From Wikipedia, the free encyclopedia
Griota Mendebaldeko Afrikako istorioen narratzailea da, koblakari modukoa, herriaren oroimena zaintzen duena eta, ahoz aho, ondorengo belaunaldiei herriaren iraganaren berri ematen diena, herrietan batez ere. Istorio tradizionalak kontatzen ditu, danbor baten edota beste instrumentu batzuen laguntzaz. Espirituekin harremanak dituela ere esaten da.[1]
Griotek narrazioak olerkaria edo musikari ibiltaria izango balitz bezala narratzen dituzte: ahozko tradizioaren benetako gordailu dira[2] (batzuetan bardo hitza ere erabili izan da definitzeko). Dena dela, Paul Oliver ikerlariak bere Savannah Syncopators liburuan zera dio: griotak kanta tradizionalak jakin behar dituela baina, halaber, gaur egungo gertariei buruzko inprobisatzeko gaitasuna izan behar duela. Herritarren artean, 'laudorio abeslariak' izenaz ezagutzen dira, baina gauza dira txutxumutxuak zabaltzeko, satirak egiteko edota komentario politikoak egiteko ere.
Kasta moduko talde endogamikoak dira, haien artean ezkontzen baitira. Kantatzeko modu berezia dute, beste abeslariek erabiltzen ez dutena. Teknikak eta kantak belaunaldiz belaunaldi gordetzen dira.
Hitza frantsesezko griot hitzetik dator eta hura portugesezko criado ("morroi") hitzetik[1] .
Afrikako herrialde askotan dira: Mali, Gambia, Ginea, Ginea Bissau, Mauritania eta Senegal. Herrien ikuspuntutik, mandinga herrien artean (malinke, banbara, eta abar), fula, hausa, songhai, tukulor, wolof, serer, mossi, dagomba, Mauritaniako arabiarrak eta herri txiki beste askotan.
Griot hitza zabalduena bada ere, beste izen asko dituzte:
Griotak ez daude galtzeko zorian: alderantziz, afrikar diasporarekin batera, kanta eta kantari mota hori zabaldu egin da. Hona hemen ezagunenak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.