Galizia[1] (galizieraz Galicia edo Galiza, gaztelaniaz Galicia) Iberiar penintsularen ipar-mendebaleko ertzean dagoen herrialdea da. Politikoki, Espainiako autonomia erkidegoetako bat da. Mugakide ditu mendebaldean Ozeano Atlantikoa, iparraldean Kantauri itsasoa, ekialdean Asturias, León eta Zamora, eta hegoaldean Portugal.
Galizia | |||
---|---|---|---|
Galicia | |||
Os Pinos Fitxategi:Himno de Galicia.ogg | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Santiago de Compostela | ||
Hiririk handiena | Vigo | ||
Azalera | 29.574 | ||
Punturik altuena | Pena Trevinca | ||
Kontinentea | Europa | ||
Mugakideak | Asturiasko Printzerria, Gaztela eta Leon eta Iparraldeko eskualdea | ||
Administrazioa | |||
Presidentea | Alberto Núñez Feijóo (PPdeG) | ||
Galiziako Xuntako Presidentea | Alfonso Rueda | ||
Legebiltzarra | Galiziako Parlamentua | ||
Epai autoritatea | High Court of Justice of Galicia (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 2.695.645 | ||
Dentsitatea | 91,15 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ekonomia | |||
Historia | |||
Sorrera data: 1981eko apirilaren 28a | |||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | |||
Internet domeinua | .gal |
2015ean 2.734.915 biztanle zituen, gehienak hiriguneetan: A Coruña eta Vigon bereziki, baina baita Ourense, Lugo, Santiago de Compostela, Pontevedra eta Ferrol hirietan ere.
Berezko hizkuntza galiziera du, portugesaren jatorri berbera duena, eta gaztelaniarekin batera ofizialtasuna du. Hiriburua Santiago de Compostela da, bertan boterearen organorik gorena den Galiziako Xunta dago, Galiziako Gobernua alegia.
Izena
"Galizia" eta "Galiza" izenak latinezko Gallaecia (edo Callaecia) hitzetik eratorriak dira, eta "galeziarren lurraldea" esan nahi du, Antzinako Erromako Gallaecia probintziako biztanleak ziren. Galeziarrek Antzinaroan Iberiar penintsularen ipar-mendebaldean bizi zen herri bat osatzen zuten. Antzinako greziarrek galiziarrei καλλαικoι (kalekós) deitzen zieten.
Galeziarrei buruzko lehenbiziko aipamena K.a. 136. urtean Dezimo Junio Bruto Galaiko erromatar jeneralak egin zuen, lusitaniarrak eta galeziarrak menperatu ondoren Erromara itzuli eta Erromako Senatuak garaipen horren omenez Gallaecus edo Galeziar titulua eman zionean.
Gaur egungo euskarazko izendapena Galizia da eta bertako biztanleak galiziarrak edo galegoak dira.
Ikurrak
Bandera
Mendeetan zehar Galiziako bandera urrezko gurutzeak eta erdian kopa handidun ondo urdinekoa izan arren, gaur egungo bandera XIX. mendearen amaiera aldera Rexurdimento edo Pizkunde garaian diseinatu eta gutxienez 1891. urtetik aurrera ikur nazional gisa erabiltzen hasi zen[2]. Ondo zuria eta goiko ezkerraldeko angelutik beheko eskuin izkinara doan zerrenda urdin bat du.
- Galiziako bandera ofiziala.
- Galiziako bandera ezkertiar eta independentista.
- Antzinako Galiziako Erresumaren bandera.
Armarria
Kaliza Galizia mende luzez ordezkatu zuen ikurra da, 1282an Armorial Segar Ingalaterrakoak Galiziako Errege-Erreginen (Roys de Galyce) armarrian lehenbizikoz erregistratu zuen. Denboraren poderioz hainbat eraldaketa izan ditu, gaur egungo Galiziako Ikurren Legearen 3. artikuluak Galiziako armarria honela deskribatzen du:
« | Galiziako armarriak eremu urdinean urrezko kaliza eta zilarrezko hostia dauzka, metal berdineko zazpi gurutze motzez lagundurik, hiru alde banatan eta nagusia erdian. Tinbrea, errege koroa, itxia, urrezko zirkulua da, harribitxiz osatua, molorrikadun zortzi floroi, bost bistan, perlen artean txertatuak, eta hostoetatik mundu urdin bati batzen zaizkion perladun diademak ateratzen zaizkio, urrezko erdimeridiano eta ekuadorrea eta urrezko gurutzea ditu. Koroa, gulez edo gorriz estalia.[3] | » |
Ereserkia
Galiziako ereserkia ofiziala Os Pinos (Pinuak) da. Ereserkiaren hitzak Eduardo Pondal olerkariaren Queixumes (Asperenak) olerkiaren lehenbiziko bi zatiek osatzen dute, doinua aldiz Pascual Veiga musikagileak konposatu zuen. 1907ko abenduaren 20ean Kubako Habana hiriburuan jo zen.
Historia
Historiaurrea
Paleolitoa
Galizian topatutako gizakien aztarnarik antzinakoenak duela 300.000 urtekoak dira, Behe Paleolito arokoak. Paleolitiko aroak eremu honetan K.a. 5000 urtera arte iraun zuen, garai honetako hainbat aztarnategi daude, tartean Camposancos (A Guarda), Gándaras de Budiño (O Porriño), Monte do Castro (Vigo) eta Pena Grande (Vilalba). Miño ibaiaren Portugalgo ertzean topatutako aztarnak ere nabarmentzekoak dira —Caminhatik hasi eta Melgaçora—, bai eta Eirós leizekoak ere, Triacastela udalerrian (Lugoko probintzia), bertako giroari esker Erdi Paleolito arterainoko animalien eta Neanderthalgo gizakien hezur hondakinak kontserbatu izan dira.
Megalitismoa
Neolitiko aroa (K.a. 5000tik 2000ra) megalitismoa eta gizakien erlijio zentzu sakon batengatik nabarmentzen da, azken hau gizakien eta jainkoen bitartekaritzat hatzen diren hildakoen kultuan oinarritua dago. Erlijio zentzu hau gaur egun arte iritsi zaigu.
Gizartea klanetan egituratua zegoela esan ohi da. Megalitismoaren aroaren lekuko lurralde osoan banaturik dauden tumuluak dira, orokorrean galizieraz mámoas deituak. Tumulu hauen barnealdean harlauzez eraikitako neurri handi eta txikietako hileta ganberak zeuden, dolmen izenez ezagunak.
Brontze Aroa
Brontze Aroa Europan K.a. 2250 eta 700 urteen artean jazo zen, meatzaritzaren oparotasunari esker metalurgia garatzen denean. Klima aldaketen ondorioz gaur egungo galiziar lurraldera biztanle berriak ailegatu zirela dirudi, biztanlegoa haziaraziz eta herrien arteko gatazkak areagotuz.
Hainbat brontzezko lanabes eta urre eta brontzezko harribitxiak landu ziren garaia izan zen, Pirinioetatik haratago ere eramanak izan zirelarik. Gaur egun oraindik galiziar mendietan ikusgai dauden petroglifoak ere garai honetakoak dira (granitozko harkaitzetan landutako irudi eta idazkiak), nagusiki Pontevedrako probintzian daude. Campo Lameirokoak oso ezagunak dira. Euren jatorria eta esanahia oraindik ere ezezaguna da, halere nolabaiteko erritu edo erlijio hizkuntza bat direla uste da.
Garai honetako azken mendeetan, Atlantiar Brontze Amaiera delakoan, Galiziak itsaso bidez europar atlantiar eremuko beste lurralde batzuekin batera merkatal hartu-emanetan oinarritutako kultur multzo bateko zati izan zen, tartean Britainiar Uharteak, Portugal eta Bretainia zeudelarik.
Burdin Aroa
Aro honetan metalurgiak meatzaritzaren aberastasunak bultzaturik garapena eduki zuen. Dirudienez klima aldaketak gizaki asko Galiziako ordokira lekualdatzea ekarri zuen, biztanleria handitu eta herrien arteko liskarrak ere areagotu ziren. Hainbat urrezko eta zilarrezko lanabes eta harribitxi landu ziren unea ere bada, horietako batzuk Pirinioetatik haratago eramanak izan ziren.
Antzinaroa
Erdi Aroa
Aro Modernoa
Aro Garaikidea
- 1906ko irailaren 30ean Real Academia Galega (RAG) sortu zuten. Manuel Murguia lehenengo presidente izan zen 1923 arte, tarte hartan guztian Rosalia de Castro goraipatuz. Sorrera baino lehen, esan behar da Emilia Pardo Bazan izan zela aitzindari nagusietakoa.
- 1942etik 1977ra RAG erakundeak ia klandestinitatean ibili behar izan zuen, Francoren diktadura dela eta.
- 1982an galizieraren inguruan akordioa lortu zuten arautze lanetan, "Normas ortográficas e morfolóxicas do idioma galego" kaleratuz.
- 1990ean Manuel Fraga Xuntako presidente bihurtu zen, 15 urtez karguan mantenduz.
- 2002ko azaroaren 13an "Prestige" petroliontzia hondoratu zen Coruñako kostaldean ("Costa da Morte"), olio isuri erraldoiak hondamendi ekologiko itzela eraginez.
- 2003an aurreko hizkuntza-arauak berrikusi zituzten.
Geografia
Erliebea
Lurralde menditsua da Galizia, bertako mendiak oro har apalak diren arren (2.000 m inguruko gainak dira Galiziako hego-ekialdean). Pena Trevinca (2.127 m) eta Cabeza de Manzaneda (1.781 m) mendirik altuneak dira, Galizia-Leongo mendigunean kokatutakoak, Ourensen. Hiru eskualde nagusi bereiz daitezke Galizian: "Terras Baixas" edo beterriak kostaldean (kostaldeko beterrietan daude Galiziako hiri jendetsuenak: Vigo, Pontevedra, Coruña, Ferrol); Galiziako goi-ordokiak, Santiagotik Miño ibaiaren arroraino (ekialdean dago Lugoko Terra Chá edo ordokia. Bertan dago Lugoko hiria), eta Galiziako goierriak, Miño ibaiaren ekialdean (bertan daude lurralde garaienak, Leongo mendi eta lautaden mugan, Ourense eta Monforte de Lemosko hego-ekialdean).
Galiziako kostaldea luzea (1.289 km osotara) eta pikatua da, eta kostaldeko ibaiak itsasadar zabaletan itsasoratzen dira (Vigo, Pontevedra, Arousa, Ferrol, Coruña).
Hidrologia
Miño da ibai nagusia (340 km) eta Sil da Miño bere adar handiena (228 km). Miño da Galiziako ibairik luzeena, Lugoko probintzian sortu eta Pontevedran itsasoratzen dena.
Klima
Galiziako klima hezea da; Atlantiko aldetik datozen euri eta haizeek osorik hartzen dute (urtean 1.000 mm-tik gora jasotzen dira batez beste). Tenperatura epela da kostaldean eta hotzagoa barnealdean.
Banaketa administratiboa
Galizia lau probintzia, 53 eskualde, 315 udalerri (concello) eta 3.778 parrokietan banatuta dago.
Probintziak
Galizia honako lau probintzia hauetan banaturik dago:
|
Eskualdeak
Katalunia 63 eskualdetan banatuta dago gaur egun. hauetatik 18 Coruñakoak dira, 13 Lugoak, 12 Ourensekoak eta 10 Pontevedran kokatuta daude. Gaur egungo Galiziako eskualdeak honako hauek dira:
Udalerriak
Hauek dira Galiziako hogei udalerri nagusiak, biztanleei dagokienez:
Politika
Hauteskundeetako emaitzak
← 2012ko Galiziako Parlamentuko hauteskundeak → | |||||||
Alderdia | Hautagaia | Bozak | % | Eserlekuak | +/- | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Galiziako Alderdi Popularra (PPdeG) | Alberto Núñez Feijóo | 653.934 | 45,72 | 41 | +3 | ||
Galiziako Sozialisten Alderdia-PSOE (PSdeG-PSOE) | Pachi Vázquez | 293.671 | 20,53 | 18 | -7 | ||
Alternativa Galega de Esquerda (EU-Anova) | Xosé Manuel Beiras | 200.101 | 13,99 | 9 | +9 | ||
Galiziako Bloke Nazionalista (BNG) | Francisco Jorquera | 145.389 | 10,16 | 7 | -5 | ||
Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia (UPyD) | José Canedo | 21.212 | 1,48 | 0 | = | ||
Aulki Zuriak (Eb) | - | 17.116 | 1,19 | 0 | E/A | ||
Sociedad Civil y Democracia (SCD) | Mario Conde | 15.781 | 1,10 | 0 | E/A | ||
Compromiso por Galicia (CxG) | Xoán Bascuas | 14.459 | 1,01 | 0 | = | ||
Partido Animalista Contra el Maltrato Animal (PACMA) | - | 7.729 | 0,54 | 0 | E/A | ||
Democracia Ourensana (DO) | - | 4.203 | 0,29 | 0 | = | ||
Partido da Terra (PT) | - | 3.164 | 0,22 | 0 | E/A |
Demografia
Demografia bilakaera
Diaspora
Galizian bizi diren galiziarrez gain Espainiako beste autonomia erkidegoetara (bereziki Madrilgo Erkidegoa) nahiz atzerrira emigratu duten galiziar etorkinen kopurua oso handia da, bereziki Argentina, Kolonbia eta Venezuelara. Uruguai, Txile, Kuba, Brasil, Mexiko eta Europako hainbat herrialdeetan ere galiziar etorkinez eta haien ondorengoez osatutako komunitate nabarmenak daude (1960 eta 1970ko hamarkadetan galiziar ugari Suitza, Alemania, Frantzia, Herbehereak, Erresuma Batua eta Kataluniara lan egitera joan eta bertan bizitzen amaitu zuten).
Euskal Herrian
Euskal Herrian orokorrean galiziar komunitate garrantzitsuenak hirigune populatuetan kokatu izan dira: Bilbo Handiko udalerrietan (bereziki Ezkerraldean) eta Pasaian (bereziki Trintxerpe auzoan), baina baita Euskal kostaldeko hainbat udalerrietan ere, galiziar etorkinek hasiera batean bereziki arrantzaren sektorean lan egin baitzuten.
Ekonomia
Nekazaritza, baso ustiapena eta arrantza (Vigo, Coruña) dira bertako ekonomiaren oinarriak. Lurra minifundioetan dago banatuta, eta patata eta artoa dira gehien lantzen diren nekazaritzako gaiak. Janari industria (kontserbak) da industria jarduera nagusia. Vigo, Coruña eta Ferrol dira industrialderik handienak.
As Pontes de García Rodríguezeko zentral termikoa, Sil ibaiko zentral hidroelektrikoak, Coruñako aluminio fabrika. Historian zehar emigrazio handia izan da Galizian, baina gaur egun apaldu egin da joera hori. Turismoa garrantzitsua da kostaldean eta Santiago Konpostelakoan.
Garraioa
Trenbideak
1873ko irailaren 15ean fue inaugurado el primer ferrocarril de Galicia entre O Carril (Vilagarcía) eta Cornes (Santiago) arteko lehenbiziko Galiziako burdinbidea inauguratu zen.[5] 1875ean Coruña eta Lugo hiriak elkarlotzen zituen bigarren linea inauguratu zen.[6] 1883. urtera arte Galizia ez zen gainontzeko Espainiako Erresumarekin lotu, O Barco de Valdeorrasko burdinbidearen bidez.[7]
Galiziako trenbide eta burdinbide sareak 1.100 km inguru dauzka. Iberiar zabalerako (1.668 mm) hainbat trenbide daude, Adif eta Renferen jabetzakoak eta galiziar hiriburu guztiak elkarlotzen dituzte. Zabalera txikiagoko (1.000 mm) beste linea bat ere badago, FEVEri dagokio eta Ferrol-Ribadeo-Oviedo ibilbidea burutzen du. Trenbide guzti hauetatik elektrifikatuak dauden bakarrak Ponferrada sartu eta Monforte, Ourense eta Vigora doana eta Ourense-Santiago-Coruña abiadura handiko linea dira.[8]
Gaur egun abiadura handiko hainbat linea eraikitzen ari dira. Hauetako bat 2018rako amaitzea aurreikusia dagoen Coruña-Santiago-Ourense-Madril linea da, bai eta jada Coruña eta Vigo artean zerbitzua eskaintzen duen Atlantiar Ardatza, etorkizunean Galiziako atlantiar hiriak Portugalekin lotuko dituena.
Hizkuntzak
Galizian galiziera eta gaztelania dira hizkuntza ofizialak. Galizierak portugesarekin harreman estua du, Erdi Aroan hizkuntza bakarra osatu zutelarik.
Kultura
Literatura
Musika
Musika herrikoia
Galiziak musika herrikoiaren usadio oparoa du. Oparotasun hori bere musika doinu eta erritmo ugari nahiz musika-tresnetan datza.
Galiziar musikan erabiltzen diren musika-tresnak nagusiki haize eta perkusiozkoak dira. Hauen artean zalantzarik gabe hedatu eta ospetsuena gaita da, halere azken aldian ahaztuak edota desagertzear zeuden musika-tresnak berreskuratzeko joera dago, gehienbat galiziar txirula mota ezberdinak eta zarrabetea. Perkusiozko musika-tresnei dagokionez, ugari dira, aipagarrienak danbolina, dunbala eta panderoa. Erritmo edo doinuei dagokionez, muñeirak eta alalák nabarmentzen dira.
Taldeak eta musikariak
- Folk musika:
- Faltriqueira, Luar na lubre eta Milladoiro taldeak.
- Xose Manuel Budiño eta Carlos Nuñez musikariak.
- Rock eta pop:
- Aerolíneas Federales, Golpes Bajos, Os Resentidos, Siniestro Total eta Los Suaves taldeak.
- Anton Reixa eta Luz Casal abeslariak.
Zinema
- Ignacio Vilar (1957-), zuzendaria.
- Antón Reixa (1957-), zuzendaria.
- Nancho Novo (1958-), aktorea.
- María Bouzas (1962-), aktoresa.
- María Pujalte (1966-), aktoresa.
- Tristán Ulloa (1970-), aktorea.
- Luís Tosar (1971-), aktorea.
- Óliver Laxe (1982-), zuzendaria.
- Mario Casas (1982-), aktorea.
Jaiak, ohiturak eta ospakizunak
Gastronomia
Galiziako gastronomia bere produktuen ugaritasun eta kalitatearengatik nabarmentzen da, horren adibide Jatorrizko Izendapena duten 30 galiziar produktuak dira, hauetako batzuk Babestutako Jatorrizko Izendapena dute (BJI).[9] Galiziar sukaldaritzan maiz arraina eta itsaskiak erabiltzen dira. Galiziar enpanada haragi edo arrainez beteriko Galiziako usadiozko jakia da. Galiziar salda patatak eta greloak osagai nagusitzat dituen zopa oparoa da. Greloa bera ohituraz Inauterietan jan ohi den lakoia greloekin deritzon platereko osagaia ere bada, berau grelo, patata eta txorizoarekin batera egositako txerri lakoiez osatua dago. Txangurrua (Centola) ere galiziar gastronomiako ohiko jakia da, bizirik egosten da, gorputz atal nagusia maskor baten gisara irekiz, bere barrenak ongi nahas daitezen. Beste plater herrikoi eta arras ezaguna Olagarroa galiziar eran da (Polbo á feira), usadioz kobrezko eltze batean egosia, zati txikietan ebakia, oliba olioz, itsas gatzez eta piperrautsez hornitua, eta azkenik zurezko plater batean zerbitzatua.
Hainbat gazta mota daude. Denetan ezagunena Tetilla gazta delakoa da, emakume baten bular itxura izateagatik honela deitua. Beste gazta mota ospetsu batzuk honakoak dira: Vilalbako San Simón gazta eta Arzúa-A Ulloako Jatorrizko Izendapena duen gazta. Azken eskualde honetan kalitate handiko behi okela ere ekoizten da. Galiziar postre klasikoena filloak dira, Bretainia eta Frantziako krepeen antzeko jakia, irin, esne eta arrautzaz eginak. Txerriboda garaian sukaldatzen badira, abere horren odola ere izan dezakete. Santiago de Compostelan almendradun tarta bat egin ohi da, Done Jakue tarta deritzona.
Galizian kalitate goreneko ardoak ekoizten dira, tartean Jatorrizko Izendapena dutenak nabarmentzen dira: Ribeiroko ardoa, Rías Baixas, Ribeira Sacra, Monterrei eta Valdeorras. Mahats mota erabilienak bertakoak dira eta Galizia edo Portugalgo iparraldetik kanpo topatzea ezohikoa da.
Bestelako alkoholdun edarien artea queimada eta pattarra (Centola) nabarmentzen dira.
Unibertsitateak
Gaur egun Galizian hiru unibertsitate publiko nabarmen daude:
Kirola
Kirol nagusienei dagokienez, Galizian bi futbol talde nagusi daude, Vigoko Celta eta Coruñako Deportivo. Coruñako Deportivok Espainiako Ligako Lehen Maila behin irabazi du, Errege Kopa birritan eta Superkopa hirutan, gainera Champions Leagueko finalerdietara behin iritsi zen, bestalde Vigoko Celta Lehen Mailan denboraldi gehien jokatu izan duen galiziar taldea da. Club Deportivo Lugo taldeak Galizia Bigarren Mailan ordezkatzen du. Beste talde nabarmen batzuk Coruxo FC, CD Ourense, Ferrolgo Racing, SD Compostela eta Pontevedra CF dira. Inoizko galiziar futbolari nabarmenena Luis Suárez Miramontes izan da. 1982ko Munduko Futbol Txapelketan Riazor eta Balaídos hainbat partiduen jokaleku izan ziren.
Talde nagusiak | 2015/16 denboraldia | Hiria |
---|---|---|
RC Deportivo de La Coruña | Espainiako futbol ligako lehen maila | Coruña |
RC Celta de Vigo | Espainiako futbol ligako lehen maila | Vigo |
Obradoiro Clube de Amigos do Baloncesto | ACB Liga | Santiago de Compostela |
Universitario de Ferrol | Espainiako emakumezkoen saskibaloi liga | Ferrol |
Club de Rugby Arquitectura Técnica | Espainiako emakumezkoen errugbi liga | Coruña |
Vigo Rugby Club | Espainiako errugbi liga | Vigo |
Club Balonmano Cangas | ASOBAL Liga | Cangas do Morrazo |
Mecalia Atlético Guardés | Espainiako emakumezkoen eskubaloi liga | A Guarda |
Club Balonmano Porriño | Espainiako emakumezkoen eskubaloi liga | O Porriño |
Saskibaloian honako taldeak nabarmentzen dira: CB Breogán, CAB Obradoiro, Básquet Coruña, OAR Ferrol eta Club Ourense Baloncesto. Eskubaloian, SD Teucro, Sociedad Deportiva Octavio, Club BM Cisne eta Club Balonmano Cangas; Patin-hockeyean H.C. Liceo (Galizian titulu gehien ditun taldea) eta C.P. Cerceda, eta areto-futbolean, Santiago Futsal, Azkar Lugo eta Burela FS, guztiak ere Espainiako areto-futbol ligako lehen mailan.
Galiziar kirol selekzioak ere badaude, tartean Galiziako futbol selekzioa, Galiziako saskibaloi selekzioa eta Galiziako errugbi selekzioa.
Erlijioa
2012ko iraila eta urriaren arteko CISen (Espainiako Soziologia Ikerketen Zentroa) Autonomia Barometroaren arabera Galiziako sinismen ezberdinen portzentaiak honakoak dira[10]:
Sinismena | Portzentajeak |
---|---|
Katolikoak | %82,2a |
Beste erlijioak | %0,5a |
Agnostikoak | %9,1a |
Ateoak | %7,5a |
Euren buruak fededuntzat duten guztien artean, bai katolikoak nahiz beste erlijioetakoak, %51a ia inoiz ez doa elizkizunetara, ez bada ezkontza, hileta, bataio, jaunartze, eta abarretara baizik. %18,7a elizkizunetara urtero birritan joan ohi da, %15,1a hilabetean behin, %13,5a igande eta jaiero, eta %1,5ak astero hainbat alditan joan ohi dela baieztatzen du.
Polizia
Galiziako Autonomia Estatutuaren 25.27 artikuluaren arabera Galiziako Autonomia Polizia organikoki Espainiako Polizia Zuzendaritza Nagusiaren (Espainiako Barne Arazoetako Ministerioa) eta funtzionalki Galiziako Xuntaren Larrialdi eta Barne Arazoetako Sailaren menpe dago.
1991ko ekainaren 19an sortu zenean 157 polizia zituen, guztiak Galiziako hiriburuan. 1993ean 264 polizia zituen eta lau probintzia ordezkaritza ireki zituen, Vigon egoitza nagusia izanik. 2004ean Xuntaren asmoa hurrengo hiru urteko epean 1.500 polizia izatea zen, hautako erdiak trafikoa zaintzen jardungo lukete[11]. Baina 2007an 420 polizia zeuden, eta 2013an 462.[12]
Bestalde, Xuntaren gobernuaren autonomia poliziarako egitasmoa beste autonomia polizien eskumen berberak izan ditzala da, bereziki polizia judiziala eta hiritar segurtasunari dagokionean. Gainera, "Galiziako Xuntak autonomia poliziara batuko diren funtzionario berrien errealitate sozio-politiko, juridiko eta kulturalaren ezagutza izango dutela bermatuko du, bai eta galizieraren ezagutza ere"[13].
Hedabideak
Telebista
1985eko uztailaren 24ean Televisión de Galicia (TVG) lurralde osoan aireratzen hasi zen eta Compañía de Radio Televisión de Galicia (CRTVG) erakundearen barnean dago. TVG Galizia osoan aireratzeaz gain nazioartko bi kate ere baditu, TV Galicia Galicia Europa eta América Televisión, Hispasati esker Europar Batasunan eta Amerikan aireratzen dira. 2009ko otsailaren 2tik aurrerako TvG2 izeneko bigarren katea ere aireratzen da.
TVE espainiar telebista publikoaren Galiziako Eskualde Zentroak ere 1974 ezkeroztik bere eguneroko telebista saioa aireratu ohi du. Galizierazko lehenbiziko telebista saioa aireratu zuen.
Galiziako telebista kate pribatu bat ere bada, VTelevisión. Urte askoz Popular TV Galicia aireratu zen.
Galiziako tokian-tokiko lehenbiziko telebista katea 1984ean Naron udalerrian aireratu zen. 1990eko hamarkadan erdialdera orokortu ziren eta jada 2006ean Galizia osoan tokian-tokiko 36 kate zeuden. LTDa iristearekin bat udalerrietako aireratze eremuak ezarri ziren, 2006ean Galiziako Gobernuak tokian-tokiko telebista kate kopuru jakin bat egon zedin lizentziak emanez.
Irratia
Galiziako irrati publikoa Radio Galega da. Televisión de Galicia bezala CRTVG erakundekoaren barnean dago. 1985eko otsailaren 29an lehenbiziko froga aireratzea egin eta urte bereko martxoaren 24ean erregularki aireratzen hasi zen. Modu konbentzionalean aireratzen diren bi irrati kat ditu, Radio Galegak programazio orokortua du eta Radio Galega Músicak musika aireratzen du. EMUGA erakundeko kideak diren tokian-tokiko irrati kate ugari ere badaude.
Kazeta
Galizian hedapen eta irakurle gehien dituen egunkaria La Voz de Galicia (Coruña) da, tokian-tokiko 13 ordezkaritza eta Espainia mailako ordezkaritza batekin[14]. Beste galiziar egunkari nabarmenak honakoak dira: El Correo Gallego (Santiago de Compostela), El Progreso (Ourense), Faro de Vigo (Vigo) eta La Región (Ourense). Hedapen apalagoko beste egunkari batzuk: Vigoko hirigunean argitaratutako Atlántico Diario, DxT Campeón kirol egunkaria, Coruña hirian argitaratutako El Ideal Gallego eta La Opinión de A Coruña, edota Heraldo de Vivero, Diario de Ferrol eta Diario de Pontevedra. Egunkari digitaletan nabarmenenak: Galicia Confidencial, Praza Pública, Sermos Galiza eta Galicia Hoxe, azken hau osorik galizieraz argitaratu zen lehenbiziko egunkaria izan zen, 2011ko ekainaren 28an krisi ekonomikoa eta diru laguntzen murrizketen ondorioz bere paperezko azken alea kaleratu zuen.
Galiziar ospetsuak
- Rosalia de Castro (1837–1885), idazlea.
- Pablo Iglesias (1850–1925), politikari sozialista.
- Emilia Pardo Bazan (1851–1921), idazlea.
- Ramon Maria Valle-Inclan (1866–1936), idazlea.
- Alfonso Rodriguez Castelao (1886–1950), idazlea.
- Francisco Franco (1892–1975), diktadorea eta militarra.
- Alvaro Cunqueiro. (1911–1981), idazlea.
- Celso Emilio Ferreiro (1912–1979), idazlea.
- Camilo Jose Cela (1916–2002), idazlea.
- Manuel Fraga Iribarne (1922–2012), politikari frankista, ondoren Xuntaren presidentea izana.
- Antonio Maria Rouco Varela (1936–), kardinala.
- Manuel Rivas (1957–), idazlea.
- Anton Reixa (1957–), musikaria eta idazlea.
- Luz Casal (1958–), abeslaria.
- Luis Tosar (1971–), aktorea.
Iruditegia
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.