Jon Arretxe

euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia

Jon Arretxe

Jon Arretxe Perez (Basauri, Bizkaia, 1963ko ekainaren 4a) euskal idazlea da. Bere herrian egin zituen lehen ikasketak, eta unibertsitatean matrikulatu zen Deustuko Filologia Fakultatean. Lizentzia lortu zuen, bai eta doktore gradua ere, Basauriko euskara tesiari esker, non Basauriko azken belaunaldi euskaldun zaharraren hizkera idatzia batu baitzuen. Gero, Gorputz Hezkuntzako ikasketak ere egin zituen, eta unibertsitatean irakasle ibili zen. Piano eta kantu ikasketak ere egin zituen,[1] Bilboko eta Gasteizko kontserbatorioetan. Gogoko du kirola egitea eta bidaiatzea.

Artikulu hau idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ion Arretxe».
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Jon Arretxe
Thumb
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaBasauri, 1963ko ekainaren 4a (61 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Tesi zuzendariaJuan Manuel Etxebarria
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 8
Itxi

Arbizun bizi da, Nafarroa Garaiko Sakana haranean, Gasteiztik, Iruñetik eta Donostiatik erdibidean. Idazteaz gain, bere bidaia eta liburuei buruzko hitzaldiak ematen. Opera abeslari gisa ere ibiltzen da, koruetan eta bakarlari gisa.[1]

Lanak

Datu azkarrak 7 kolore, Audioa ...
  7 kolore
Fitxategi:0
Audioa
Jon Arretxe, 7 kolore liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2000
IlustratzaileaCristina Fernandez
Orrialdeak208
ISBN978-84-9746-642-4
Itxi
Datu azkarrak Arrutiren banda, Audioa ...
  Arrutiren banda
Fitxategi:0
Audioa
Jon Arretxe, Arrutiren banda liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2017
Orrialdeak160
ISBN978-84-9109-247-6
Itxi


Datu azkarrak Beti iparralderantz, Audioa ...
  Beti iparralderantz
Fitxategi:0
Audioa
Jon Arretxe, Beti iparralderantz liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2014
IlustratzaileaCristina Fernandez
Orrialdeak160
ISBN978-84-9746-939-5
Itxi

Narrazioa

Nobela

  • Urrezko triangelua (2001, Elkar)
  • Manila konexioa (2003, Elkar)
  • Kleopatra (2005, Elkar)
  • Morto Vivace (2007, Elkar)
  • Fatum (2008, Elkar)
  • Tangerreko ametsak (2011, Erein)
  • Xahmaran (2012, Erein)
  • 19 kamera (2012, Erein)
  • 612 euro (2013, Erein)
  • Hutsaren itzalak (2014, Erein), 240 or. ISBN: 978-84-9746-889-3
  • Beti iparralderantz (2014, Erein)
  • Estolda jolasak (2015, Erein)
  • Sator lokatzak (2016, Erein)
  • Arrutiren banda (2017, Erein)[2]
  • Ez erran deus (2019, Erein)
  • Mesfidatu hitzez (2019, Erein)
  • Dortokaren begirada (2021, Erein)
  • Lyrica garaia (2022, Erein)[3]
  • Musker amarruak (2023, Erein)[4]
  • Zenbaki gorriak (2024, Erein)

Saiakera

  • Basauriko euskara (1994, Basauriko Udala)

Haur eta gazte literatura

  • Harresi handirantz (1997, Alfaguara-Zubia)
  • Hakuna matata (liburua) (2000, Labayru)
  • Lurraren taupadak (2001, Alfaguara-Zubia)
  • Beti iparralderantz (2014, Erein]

Bidaiak

  • Tubabu (1994, Elkar)
  • Tuparen seme alabak (1997, Elkar)
  • Ekialdeko mamuak (2002, Elkar)
  • Griot (2004, Elkar)

Biografia

  • Txomin Agirre (1992, Eusko Jaurlaritza)

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.