![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/72/Igbo_medicine_man.jpg/640px-Igbo_medicine_man.jpg&w=640&q=50)
Afrikako erlijio tradizionalak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Afrikako erlijio tradizionalak sinismen desberdinen multzo bat da, hainbat erlijio etnikotan banaturik.[1] Orokorrean, tradizio idatzietan baino ahozkoetan oinarrituta daude,[2][3] eta sortzaile gorenean eta izpirituetan sinesten dute; arbasoen gurtza eta magia eta medikuntza tradizionala erabiltzen dute.[4][1] Gizakion eginkizun nagusia natura eta naturaz haraindikoa elkartzea da.[1][5]
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/72/Igbo_medicine_man.jpg/320px-Igbo_medicine_man.jpg)
Bere jarraitzaileak Sahara azpiko Afrikako 43 herrialdetatik hedatzen dira eta 100 milioi inguru dira.[6] Gehienak bere jarduera tradizionalak abrahamdar erlijioekin uztartzen dituzte.[7][8]