From Wikipedia, the free encyclopedia
Gramatika sortzailea edo gramatika generatiboa 1950eko hamarkadan jaio zen hizkuntzalaritza eskola bat da. Gramatikari deskribatzaileak hizkuntzaren egitura aztertzen duen bitartean, gramatika sortzaileak hizkuntzaren sakoneko egitura (B-hizkuntza) ikertzea du helburu; bereziki hizkuntza ume-umetatik dakitenek ezagutzen dituzten arauak edo gaitasuna (competence, hizkuntzaren senezko ezaguera), eta hizkuntzaren aldian-aldiko erabiltzeak edo ekintzak (performance) aztertzen ditu. Gramatikari sortzaileen arabera, gramatika guztiek eredu bera dute (gramatika unibertsala) eta eredu hori ikertu eta formalizatzea da hizkuntzalarien lana. Horrela, gramatika sortzailearen helburu nagusia giza hizkuntzaren natura, jatorria eta eboluzioa ikertzea da. Beraz, hizkuntzalaritza kognitiboak ez bezala, ez du hizkuntzaren dimentsio kognitiboa eta psikologikoa lantzen; ezta gizartean duen lekua eta erabilera ere: horretaz soziolinguistika arduratzen da.
Noam Chomskyk eman zion sorrera bere Syntactic Structures liburua argitaratu zuenean (1957). Oihartzun handia sortu zuen, eta geroztik aldatzen eta garatzen joan da.
Ordura arte ez bezala, gramatika sortzaileak ikuspuntu naturalista bat hartu zuen. Hizkuntza gaitasun natural, genetiko bezala kontsideratzen da (ikuspuntu internista), burmuineko atal batek kudeatua (ikusmena, entzumena, eta abar bezala). Hartara, hizkuntza natur zientziak ikertzeko erabiltzen den metodo berdinekin ikertu behar zela azpimarratzen zen, besteak beste dedukzioa eta enpirismoa erabiliz.
Hizkuntzalaritza Chomskyarraren jatorri filosofikoa objektibismoan dago. Oinarri hau honela laburbildu daiteke:
Gramatika Sortzailean bi hizkuntza mota ezberdintzen dira: K-hizkuntza (E-language, External language) eta B-hizkuntza (I-language, Internal language). Ezberdintze hau Ferdinand de Saussureren parole eta langue kontzeptuetatik oso hurbil dago. B-hizkuntza inkontzienteki ezagutzen ditugun gramatika legeak liratezke, eskola honek competence deitzen duena. Idealki, edozein hizkuntzatako hizlari bat gai litzateke hizkuntza hori perfektuki mintzatzeko, denok baitugu B-hizkuntza jaiotzetik. Ez da hori gertatzen, ordea, eta K-hizkuntza bat sortu eta erabiltzen dugu: eskola Chomskyarrak performance deitzen dio honi. Elkarrekintza soziokulturalengatik, nekeagatik, presagatik... eta abarrengatik, B-hizkuntza eraldatu egiten dugu K-hizkuntza bilakatu arte.
Gramatika sortzaileak, beraz, ez du K-hizkuntza existitzen denik ukatzen, baina B-hizkuntza ikertzeaz arduratzen da.
Noam Chomsky eta bere jarraitzaileen arabera, hizkuntza guztiek oinarrizko gramatika lege berdin batzuk dituzte. Printzipio eta parametroen teoria kontuan harturik, hau litzateke umea hazten doan heinean burmuinean gertatzen zaiona:
Gaztelaniaz, bi esaldiak gramatikalak dira.
Frantsesez, ordea, bigarrena ez da gramatikala: subjektua ezin da kendu esalditik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.