euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Gotzon Garate Goihartzun (Elgoibar, Gipuzkoa, 1934ko irailaren 1a - Bilbo, Bizkaia, 2008ko urriaren 8a) euskal idazlea, hizkuntzalaria eta apaiz jesulaguna izan zen. Abertzalea zen, eta areago euskaltzalea:
« | Euskaldun batzuek Euskal Herriaren independentzia Madriletik libre ibiltzearren nahi dute. Edo ekonomia hobea lortzearren.
Beste batzuek ordea, geure nortasunari eutsi nahi diogulako. Garbi ikusten dugu, independentziarik gabe euskara ez dela beharrezkoa izango eta Euskal Herria Erdal Herria bihurtuko dela. |
» |
Gotzon Garate[1] |
Gotzon Garate | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elgoibar, 1934ko irailaren 1a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo eta Deustu, 2008ko urriaren 8a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara ingelesa alemana hindia greziera frantsesa errusiera latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, apaiz katolikoa, unibertsitateko irakaslea eta hizkuntzalaria |
Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea |
Genero artistikoa | detektibe-fizkioa Entsegua |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Filosofian doktoratu zen, Innsbruckeko Unibertsitatean Teologian lizentziatu zen, Deustuko Unibertsitatean Filologia Erromanikoan lizentziatu zen, eta Fribourgeko Unibertsitatean Marxismoan espezializatu zen.
1976an Euskal Filologiako ikasketak abiarazi zituen Deustuko Unibertsitatean, hura izanik ikasketok abian jartzeko lehen saioa unibertsitate batean. Oso zaila izan zen ikasketa horiek aurrera ateratzea, baina hainbat pertsonaren inplikazioari esker, azkenean lortu zuen.[2] Euskal Filologiako katedraduna izan zen, eta eskolak eman zituen.
« | Kontua da Bilboko Deustuko Unibertsitatean ez zegoela euskal filologiarik, eta Gotzon Garatek "tranpa" eginez atera ahal izan zuela aurrera. Hedabideren batean-edo esan zuen Deustun euskal filologia zabalduko zutela Bilbon, gauza egina balitz bezala. Gezurra zen. Bota zuen fraideei ezer ere esan gabe, eta gero esan zien jendea izan bazuela. Hori ere gezurra. Horregatik deitu gintuen, ezagutzen gintuelako, eta bazekielako interesa genuela. Hala ibili zen jendeari deika, apuntatzeko. Mirakulu bat lortu zuen Gotzon Garatek. | » |
Oso maiz joaten zen Estatu Batuetara, New Yorkera bereziki, literatura eskolak jasotzera. Hango latinoamerikar jatorriko bizilagunekin, spanglisha ikasi zuen; Indiara egindako bidaietan, hindia; eta Moskun, errusiera. Errusiako egonaldietan, Leninen jatorrizko idatziak ikertu zituen. Orotara, bederatzi hizkuntza zekizkien: euskara, espainiera, latina, greziera, frantsesa, errusiera, ingelesa, alemana eta hindia.[3]
1967tik aurrera, euskal atsotitzak biltzeari ekin zion, 2004an Atsotitzak liburuan argitaratu zituenak.
2005ean Argizaiola saria eman zioten Durangoko Azokan, kultura arloan egin zuen lanaren esker onez.
Elgoibarren egin zituen lehen ikasketak. Gaztaroan Durangon ikasi zuen San Jose Josulagunen ikastegian. 21 urterekin euskal kontzientzia piztu zitzaion, eta orduan hasi zen Jesusen Biotzaren Deia, Egan eta Euzko-gogoa aldizkarietan euskaraz idazten.
1972tik 2005era arte zazpi eleberri, lau narrazio, hamar saiakera, lau kronika, bi hiztegi eta bilduma bat argitaratu zituen euskaraz. Euskal nobela beltzaren aitapontekotzat har daiteke. Garatek, konturatuta munduan irakurle gehien dituzten literatura-lanak detektibe nobelak edo poliziakoak direla, erabaki zuen euskaraz ere genero hori landu beharra zegoela. Horrela, Jon Bidart euskaldun detektibea asmatu zuen.
2004an argitaratu zuen BBKren laguntzaz Atsotitzak lan erraldoia, 14.458 euskal atsotitz, 5.208 espainol atsotitz, 4.045 ingeles atsotitz eta 3.462 latindar atsotitz biltzen dituena, guztira 27.173 atsotitz edo errefrau. 1967an ekin zion baserriz baserri esamoldeak biltzeko lanari euskal herrialde guztietan zehar.
Gotzon Garate (1934-2008), Manuel Larramendi (1690-1766), Luis Luziano Bonaparte (1813-1891) eta Resurreccion Maria Azkue (1864-1951) euskaltzale eta hizkuntzalariek bezala, Euskal Herriko euskalki guztiak aztertu zituen 1967tik aurrera, 33 urterekin hasi eta 2008ra arte, 74 urterekin hil zen arte.
Atsotitzak bilduma-liburua osatu zuen 40 urtean zehar lan eginez. Lau hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa eta latina) 27.000tik gora atsotitz bildu zituen aldaera desberdinetan, eta horietan 14.458 ziren euskarazkoak, Interneten argitaratu zen bertsioan[4].
Euskara batuaren defendatzaile eta langile sutsua izan zen, nahiz eta euskalki guztiak jakin. Euskal Filologiako ikasketen sortzaile eta aitzindaria da Deustuko Unibertsitatean, euskara maila intelektualera eramanez, filosofia eta hizkuntzalaritzaren eskutik.
Euskaldunek Garateri zor diote euskara normalizatu eta estandarraren eginiko lanengatik, saiakeran, eleberrian, ipuinean, kronikan, hiztegigintzan eta euskal hizkuntzalaritzan. Euskalkiek dakartzaten ulermen arazoak gainditzeko eta hainbat alorretan hizkuntza arautu baten beharrari erantzuteko sortu zen euskara batua. Txillardegi, Saizarbitoria edo Bernardo Atxaga euskara batuan idazten duten lehen idazleekin batera koka dezakegu Garate, literatura garaikidean eta zientzian oinarrituz. Gotzon Garate euskal naturalismoaren narratiban sailka daiteke, Emile Zola idazle frantsesaren bidetik. "Hizkuntzaren aldetik, garaiko garbizalekeria utzi egiten da eta euskara baturako joera dute. Euskara nahiko herrikoia, baina ez baserrikoa, hiri-girokoa bizik (267. orria, 1964-... Uhin berria, Euskal literatura alfabetatzeko, Enrike Zabala, PAX argitaletxea)".
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.