From Wikipedia, the free encyclopedia
Eleberri beltza literatura genero bat da, polizia eleberriarekin hertsiki erlazionatuta. Izan ere, hainbat ezaugarritan paretsuak dira genero horiek: krimena argitzeko beharra, errealismoa eta idazkera zuzena... baina nobela beltzean bilbea, giroa eta pertsonaien hartu-emana patu ilun eta etsigarri batean biltzen da. Protagonista usu ez da detektibea edo polizia, biktima, susmagarria edo hiltzailea baizik, bere burua suntsituko duen jokabidean dago murgilduta, horretarako maiz sexu-harremanez baliatzen delarik.
Aurrekariak baditu ere, beltza terminoa Bigarren Mundu Gerraren ostean zabaldu zen, Hollywooden zinema beltza gogoan, batik bat zenbait idazle estatubatuarren lanak sailkatzeko, hala nola James M. Cain, Cornell Woolrich, Dorothy B. Hughes, Jim Thompson, David Goodis, Gil Brewer, Charles Williams, edo Elmore Leonard. Frantzian sortu zen beltz delako label hau, non Gallimard argitaletxeak, 1945ean, Série noire (Sail beltza) izeneko bilduma plazaratu baitzuen, gehienbat AEBetako hardboiled delakoaren itzulpenak.
1929ko kraxaren ondoren, AEBetako burtsek gainbehera izan zuten. Gainera, lege lehorrak eraginda krimen antolatua zegoen eta mafiak ere eragina izan zuen garai hartako gizartean. Egoera horretan genero beltza agertu zen eta garai hartako gizartearen arazoak azaldu zituen[1].
Hasierako nobela beltzetan, Erresuma Batuan sortutako polizia nobelak zeuden baina AEBtako egoerak aldaketak sortu zituen genero beltzean. Aristokraten inguruko generoa izatetik kaleko gertaerako kontrako genero bilakatu zen. Hilketak eta polizia ikerketek garrantzia galdu zuten eta gertaera horiek sortzen zituzten gizarte arazoek eta arazo horien jatorriek garrantzia hartu zuten. Kalea azaldu zenez, genero beltza kritika soziala egiten hasi zen[1].
Hasierako hainbat idazle, tartean zeuden, Dashiell Hammett, Raymond Chandler politikoki ezkertiarrak ziren. Hori baliatuz, komunismoari aurre egin nahian, Joseph McCarthy senatariak epaitegira eraman zuen Dashiell Hammett. Masa gizartean asko zabaldu zenez, masa gizartearen kulturaren produktu moduan kontsumitzea ekarri du eta horrek balioa kendu dio genero beltzari. Ondorioz, genero txikitzat eta maila baxukotzat hartu ohi da[1].
2007an hasitako krisi ekonomikoak berriro berpiztu du nobela beltza eta kritika soziala. Esaterako, Petros Márkaris idazle greziarra bere herrialdeko egoera larria kontatu du azken nobela beltzetan[1].
Jose Antonio Loidi Bizkarrondok 1955ean idatzitako Hamabost egun Urgainen eleberria da euskaraz egindako lehen nobela beltza. Ondoren etorri ziren Mariano Izetaren Dirua galgarri (1962), Txomin Peillenen Gauaz ibiltzen dana (1967) eta are beranduago Gotzon Garate eta Xabier Gereñoren lanak[1].
Aitzindari hauen ondoren, idazle talde berri bat etorri da: Anjel Lertxundi, Itxaro Borda, Jon Alonso, Jon Arretxe, Aingeru Epaltza eta, beranduago, Alberto Ladron Arana eta Iñaki Irasizabal. Gehienek euskal gizartean oso sinesgarria ez den detektibearen figura sartu badute ere, azken urteotan poliziaren figura ere sortu da euskarazko nobela beltzean.
Itxaro Borda da generoari lotu eta nobela beltz gehien idatzi dituen idazleetako bat eta bost liburuko saga idatzi ditu dagoeneko, Amaia Ezpeldoi detektibe lapurtarraren kasuekin [1].[2].
Kokalekuak ere garrantzi handia dauka genero beltzean, adibidez Jon Arretxek bere nobela beltzetarako aukeratutako lekua Bilboko San Frantzisko auzo "marjinala" da [1].
Narratzailea pertsonai bat denean Julian Symons idazleak lau mota bereiztu ditu:[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.