euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Estepan Urkiaga Basarats (Laukiz, Bizkaia, 1905eko abuztuaren 3a - Gasteiz, Araba, 1937ko ekainaren 25a), Lauaxeta ezizenaz ezagunagoa, euskal idazlea eta kazetaria zen. Haren ezizena "Lau Haizetara", hau da, jaio zen baserriaren izenaren laburtzetik dator.
Lauaxeta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Esteban Urkiaga Basaraz |
Jaiotza | Laukiz, 1905eko abuztuaren 3a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Gasteiz, 1937ko ekainaren 25a (31 urte) |
Hobiratze lekua | Santa Isabel hilerria |
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, poeta eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Euskal Pizkundea |
Izengoitia(k) | Lauaxeta |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Haur zela, Mungiara joan zen bizitzera familiarekin. Durangon, Loiolan eta Oñan egin zituen teologia ikasketak, besteak beste, Jokin Zaitegi, Andima Ibiñagabeitia eta Plazido Mujikarekin batera. Heziketa klasikoa izan zuen, eta literaturako klasikoak euskaratzen aritu zen luzaro. 1928an Jesusen Lagundia utzi eta Bilbora joan zen, han Euzkadi egunkariko euskal ataleko zuzendari izan zen, Orixerekin batera lehenbizi eta bakarrik gero. Han idatzi zituen hitz lauz, euskaraz eta gaztelaniaz, hainbat artikulu. Euzkadin ez ezik, Jesus’en Biotzaren Deya, Jaungoiko-zale, Ekin, Euzkerea eta Yakintza aldizkarietan ere idatzi zuen.
1930ean Errenterian egin zen «Olerkari egunean» saritua izan zen Maitale kuttuna olerkiarengatik[1]. Errepublika garaian hizlari ibili zen EAJren ageriko ekitaldietan. 1936an, gerra hasi eta, gudari talde baten komandante ibili zen.
1937an, Gernika suntsitu ondoren, Le Petit Gironde egunkariko kazetari bati hiri suntsitua erakusten ari zela, atxilotu eta, Gasteizen espetxeratu zuten. Euzko Jaurlaritzako agintariak beste preso baten truke askatzen saiatu baziren ere, 1937ko ekainaren 25ean, 31 urte zituela, frankistek fusilatu zuten, Gasteizko Santa Isabel hilerrian.[2][3]
1931n, Lauaxetak bere lehen olerki bilduma argitaratu zuen, Bide barrijak izenburupean, eta handik lau urtera, Arrats-beran (1935). Haren olerkigintza garai hartarako berezia da. Xabier Lizardi eta Orixerekin batera, olerkigintza landua ondu zuen, Europako joerei lotuagoa. Talde horri «Olerkarien belaunaldia» deitu zaio. Euskararako aranatar ereduaren jarraitzaile zen, eta bere lanak mendebaldeko euskaran idatzi zituen.
Gaur egun, Lauaxetaren olerkien argitalpen berriak egin dira, liburu haietako olerkiekin eta aurkitu diren beste olerkiekin batera, Aita Onaindiak eta Jon Kortazarrek antolatuak. 1982an, Euzkadi egunkarian agertu ziren Lauaxetaren artikulu bilduma bat argitaratu zen Azalpenak izenburupean. 1990ean antzerkilanek ikusi zuten argia. Jon Kortazar irakasleak haren lanak eta bizitza aztertu eta bi liburu argitaratu ditu: Teoría y práctica poética de Lauaxeta (1986) eta Lauaxeta. Biografía Política (1984).
2005ean sortu zuen Lauaxeta Saria Bizkaiko Foru Aldundiak. Bizkaian euskararen sustapen, zabalkunde eta normalizazioan interes ekonomikorik gabeko lana egin duten pertsona edo erakundeei Jendaurreko aitorpena egiteko sortu zen saria.[9] Lauaxeta izena hartu zuen deialdiak Estepan Urkiaga omentzearren.[10]
2012ra arte ohorezko saria izan zen bakarra baina 2012az geroztik beste bi kategoria sortu ziren: poesia saria eta memoria historikoari buruzko ikus-entzunezkoen saria.
2013an poesia saria bi mailatan banatu zen 35 urte azpikoentzat eta 35 urte edo gehiago duten idazleentzakoa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.