![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/92/Al-Haram_mosque_-_Flickr_-_Al_Jazeera_English.jpg/640px-Al-Haram_mosque_-_Flickr_-_Al_Jazeera_English.jpg&w=640&q=50)
Haj
From Wikipedia, the free encyclopedia
Haj[1] (arabieraz: حَجّ, Ḥaǧǧ, euskaraz: «erromesaldi») urtero Mekarako egiten duten islamiar erromesaldia da,[2] hartarako ahalmena duten musulman guztiek bizitzan behin derrigorrez egin behar dutena.[3] Islamaren bost euskarrietako bat da (besteak Shahadah, Salat, Zakat eta Sawm direlarik). Erromesak zazpi itzuli eman behar ditu Kaaba tenpluaren inguruan eta Abrahamen harri beltza ukitu behar du eta musu eman.
Datu azkarrak Izen ofiziala, Tokia ...
Haj | |
---|---|
![]() | |
Izen ofiziala | حَجّ |
Tokia | Meka |
Data |
Itxi
Erromesaldia Dhu al-Hijjah hilaren 8. eta 12. (eta batzuetan 13.[4]) egunen artean gertatzen da. Haj Mahomaren bizitzan lotuta dago, baina islamiar tradizioaren arabera, erritua antzinagokoa da, Ibrahimen garaikoa hain zuzen ere.