From Wikipedia, the free encyclopedia
Hiztegigintza edo lexikografia berez hiztegiak egiteko teknika da. Alabaina, denborarekin teoria oso bat ere garatu da honen inguruan, eta gaur egun bi alor ezberdinetan banatu ohi da:
Lexikografian diharduenari lexikografo deitzen zaio oro har, eta zehazki hiztegigintzan diharduenari hiztegigile. Lexikografia orokorra hiztegi orokorren diseinua, bilketa, erabilera eta ebaluazioaz arduratzen da batez ere. Hiztegi orokorrek hizkuntzaren lexikoaren deskribapen orokorra egiten dute. Lexikografia berezituak, berriz, hiztegi berezituak ditu helburu, hots, alor zehatz baten edo batzuen lexikoaren kontu ematen duten hiztegiak; adibidez, zuzenbide hiztegiak edo kirol hiztegiak.
Ez dago adostasunik ea lexikologia eta lexikografia teorikoa bat diren, ala bakoitza bere aldetik definitu behar diren. Batzuek sinonimotzat hartzen dituzte; beste batzuen ustez, aldiz, lexikologia hizkuntzalaritzaren adarretako bat da. Muga nonbait egotekotan honetan legoke, alegia, lexikografiaren ikergai nagusia hiztegiak direla, eta lexikologiarena hitzak.
Euskaraz "hiztegigintza" hitza lehenengoz 1977an agertzen da, eta urte berekoa dugu baita "lexikografia" hitza ere. Azken hau grezieratik dator, "λεξικογράφος" (lexikographos) 'hiztegigile' hitzetik.
Hiztegigintzak hainbat jarduera ezberdin biltzen ditu; ondo egindako hiztegi batek ondoko alderdi batzuk edo guztiak kontuz begiratzea eskatzen du:
Lexikografia teorikoak (edo metalexikografiak) hiztegigintzak dituen gai berak ditu, baina bere helburua da hiztegi hobeak egiteko hatsarreak garatzea; adibidez, hiztegietako datuak eta informazio lexikografikoa lortzeko bideak erraztea.
Hiztegien eta hiztegigintzaren ikerketan zenbait gai bereizi ohi dira: 'hiztegi kritika' (hiztegi bat edo batzuk ebaluatzea, adibidez erreseinen bitartez, 'hiztegigintzaren historia' (nazio bateko edo hizkuntza bateko hiztegigintza tradizioa aztertzea, edo hiztegi mota batena), 'hiztegi tipologia' (lexikografi lanak sailkatzea, hala nola hiztegia vs. entziklopedia, hiztegi elebakarra vs. elebiduna, hiztegi orokorra vs. teknikoa, etab.), 'hiztegien egitura' (hiztegietan informazioa emateko dauden bide ezberdinei formatua ematea), 'hiztegien erabilera' (hiztegi erabiltzaileen ohiturak eta gaitasunak aztertzea) eta 'hiztegien IT' (hiztegiak biltzeko prozesuari ordenagailuaren laguntza aplikatzea).
'Hiztegigintza elebiduna', hau da, oro har hiztegi elebidunak egiteari eta erabiltzeari dagokiona, berez aipatzeko moduko alorra da. Nahiz hiztegi elebidunak oso aspaldikoak diren, esan ohi da hiztegi elebakarren aldean garapen eskasagoa izan dutela, batez ere hizkuntza bietako bat ez denean eremu zabaleko hizkuntza bat, oso lanbide konplexua baita. Lexikografi lan mota ezberdinetan batzuk ez dira hizkuntzarteko bertsiotan aurkitzen (entziklopediak ez, esate baterako); dena dela, batzuetan erronka honen aurrean azpimota zenbait sortu dira, hala nola hiztegi 'erdi-elebidunak' edo 'elebidunduak' (adibidez, Hornby's (Oxford) Advanced Learner's Dictionary English-Chinese), aurreko hiztegi elebakarrak itzuliaz sortutakoak, alegia (ik. Marello 1998).
Aldizkariak
Elkarteak
Euskal hiztegigintza zerbitzuak
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.