hizkuntza bat ikasteko sistema mailakatua, urratsez urrats eraikitzen dena, norberaren fonemen arteko bereizketatik hasita. Bigarren hizkuntza eskuratzen dutenekin alderatuz, H1 eskuratzen dutenek ez dute aldez aurretiko mundu errealaren edo ezagutza frogagarririk, eta beraz, ez dute formatuaren edo hitz-jarioaren buruzko aurreiritzirik. Hizkuntzak nola funtzionatzen duen eta berariazko H1-ren ezaugarriak aldez aurretik jakin ondoren, beste hizkuntza batzuk ikasteko oinarri gisa transferitu eta erabiliko da.
Bigarren hizkuntza eskuratzea (BHE), bigarren hizkuntza ikastea edo H2 (2. hizkuntza) eskuratzea, pertsonek erabiltzen duten ikasketa-prozesu bat da, bigarren hizkuntza ikasteko. Beste hitz batzuetan, lehen hizkuntzaren hastapenak eskuratu direnetik aurrera, hots, bost urtetik aurrera, gutxi gorabehera, beste hizkuntza bat ikasteko prozesua. Bigarren hizkuntza eskuratzea hizkuntzalaritza aplikatuko diziplina bat da, baina beste diziplina batzuek ere badute eragina prozesu honengan, esate baterako, psikologiak edota hezkuntzak.
Lan-mundu arloko hizkuntzen irakaskuntzari buruz hitz egiten dugunean, lan munduan duten garrantziaz hari gara.
Gure ama hizkuntzaz gain, atzerriko hizkuntzak ezagutzea beharrezkoa dugu . Bidaiatzeko, beste herrialde batzuekin harreman komertzialak ezartzeko, eta, gainera, edozein pertsonaren prestakuntza-prozesuan kontuan hartzeko, beharrezko alderdia da.
Hizkuntzak funtsezkoak dira edozein pertsonaren garapen pertsonal eta laboralerako. Izan ere, Espainiako gizartea horren jakitun da, espainiarren % 94k hizkuntzak jakitea mundu globalizatuaren beharra dela uste baitu.
Ebaluazio hitza esanahi askorekin erabiltzen da, eta horrek ezartzen du termino hori oso erabilia dela, baita "neurketa" terminoa erabili beharko litzatekeen kasuetan ere.
Ebaluazioak prozedura bat dakar, nahita egindakoa, funtzionala, sistematikoa, jarraitua eta integrala, hainbat alderdiri buruzko informazioa lortzera bideratua. Laburbilduz, ebaluazioa prozesu bat da berez, eta neurketa, berriz, prozesu baten ekintza.
Zentzu zabalenean, D 'Agostino, G. (1991), ebaluazio-terminoa, zein eremutan aplikatzen den kontuan hartu gabe, estuki lotuta dago zerbaiten balioa epaitzearekin: pertsonen ezaugarriak, prozesuak, gauzak, fenomenoak, sistemak, ideiak, egoerak, beste batzuk, eta merezimendu- eta kalitate-mailak ematea edo ukatzea.
Hortik ondorioztatzen da ebaluazioa hainbat urratsen bidez egiten dela: ebaluazio-prozedura ezartzea, neurtzeko teknika zehaztea, tresnak eta erantzunak baloratzea, eta, azkenik, aukerak ezartzea eta erabakiak hartzea.
Hizkuntza haur guztiek garatu behar duten ezinbesteko ikaskuntzetako bat da; izan ere, horri esker, esperimentatzen ditugun egoerak ulertu eta irudikatu ditzakegu, beste batzuekin komunikatu edo emozioak edo portaera erregulatu.
Hizkuntza egitura bat duen komunikazio-sistema bat da, osagai jakin batzuez osatuta dago, eta osagai horiek bat etorri behar dute besteekin, hizkuntzaren bidez beste pertsonarekiko komunikazioa emankorra izan dadin. Hizkuntzaren osagaiak forma, edukia eta erabilera dira, eta funtsezkoa da ebaluazio bat egitea proba jakinen bidez, osagai horietako bakoitzean haurrak duen jardunari buruzko erantzunak emateko.
Hizkuntzaren ebaluazioa funtsezkoa da, lehenik eta behin, haur batek dituen beharrizanak islatuko dituelako eta esku-hartze posible bat behar duen ala ez. Eta, bigarrenik, maila akademikoan, irakasleei hainbat laguntza, estrategia eta egokitzapen garatzen eta abian jartzen laguntzeko tresna gisa balio du, ikasleari erraztasunak eskaintzeko komunikazioaren eta hizkuntzaren arloetan.
Ebaluatzera joaten den paziente bakoitza desberdina da, eta, beraz, ebaluazio orok prozesu zorrotza du. Lehenik eta behin, elkarrizketa bat egiten da familiarekin, eta, bertan, kontsultaren arrazoia zehazten da, bai eta eguneroko bizitzan seme-alabek hizkuntza-arloan dituzten premiak eta zailtasunak ere. Ondoren, haurrari behaketa bat egiten zaio, haren jokabideak, egoera berri baten aurrean duen jarrera eta hizkuntza- eta komunikazio-maila orokorra ezagutzeko. Azkenik, gurasoek eta haurrak berak jasotako informazioari esker, logopedak aukeratzen ditu haurrari egin beharreko hizkuntzako eta hizkuntzako probak.
Garrantzitsua da garaiz jardutearen garrantzia nabarmentzea, batez ere adin txikietan. Ebaluazioa une egokian egitea funtsezkoa da haur batek izan ditzakeen beharrak detektatzeko eta esku-hartze bati ahalik eta azkarren ekiteko.
Hizkuntzaren ebaluazio egokia egiteko, oinarrizkoa da maila profesional ona eta komunikatzeko gaitasuna izatea. Hemen hizkuntzaren ezagutza sakona interesatzen bada ere, ebaluazio hori haurraren (subjektuaren) ikuspegi globalaren esparruan egin behar da, haurraren alderdi psikopedagogikoak eta soziofamiliarrak kontuan hartuta; izan ere, hizkuntza, garrantzitsua izan arren, beste askoren artean beste osagai bat da, eta akatsa litzateke modu isolatuan aztertzea.
Horregatik guztiagatik, esan daiteke ezinbestekoa dela ebaluazio logopedikoaren barruan haurra eta hizkuntza bere osotasunean kontuan hartzea, haren beharretara hobeto egokitzen diren erabakiak hartzeko.
Helburua edozein dela ere, hizkuntzaren ebaluazioa prozesu dinamikoa da, hipotesiak etengabe formulatzea eta ondoren egiaztatzea eskatzen duena. Gotzensen arabera (2000), eginkizun hori arrakastaz gauzatzeko hainbat trebetasun eta ezagutza behar dira, besteak beste:
Hedaduraren eta laburtasunaren arteko oreka. Hizkuntzaren ebaluazioak ez du luzeegia izan behar denboran, ezta zehatza ere hizkuntza-elementu guzti-guztiei dagokienez. Horretarako, funtsezko elementuak aukeratu behar dira, adierazgarrienak, bai diagnostiko bereizgarrirako, bai etorkizuneko birhezkuntza-ikuspegirako.
Ebaluatzeko tresna eta modu guztiak kontuan hartzea. Oro har, aditz-ekoizpenen behaketa, erregistroa eta analisia, probak eta testak erabiltzen dira. Oso gomendagarria da bideoan grabatzea.
Mintzamenaren eta hizkuntzaren patologien sailkapenaren eta edukiaren ezagutza zabala izatea, bai eta izan ditzaketen etiologiena ere. Konfiantzazko giroa sortzea, subjektuak adierazteko eta komunikatzeko gogoa lasaitzea.
Ebaluazioa, oro har, pertsona, fenomeno, egoera edo objektu bati buruzko iritzia emateko jarduera-multzo gisa defini daiteke, aldez aurretik ezarritako irizpide batzuei jarraituz eta erabaki bat hartzeko helburuarekin (Coll, 1983). Irakatsi eta ikasteko prozesua zehazkiago aztertuz gero, erraza da ebaluatzea interesgarria izan dakigukeen hainbat alderdi daudela egiaztatzea. Adibidez, programa jakin baten eraginkortasuna, helburuak, ikaskuntzaren testuinguruan bertan, irakaslearen baliabideak, etab. Azken batean, ikasleen ikaskuntza ebaluatu dezakegun objektuetako bat baino ez da.
Ebaluazioa definitzen duen bigarren irizpideak iritzia edo balorazioa emateko aukera ematen du, ebaluazioaren xedea aldez aurretik ezarritako irizpideekin alderatu ondoren. Ezaugarri horrek ildo argia ezartzen du: ebaluazioaren eta neurketaren arteko banalerroa, eta horri buruz esan daiteke lortutako ikaskuntzari buruzko informazioa ematen duen teknika- eta prozedura-multzo bat osatzen duela: ebaluazioak, aldiz, beste urrats bat eskatzen du, lortutako informazioa zenbait dekirizpiderekin alderatu behar da, balioespen-judizio bat emateko.
Hirugarrenik, irizpide horien erreferentziak ikaskuntza alderatzeko erabiltzen diren irizpideekin, normalean helburutzat hartzen direnekin, balio ideologikoen sistema bat dagoela onartzera garamatza, eta, horren arabera, irizpideak hautatzen dira. Beraz, ebaluazioa zaila izan daiteke aseptikoa, erreferentziazko esparru edo testuinguru sozial batetik kanpo egin daiteke.
Azkenik, aipatu behar da ebaluazioaren helburua gida gisa erabiltzen dela zer ebaluatuko dugun, zer irizpide konparatibo hartuko ditugun eta nola eta noiz ebaluatuko dugun zehazteko.
Helduen hezkuntza, pertsona helduei eskainitako oinarrizko hezkuntza (alfabetatzea, …) eta goragoko mailen prestakuntzarako heziketa da. Beraien gaitasunak garatzen dituzte, beren ezagutzak aberasten dituzte eta beraien gaitasun tekniko edo profesionalak hobetzen dituzte. Helduen hezkuntzak barne hartzen ditu hezkuntza formala eta hezkuntza jarraitua, hezkuntza ez formala eta gainerako aukera sorta guztiak, ikuspegi teorikoak eta praktikan oinarritutakoak onartzen dituen kultura anitzeko hezkuntza gizarte batean.
Helduen hezkuntzak gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da hezkuntzaren arloan, Europan adin-tarte horretako hazkunde demografikoa dela eta. Europar Batasuna esparru hau bultzatzen saiatzen ari da proiektu, esku-hartzeak eta ikerketa desberdinak finantzatuz.
Hezkuntza-maila hori betetzeko ekimenen artean, Knowles-en (1980) ere pedagogikoa nabarmentzen da. Halaber, New London Group (1996) taldea nabarmentzen da, ingurune bateko multilizitatearen era pedagogikoarekin, teknologiei aurre egiten eta haiek asimilatzen saiatuz. Digital Language Learning ezartzea defendatzen duten autoreak ere azpimarratzen dira.
Hezkuntzari aplikatutako IKTek interes handia sortzen dute ikertzaileek beraien eraginkortasuna deskubritzen dutenean, horien artean ahoskeran, ideiak asimilatzeko orduan... Ildo horretarik, helduen hezkuntzari dagokionez, beste hezkuntza-maila batzuetarako aztertzen diren gai berak aldi berean ikertzeko joera dago.
IKTak behar bezala aplikatuta, eta eraginkortasuna eta onurak berresten dituen ikerketa eginda, irakasleak ere pedagogiko berrietara aldatzen dira eredu tradizionalen aurrean.
Alfabetatze-esperientziari esker, pertsonek idaztea eta irakurtzea komunikazio trebetasunak direla uler dezakete, eta eguneroko informazioaren aurrean jarrera bat hartzen laguntzen die ezagutza horrek.
Helduentzako alfabetatze programak hauen gaitasun eta beharretara egokitu behar dira, kontuan eduki beharra dago helduek jadanik hainbat ezagutza izan ditzaketela eta horien inguruan garatu edo egokitu daitezkeela irakaskuntza metodoak. Kontuan eduki behar da ere, heldu askoren ikuste eta entzute gaitasunek narriadura jasan izan dezaketela.
Ikusi da ere alfabetatzearen ondorio esanguratsuenen artean sinatzen jakiteko gaitasunaren garrantzia dagoela, nahiz eta oinarrizko ezagutzatzat hartu, esanahi garrantzitsua du. Erreferentzia puntu bat markatzen du alfabetatzen ari denarentzat, non bere buruarentzat jakin eta ezjakinaren arteko muga ezartzen duelako. Ikasketa prozesuan jarraitzeko arrazoi bilakatzen da baita aintzatespen publiko eta hiritartasun sinboliko batera irekitzea.
Hizkuntzen ikasketa prozesuan ahoskera arazoak izan daitezke, ikaslearen ama hizkuntzan oinarritutako arazoak egon litezke, bai ama hizkuntzatik eratorriak direnak, baita ama hizkuntzan azaltzen ez diren ahoskera formak direla eta.
Ikusi da hitz bisilaboen ahoskera hobetu egin dela hitzak praktikatzeko aplikazioak erabiliz, horregatik ikusi da zentzuzkoa dela Adimen Artifizialaren bidez ahoskera praktikak egitea, honek dakartzan atzera elikadura eta abantaila kognitiboak direla eta.
Bideojokoen erabilerak bat-bateko hiztegiaren lorpen prozesuan eragina duela ikusi da, non hiztegia lortzen den modu kontziente baita subkontziente batean. Online jokoek, bigarren hizkuntzan praktikatzeko errezeloak kendu eta beste batzuekin komunikatzeko bultzada ematen du, domeinu horretarako erraztasuna lortuz. Historia duten jokoek bestalde, jokalariak mundu eta pertsonaia berrietara egokitzen da, non jokoa pasatzeko jokalariak testu ezberdinak irakurri eta elkarrizketak, argibideak edo termino berriak irakurri edo entzun egin behar dituen jokoa amaitzeko, gainera jokoaren kalitatea nahiko indartsua bada komunitateak sortu eta hauekin komunikatzean hizkuntza lantzen da.
Hizkuntzalaritza klinikoa hizkuntzalaritzaren azpi-diziplina da, hizkuntzalaritzaren teoria logopedian aplikatzen dena. Hizkuntzalaritza klinikoa, hizkuntza desgaitasunak deskribatzeko, analizatzeko eta tratatzeko hizkuntzalaritza aplikatuaren adar bat da. Komunikazio-arazoen azterketa hizkuntzalaritza esparruan oso garrantzitsua da, hizkuntza eta hizkuntzaren teoria ulertzeko.
International Clinical Phonetics and Linguistics Association gai hori aztertzen duen erakunde ez-ofiziala da, 1991an sortu zena. Clinical Linguistics ans Phonetics aldizkaria gaiari buruzko aldizkaririk garrantzitsuena da eta Martin J. Ball-ek eratu zuen.
Hizkuntzalaritza klinikoko profesionalek logopedia sailetan edo hizkuntzalaritza arloetan egiten dute lan. Haien ikerketekin hizkuntza-arazoak ebaluatzea, tratatzea eta analizatzea dute helburu, hizkuntzalaritza-teoria formalak eskainiz. Hizkuntzalaritza klinikoa jorratzen duten aldizkari gehienek hizkuntzalaritza ingelesean zentratzen diren, badago mugimendu bat beste hizkuntzak ere tratatzeko.
Psikolinguistika edo hizkuntzaren psikologia hizkuntzaren ezaugarrien eta psikologiaren arteko erlazioa aztertzeaz arduratzen da. Beste era batera esanda, hizkuntza bat sortzeko eta ulertzeko burmuinak zein prozesu igaro behar dituen ikertzen duen arloa da. Zehazki, gizakiek hizkuntza bat ikasi, erabili eta ulertzeko gaitasuna zein faktoreri esker den posible ezagutu nahi du. Halaber, hitzak burmuinak nola prozesatu eta irudikatzen dituen ere. Burmuineko prozesu horretan, esaldi bateko zein elementu diren garrantzitsuenak argitu nahi du, hainbat teoria kontrajarri daude. Alde batetik uste da, esaldiko elementu esanguratsuenak soilik aztertzen direla, ahalik eta modu sinpleenean esaldiaren ideia jasoz eta hortik abiatuz, esanahi osoa lortuz. Beste ikuspuntuaren arabera, burmuinak ez du orden finkorik jarraitzen.
Teoria hauek guzti hauek frogatzeko bidean teknologiak ere izan du bere garrantzia. Sare neuronalen bidez hizkuntzaren ikaste prozesua simulatu nahi izan den arren oraindik ez da emaitza edo erabaki zehatzik eskuratzerik lortu.
Helburu honekin bat eginez, hainbat alor dabiltza elkarlanean, esaterako: biologia, neurozientzia, linguistika eta informazio-zientzia, eta abar.
Neurolinguistikak hizkuntzaren ahozko zein idatzizko ulermena eta jabekuntza errazteko balio duten burmuinen mekanismoak eta burmuinak hizkuntzarekin lotutako informazioa prozesatzen duten mekanismo fisiologikoak ikertzen ditu. Afasiologia, irudi zerebrala, elektrofisiologia eta modelo konputazionalak erabiliz hizkuntzalaritzaren eta psikolinguistikaren teoriak balioztatzen ditu. Neurolinguistikak duen diziplinarteko izaeragatik, neurozientzia, hizkuntzalaritza, zientzia kognitiboak, neurobiologia, neuropsikologia eta zientzia konputazionala bezalako arloetatik abiatuz ezartzen ditu haren metodologia eta teoria. Neurolinguistikako lan ugari modelo psikolinguistikoetan eta hizkuntzalaritza teorikoan oinarritzen da; era berean, burmuinak nola inplementa ditzakeen hizkuntzalaritzak eta psikolinguistikak hizkuntzaren sormenean eta ulermenean beharrezkotzat proposatzen dituzten prozesuak ikertzen zentratzen da [4][5].
Hizkuntza-plangintzak hiztun-komunitatearen hizkuntza-funtzioa, egitura, eskuratzea eta ohiturak aldatzea du helburu. Horretarako, diagnostikoa, helburuak, inplementazioa eta ebaluazioa ezarri behar ditu plangintza horrek. Zenbait egileren arabera, hizkuntza-plangintza gobernu batek garatzen badu, hizkuntza-politika deritzo. Hala ere, gobernuz kanpoko erakundeek ere erabili dezakete. Komunikazio hobeak, hizkuntza nagusi bakarraren asimilazioaren bitartez, gutxiengoen onura ekonomikoak ekar ditzake, baina beren nagusitasun politikoa errazteko ere hautematen da.
Hizkuntza-ingeniaritzak kostu eta emaitzak neurgarriak eta estimagarriak dituzten hizkuntza prozesamendu-sistemak sortzea eta hizkuntza arautzaileen beharra dakar, agentzia formal ala informalak, batzordeak, enpresak edo akademiak adibidez. Hau guztien helburua gaur egungo beharrak asetzea da, estruktura berrien diseinu edo garapenaren bitartez. hizkuntza-plangintza eremu desberdina da hizkuntza naturalaren prozesamendua eta hizkuntzalaritza konputazionalarekin alderatzen badugu. Web semantikoaren teknologia hizkuntza-ingeniaritzaren moda berria da. Teknologia horrek, makina bidez prozesagarria den hizkuntza-datuen sorrera, biltegiratzea, prozesatzea eta berreskuratzea ahalbidetzen du.
Hizkuntza politika herrialde batek lege bidez, epaiketa judizial edota hainbat politiken bidez hizkuntza zein esparrutan erabili behar den arautzen saiatzen deneko politika da. Hizkuntzalaritza aplikatuaren testuinguruan sartzen den kontzeptu honen barnean, zein esparrutan erabili behar denaz aparte, gizabanakoen eskubideak hizkuntza erabilerarekiko betetzea ere hizkuntza-politikaren xedea da.
Herrialde askok hizkuntza bat edo hizkuntza-multzo bat laguntzeko eta sustatzeko hizkuntza-politika bat dute. Hizkuntza-politika baten garapenean bi gauza beharrezko dira: alde batetik, hiztun naturalak edo propioak izan behar dira. Bestetik, estatu bat arautzen duten gobernuen laguntza. Historikoki hainbat herrialdek sustatu izan dute hizkuntza bat, beste bat alboratuz edo beste batzuen kontura. Hala eta guztiz ere, gaur egun hainbat herrialdek bideratzen dute beraien politika hizkuntza erregional edo etniko horiek sustatzeko. Azken denboraldi honetan, herrialde horiek ulertu izan dute hizkuntza txiki horiek sustatzeko garrantzia, kulturalki daukan garrantzia dela eta.
Sarrera honetan azaltzen diren gaiak honako hauek dira: hizkuntza-politikaren jatorria; nazioarteko hizkuntza-politiken sailkapen bat, haren azpimultzoekin batera, baita herrialde zerrenda bat mota multzo bakoitzeko. Bukaeran, euskararen erabilera sustatzeko egun dagoen hizkuntza-politika.
Diskurtsoaren analisia, hizkuntza idatziaren, ahotsaren edo zeinuen erabilera edo edozein gertaera semiotiko esanguratsu aztertzeko hurbilketa bat da. Diskurtsoaren analisia, hizkuntzalaritza aplikatuarekin zuzen zuzenean ez dago erlazionatuta. Izan ere, diskurtsoaren analisian hizkuntzaren erabileraren aspektu ezberdinak kontuan hartzen dira, eta aspektu hauek hizkuntzalaritza aplikatuarekin erlazioa dute. Adibidez, eragin politikoak edota diskurtsoaren eta interakzio sozialen arteko erlazioetan. Gainera, esan dezakegu, diskurtsoaren analisia erabili daitekeela ChatGPT bezelako moduko aplikazioak zer nolako erantzunak ematen duen analizatzeko.
Auzitegiko hizkuntzalaritza edo hizkuntzalaritza forentsea eskubide eta hizkuntzaren arteko interfaze gisa definitu liteke. Bere bi ezaugarri nagusiak hauek dira: a) Alderdi anitzekoa dela eta b) Bere azterketak izaera konplexu bat agerian uzten duela, ikerketa alderdi anitzekoa izanda, hizkuntza administratibo, juridiko eta judizialarekin zerikusia duten ikerketa-arloak alde batetik, eta erabilera forentsearen arlo desberdinak bestetik. Zentzu honetan, gaur egun, hizkuntzalaritza forentsearen hiru esparru nagusiak hauek dira: hizkuntza juridikoa eta legezkoa (Language of the Law), prozedura juridikoaren hizkuntza (Language of the Legal Process) eta hizkuntza ebidentziala edo frogagarria (Language as Evidence).
Soziologia digitala, soziologiaren azpidiziplina bat da; batetik baliabide digitalen erabilera eguneroko bizitzaren zati gisa ulertzeari ekiten dio, eta bestetik, teknologia horiek nola laguntzen duten giza portaeraren ereduak, gizarte-harremanak eta autokontzeptuak sortzen.
Soziologia digitala terminoa oraindik ez da erabat sartu kultura-lexikoan, baina soziologoek Internetekin lotutako ikerketetan parte hartu dute sortu zenetik. Soziologo horiek lineako komunitateekin, ziberespazioarekin eta identitate zibernetikoarekin lotutako gizarte-arazo asko jorratu dituzte. Antzeko ikerketa horrek izen asko erakarri ditu, hala nola zibersoziologia, Interneteko soziologia, lineako komunitateen soziologia, gizarte-sareen soziologia, ziberkulturaren soziologia edo beste zerbait.
Soziologia digitala ez dator bat termino horiekin, zabalagoa baita irismenean, eta ez bakarrik Internet edo ziberkultura, baizik eta XXI. mendearen lehen hamarkadatik sortu diren beste baliabide digital eta dispositiboen eragina ere lantzen du. Internet sarkorrago bihurtu denez eta eguneroko bizitzarekin lotu denez, badirudi gizarte-zientzietako 'zibernetikari' buruzko aipamenen ordez 'digitala' jarri dela. 'Soziologia digitala' beste azpijakintzagai batzuekin lotuta dago, hala nola humanitate digitalekin eta antropologia digitalarekin. Aurreko tituluak ordezten eta txertatzen hasi da, bai eta Web 2.0 teknologia digital berriak bere ikuspuntuan sartzen ere, hala nola teknologia eramangarria, errealitate areagotua, objektu adimendunak, gauzen Interneta eta datu handiak.
Iheslarientzako mugikor bidezko ikasketak iheslarien ikaskuntza informalean teknologia mugikorrak betetzen dituen irtenbide eta egitekoei egiten die erreferentzia. Hezkuntza erantzunek bermatzen dute iheslariek eta lekualdatutako biztanleek bidezkoa den hezkuntza batera, hezkuntza inklusibora eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak dituztela. Iheslariek teknologia mugikor digitalera duten sarbide handiagoa hezkuntzaren irakaskuntzarako, administraziorako eta laguntza zerbitzuetarako laguntza sorburu da iheslarien testuinguruetan.
Hizkuntza eta enpresa, enpresa batek hizkuntzaren inguruan daukan erlazioa da. Nola enpresa batek hizkuntzak eta linguistika emandako baliabideak erabiltzen dituen eta aldi berean nola enpresa batek hizkuntza baten hezkuntzan, hazkundean eta hizketan lagundu dezake.
Langileak dira enpresa baten aktiborik garrantzitsuena, erraz ikusi daiteke langileen formazioa inbertsio bat dela. Inbertsio horrek erasan handia izango du enpresaren helburuetan eta lorpenetan. Arrazoi hauengatik, artikulu honen helburutako bat, enpresetan hizkuntzaren garrantzia azaltzea da.
Hizkuntzaren industria (hizkuntzalaritzaren industria bezala ere jakina) jardueraren sektorea da, zeina hizkuntzaren tratamenduarekin lotutako produktu eta zerbitzuak ekoiztu eta komertzializatzeaz arduratzen den. Horrez gain, bai ahozko eta idatzizko komunikazio eleaniztuna erraztea hartzen du bere baitan. Ikuspegi desberdinak daude hizkuntzaren industria mugatzeko orduan, jarraian azaltzen direnak dira horietako batzuk. European Commission´s Directorate-General of Translation-en arabera, hizkuntzaren industriaren barruan sartzen dira, itzulpena, interpretazioa, azpitituluak jartzea eta bikoiztea, softwarea eta webgune globalizazioa, hizkuntza teknologia garatzeko tresnak, konferentzia antolaketa internazionala, hizkuntza irakaskuntza eta hizkuntzalaritza aholkularitza.
Hizkuntzalaritza aplikatuaren inguruan, hauek dira munduan dauden elkarteetariko batzuk:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.