Hausa (etnia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hausa[2][3] (endonimoak singularrean: Bahaushe (gizona), Bahaushiya (emakumea); pluralean: Hausawa eta orokorra: Hausa/Haoussa; exonimoak: Ausa, Mgbakpa, Kado, Al-Takari, Fellata eta Abakwariga) Mendebaldeko Afrikako talde etnikorik handienetako bat da. Nigeriako iparraldean eta Nigerreko hego-ekialdean bizi dira gehien bat, bai eta Kamerun, Boli Kosta, Txad, Togo, Ghana eta Sudan estatuetan ere. Nigerian eta Nigerren gehiengoa dira. Hausa hizkuntza hitz egiten duten taldeak Mendebaldeko Afrika osoan eta Hajj ibilbidean barrena iparralderantz eta ekialderantz (Sahara basamortua zeharkatuz) barreiatu dira, eta adibidez Agadez hirian talde handia osatzen dute. Beste hausa talde batzuk kostaldeko hirietara mugitu dira: Lagosera, Accrara, Abidjanera, Banjulera eta Cotonoura, bai eta Libiara ere, azken 500 urteetan.
Hausa | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
50 milioi inguru | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Nigeria, Niger, Sudan, Txad, Ghana,[1] Togo, Benin, Burkina Faso, Kamerun, Boli Kosta | |
Hizkuntza | |
Hausa | |
Erlijioa | |
Islama; kasu gutxi batzuetan Afrikako erlijio tradizionalak | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Maguzawa, Azna, Mawri, Gwandara, Ngezzim, Bole; beste txadar etnia batzuk |
- Artikulu hau etniari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hausa».
Hausa gehienak jatorriz herrixka txikietan bizi dira Mendebaldeko Afrikan. Laboreak landatzen dituzte, abereak zaintzen dituzte eta merkataritzan aritzen dira. Hausa aristokraziak zaldian oinarritutako kultura garatu dute. Gaur egun oraindik ere zalia nobleziaren ikur dira hausa gizartean.
Hausa hizkuntza txadar hizkuntzen taldekoa da.