hitzen barruko osaketa eta egitura aztertzen dituen hizkuntzalaritzako adarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Hizkuntzalaritzan, morfologia (grezierazko μορφ- morph, «forma», eta λογία logia, «tratatua, zientzia» osagaiekin eratuta) gramatikaren zati bat da, hitzak ikuspuntu formaletik aztertzen dituena. Hitzen gramatika da, beraz, hitzek perpausetan hartzen duten forma aztertzen baitu morfologiak. Perpausen gramatika, berriz, sintaxiak aztertzen du.
Morfologiaren lehen aztertzaile Antzinako Indian (K.a. VI-IV. mendean) bizi izandako Pāṇini hizkuntzalaria izan zen, sanskritoaren lau mila inguru arau formal deskribatu baitzituen Ashtadhyayi izeneko sutra estiloko tratatuan. Antzinako Grezia eta Erromaren garaietan, azterketa morfologiak asko garatu ziren.[1] Arabieraren morfologiaren aitzindari Aḥmad B. ‘Alī B. Mas'ūd izan zen, Marāḥ Al-Arwāḥ obrarekin, XIII. mendearen amaieran.[2]
Morfologia terminoa August Schleicherrek sartu zuen hizkuntzalaritzan, 1859an.[3]
Aro garaikidean, morfologia azterketa sistematikoen aitzindaria Jan Baudouin de Courtnay (1845-1929) poloniar hizkuntzalaria izan zen.Orobat, berak definitu zituen hitzen osagai nagusiak ―hala nola, erroa, aurrizkiak, atzizkiak eta abar―, azalpen zehatz bat emanik Ferdinand de Saussureren (1857-1913) iritziz hitzak zeukan funtzioari.[4]
Leonard Bloomfield (1887-1949) hizkuntzalariak garrantzi kapitala eman zion morfologiari, hizkuntza baten gramatika edo barne egitura ulertu ahal izateko.[5]
Geroago, Noam Chomskyk bere Syntactic Structures (1957) liburuaren bitartez hasitako gramatika sortzaileak ez zion garrantzirik eman hitzen morfologiari, maiz fonologiaren adartzat aurkeztu izan baitzuen.[6]
Euskaren morfologiari dagokionez, ez da harritzekoa gramatika ikerketak morfologiatik abiatzea, hizkuntza eranskaria baita, izen sintagmari dagokionez, eta aditza bera osagai morfologiko anitzengatik ezaugarritzen baita.[7]
Esanahia duen unitate gramatikal txikiena.da morfema, ezin baitaiteke unitate txikiagotan banatu, esanahia galdu gabe; adibidez, sagar.
Hitzak morfemez osatuak dauden heinean, hiru hitz mota bereiz daiteke:
Sailkapen honen arabera, bistan denez, morfema bakarreko hitzak bakunak eta flexiogabeak dira beti; soilik morfema anitzekoak izan daitezke flexiodunak zein flexiogabeak bakunak zein konplexuak.
Esan daiteke hizkuntzalaritzan adostasun zabal bat dagoela morfemak era honetan sailkatzeko:[8]
Morfologiak hitzaren barne egitura aztertu nahi badu, morfemari buruz esandakoaz gain, hitzaren egitura era egokian deskribatu ahal izateko beste kontzeptu batzuk ere beharrezkoak dira; horietako bat da erroa: hitz batetik, flexio eta eratorpen hizkiak erauzi ostean gelditzen den forma zatiezina da erroa, hitzaren esanahi semantikoa daraman zatia, alegia. Esate baterako, urdintzen, urdinkara, urdinaren, urdindu, urdintasun, urdintzen, gibelurdin hitzetan, urdin da erroa, berez hitza ere badena.
Morfemen sailkapenean, flexionatzeko aukera denean, «hitz» beraren aldaerak sor daitezke: nator, hator, dator... Izatez, tema kontzeptu abstraktu bat da, aurreko adibideetan -tor tema bakarraren aldaerak baitira guztiak; eta berdin datorke, etorriko dira edo etortzen gara.
Morfemen sailkapena ikuspegi semantikoaren arabera egiten denean bezala, erator hizkiak dira esanahi bat duten hizkiak (morfema lexikalak diren bezala, -tasun erator hizkiak beste esanahi bat eransten du, ezintasun); aldiz, flexio hizkiak dira informazio gramatikal hutsa ematen dutenak (morfema gramatikalak diren bezala, -ek hizkiak ergatibo pluralaren informazio gramatikala eransten du, etxeek). Pluralizazioaren nozioan, esate baterako, bereiz daitezke bi hizki motak: izenak pluralizatu daitezkeen bezala, aditzen prozesuak ere pluralizatu daiteke; hizki mota desberdinez egiten da, kasu bakoitzean: izenetan, flexio hizkien bitartez, bide > bide-AK, aditzetan, erator hizkien bitartez, egin > BER-egin.
Morfologia lexikoak aztertzen ditu zein arau dauden, hizkuntza jakin batean, kategoria lexiko bati hizkiak gehituta beste kategoria lexikoko hitza sortzeko (adibidez, eder adjektiboari -tasun hizkia gehituta, edertasun izena sortzen da); edo bi kategoria lexiko elkartuta beste kategoria lexikoko hitza sortzeko (adibidez, itxura izena eta aldatu aditza elkartuta, itxuraldatu aditza sortzen da).
Morfologia lexikoa bi ataletan banatzen da, beraz:
Morfemen sailkapena ikuspegi semantikoaren arabera egiten denean azaldu den bezala, hitz eratorriak sortzen dira hitz baten oinarri edo erroari hizkiak gehituta, posizioaren arabera:
Hitz elkartu bat da bi osagai beregain ―hau da, bere buruz eta beste ezeren laguntzarik gabe hitz kontsideratu daitekeena― batu eta beste hitz beregain bat sortzen duena.[9] Beste era batera esanda, kategoria lexiko bateko osagaiak edo morfemak elkartuz, beste osagai edo morfema bat, hura ere kategoria lexiko jakin bat izango duena, sortzea da hitz elkarketa.
Gogoan izan behar da hitz elkartuek esanahi generikoa dutela, ez daukatela erreferentzia zehatzik: kale garbitzaile elkarketak lanbide bat adierazten du, ez langile jakin bat, nahiz kaleak garbitzen dituena izan langile hori. Beste horrenbeste gertatzen da beste izen, izenondo, aditz edo adberbio elkartuekin ere.
Hitz elkartuetan bi osagaietako bat buru izaten da, hau da, bi osagaietako batek erabakitzen du hitz elkartuaren kategoria, bigarrenak hain zuzen:
Hitz elkartuaren osagaien konbinazioaren emaitzak zer esanahi hartzen duen begiratuta, bi atal nagusitan banatzen dira hitz elkartuak:
Kategoria gramatikala erabakitzen duen gisan, hitz elkartu askotan ―baina ez beti― bigarren osagaiak erabakitzen du, baita ere, hitz elkartuen esanahia: paper fabrika esaten denean, lantegi bati buruz ari gara, papera egiten duena. Mugakizuna da buru egiten duen fabrika hori; ezkerreko osagaia mugatzaile da, buruaren esanahia mugatzen baitu: fabrika bat, baina ez edozein baizik papera egiten duena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.