From Wikipedia, the free encyclopedia
Soziologia digitala, soziologiaren azpidiziplina bat da; batetik baliabide digitalen erabilera eguneroko bizitzaren zati gisa ulertzeari ekiten dio, eta bestetik, teknologia horiek nola laguntzen duten giza portaeraren ereduak, gizarte-harremanak eta autokontzeptuak sortzen.
“Soziologia digitala” terminoa oraindik ez da erabat sartu kultura-lexikoan, baina soziologoek Internetekin lotutako ikerketetan parte hartu dute sortu zenetik. Soziologo horiek lineako komunitateekin, ziberespazioarekin eta identitate zibernetikoarekin lotutako gizarte-arazo asko jorratu dituzte. Antzeko ikerketa horrek izen asko erakarri ditu, hala nola zibersoziologia, Interneteko soziologia, lineako komunitateen soziologia, gizarte-sareen soziologia, ziberkulturaren soziologia edo beste zerbait.
Soziologia digitala ez dator bat termino horiekin, zabalagoa baita irismenean, eta ez bakarrik Internet edo ziberkultura, baizik eta XXI. mendearen lehen hamarkadatik sortu diren beste baliabide digital eta dispositiboen eragina ere lantzen du. Internet sarkorrago bihurtu denez eta eguneroko bizitzarekin lotu denez, badirudi gizarte-zientzietako 'zibernetikari' buruzko aipamenen ordez 'digitala' jarri dela. 'Soziologia digitala' beste azpidiziplina batzuekin lotuta dago, hala nola humanitate digitalekin eta antropologia digitalarekin. Aurreko tituluak ordezten eta txertatzen hasi da, bai eta Web 2.0 teknologia digital berriak bere ikuspuntuan sartzen ere, hala nola teknologia eramangarria, errealitate areagotua, objektu adimendunak, gauzen Internet eta datu handiak.
"Soziologia digitala" hitza izenburu batean agertu zen 2009an lehendabiziz artikulu akademiko batean.[1] Autoreak gogoeta egin zuen teknologia digitalek ikerketa soziologikoan nahiz irakaskuntzan izan dezaketen eraginari buruz. 2010ean, Richard Nealek "soziologia digitala" deskribatu zuen, gero eta ikuspegi akademiko handiagoa, negozio globalean gero eta interes handiagoarekin gainditzeko.[2] 2013ra arte ez zen argitaratu soziologia digitalari buruzko lehen liburu akademikoa.[3] Soziologia digitala izenburuko lehen liburua 2015. urtean argitaratu zen,[4] eta lehen hitzaldia akademikoa New York-en egin zen, urte berean. [5]
Luptonek soziologia digitalaren lau alderdi identifikatu ditu (2012):[6]
Soziologoak praktika digitala erabiltzen hasten ari dira irakaskuntzan eta ikerketan[7]. Gero eta soziologo eta soziologia-blog gehiago agertzen ari dira, twitteren adibidez. Hauetako batzuek zein metodo diren hoberenak soziologoek ingurune sozialean erabiltzeko eta autofitxategiaren garrantzitsuaren gaiari buruz hitz egiten dute. Baita ikerketa soziologikoa kode irekita[8] izatea edo wikipedia[9] bidez zabaldua izateari buruz hitzegiten dute.
Soziologo digitalek teknologia eramangarrien erabilera aztertzen dute, gorputzaren kuantifikazioaren zati gisa[10], eta datu masiboen dimentsio sozialak eta datu horiek interpretatzeko erabiltzen diren algoritmoak [11]. Beste batzuk kontzentratu dira teknologia digitalen eginkizunean pertsonak zelatatzen biodeokamarak bidez, adibidez CCTV, bezeroak leialtzeko eskemen bidez[12], bai eta zerbitzu sekretuek (NSA, esaterako) Interneten egiten duten zaintza masiboan ere.
Eten-digitala edo gizarte-talde batzuen desberdintasunak teknologia sarbidean, hala nola gizarte-egoera sozioekonomiko ahulean daudenek, hezkuntza-maila apalagoek, emakumeek eta adinekoek, ikertzaile asko kezkatu dira baliabide digitalen azterketa zientifiko eta sozialean. Hala ere, teknologia digitalaren erabileran diferentzialek berezko dituzten egiturazko desberdintasunak ezagutzea eta identifikatzea garrantzitsua den arren, kontzeptu hori sinplista bihur daiteke, eta alde batera utz ditzake sarbidearen konplexutasunak eta teknologia digitalei buruzko ezagutza.
Gero eta arreta gehiago dago nola laguntzen duen garatzen gizarte-sareak harreman intimoak eta niaren kontzeptuak. Harreman sozialei, indibidualtasunari eta teknologia digitalei buruz idatzi duen soziologo ezagunenetako bat Sherry Turkle[13] da. Alone Together liburuan sare sozialeei buruz hitz egiten du.[14] Berak esaten du sare sozialeen bidez sortutako erlazioak ez direla hain benetazkoak “bizitza errealean” sortutakoekin konparatuz. Mundu digitalaren eta "mundu errealaren" arteko kontraste hori, ordea, "dualismo digital" gisa kritikatu da, "digital denaren aura"ren[15] antzeko kontzeptua da. Beste soziologo batzuek argudiatu dute bitarteko digitalen bidez egindako harremanak "mundu errealaren"[16] parte direla ezinbestean. Errealitate areagotua terminoa alternatiba gisa erabili da, errealitate kontzeptua nolabait aldatzen dela adierazteko baliabide digitalen erabilerak, baina ez ordezkatu.
Gizarte-sareak gizarte-aktibismorako erabiltzeak ere ikuspegi bat eman dio soziologia digitalari. Adibidez, artikulu soziologiko ugari agertu dira gizarte-sareen plataformen erabilerari buruz, [17] [18][19] hala nola Twitter, YouTube eta Facebook, arrazoi aktibistei buruzko mezuak transmititzeko eta mugimendu politikoak antolatzeko.
Gutxiengoen eta arraza-gutxiengoen eta beste talde batzuen teknologiaren erabilera ere ikertu da. "Praktika digitaleko" azterketa horiek taldeek teknologiak erabiltzean egiten dituzten praktikek gizarte-desberdintasunak nola leuntzen edo birsortzen dituzten aztertzen dute.[20][21]
Soziologo digitalek hainbat planteamendu desberdin erabiltzen dituzte euskarri digitalak ikertzeko, kuantitatibo zein kualitatioboak. Horien artean, ikerketa etnografikoa, teknologiaren erabiltzaileekin elkarrizketa eta galdetegiak, eta baita ere, teknologia eta pertsonen arteko elkarrekintzaren ondorioz sorturiko datuen analisia. Adibidez, beren argitalpenak Facebook, Reddit, 4chan, Tumblr eta Twitter gisako sare sozialetako plataformetan edo beren ohitura kontsumitzaileak erosketak online egiteko plataformetan. Datuen urratzea, sare sozialen analisia, denbora serieen analisia eta analisi testuala moduko teknikak, euskarri digital eta erabiltzaileen arteko elkarrekintzaren eraginez, azpiproduktu gisa ekoizturiko datuak aztertzeko, eta baita ere, beren ekoizpen propiak aztertzeko erabiltzen dira.
Edukiaren analisirako, 2008an, Yukihiko Yoshidak[23] "Leni Riefenstahl eta espresionismo alemaniarra: Ikusizko Ikasketa Kulturalen ikerketa, hiztegi espezializatuetako diziplinarteko espazio semantikoak erabiliz" izeneko ikerketa bat egin zuen. Ikerketak, konnotatibo eta denotatiboki, gako ezkutu baten bitartez etiketaturiko irudietatik lorturiko datuetatik eskuratu zituen bere oinarriak, eta Riefenstahl-ren irudiek, Alemaniako 1937. urteko "Arte endekatua" izeneko erakusketan, izenburuan "endekatu" gisa etiketatuta zeuden irudien ezaugarri bertsuak zituztela nabaritu zuen.
Sare sozialen agerpenak, fenomeno sozialaren ikerketarako zenbait metodo berriren ekarpena dakakie soziologoei. Facebook eta Twitter moduko sare sozialak gero eta gehiago erabiltzen dira ikerketarako. Adibidez, Twiterreko zenbait datu (demografikoak, denbora edo kokapenari buruzkoak,, zein erabiltzaileen konexioari dagozkienak) atzigarri daude ikerketarako API ofizial baten bitartez. Datu hauen bitartez, ikertzaileek, erabiltzaileen aldarte egoerari buruzko informazioa eskuratzen dute eta beren artean komunikatzeko zein baliabide erabiltzen duten jakin dezakete. Horrez, gain, sare sozialak grafikoki ikusteko aukera dute.
Datu multzo handien erabilerak, Twitterretik eskuratzen direanak bezalakoak, erronka handi bat suposa dezake. Lehenik, datu horiek datu-base batean modu eraginkorrean nola gorde asmatu behar dute ikertzaileek. Normalean, Big Data-ren analisian erabiltzen diren hainbat bailabide dituzte eskuragarri. Datu multzo handiak, normalean maneiatzeko zailak izan ohi dira eta datu-mota ugari izan ohi dituztenez,(argazkiak, bideoak, GIF irudiak), ikertzaileek beren datuak elkar eralazionatuta ez dauden datu-baseetan gordetzeko aukera dute, "MongoDB" edo "Handoop" bezalakoak. Datu hauen prozesamendua eta kontsulta, erronka gehigarri bat dela esan daiteke. Hala ere, hainbat aukera dituzte ikertzaileek. Horietako bat, kontsulta-lengoaia bat erabiltzea litzateke,"Hive" lengoaiaren antzekoa, Handoop-ekin erabiltzen dena datu multzo handien analisirako.[24]
Internet eta sare sozialek, gai polemikoen ezatabaidak aztertzea ahalbidetu dituzte denboran zehar, honi Arazoen mapeatzea deritzo. Soziologoek, oso eztabaidatuak izan diren gaiei buruzko argitalpenak bilatzeko aukera dute, ondoren testua analizatu ahal izateko. Aldi berean, badira atzipen errazeko hainbat baliabide datu horiek ikusi ahal izateko, MentionMapp edo Twitter Streamgraph bezalakoak. MentionMapp-ek, hashtag bat zeinen ezaguna egin den erakusten du eta Twitter Streamgraph.ek, aldiz, zenbait hitz nolako maiztasunarekin konbinatzen diren erakusten du eta aldi berean, horien arteko erlazio aldaketa denboran zehar.[25]
Soziologia digitalaren alderdi hau da agian, mundu digitala aztertzeko beste planteamendu batzuetatik bereizten duena. Iksupegi gogoetatsu kritiko bat hartzerakoan, soziologoek gai digitaletako inplikazioak jorra ditzakete beren praktika soziologiko propiorako. Soziologia digitalak, erlazio sozial eta horien analisiaren arteko erlazio aldakorra jorratzeko aukera ematen duela argudiatu da, ikerketa soziala zer den eta halako eraldaketen aurrean soziologiaren erronkak zein diren zalantzan jarriz.[26]
Nola erantzun behar llieke soziologiak kantitate handietan biltzen diren "datu txiki" eta "datu handi"-en forma berriei, eta aldi berean pertsonen, teknologia digitalaren eta datu horiek ikerketa propioak egiteko erabiltzen dituzten industrien garapenaren interakzioaren parte direnei? Honek "soziologia enpirikoaren hurrengo krisia" gertu dagoela iradokitzen al du? [27] Nola identifika eta diziplinatzen dira soziologoen lan praktikak teknologia digitaletan, datazioen neurrien bitartez adibidez?[28]
Galdera hauek funtsezkoak dira soziologiaren kritika digitalean, soziologia propioa islatzen duena teknologia digitalen analisian, teknologia digitalak soziologian duen erantzukizunaren antzera.[29]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.