![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/62/Espartza_ikuspegia.jpg/640px-Espartza_ikuspegia.jpg&w=640&q=50)
Espartza (Zaraitzu)
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Espartza[4][lower-alpha 1] (zaraitzueraz: Ezpartza)[lower-alpha 2] —edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Espartza Zaraitzu—[lower-alpha 3] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 77,7 kilometrora. Altuera 676 eta 1404 metro artekoa da, eta 26,92 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 74 biztanle zituen.
Espartza | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() Herriko ikuspegia iparekialdetik | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Pirinioak | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Mankomunitatea | Ezka-Zaraitzu | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea (2019-2023) | Itziar Senberoiz Garralda (Ageregi) | ||
Posta kodea | 31453 | ||
INE kodea | 31095 | ||
Herritarra | espartzar, ezpartzar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°51′38″N 1°05′33″W | ||
Azalera | 26,92 km² | ||
Garaiera | 676-1404 metro | ||
Distantzia | 77,7 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 74 (2023: ![]() | ||
Dentsitatea | 2,75 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 34,73 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 0,8 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[2][3] | % 34,00 (2018: ![]() | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1846 (independentzia) |
Zaraitzu ibaiak zeharkatzen du, eta Espartzako zubiaren bidez komunikatutako bi zatitan banatzen da: erdigunea eta zeharkarrika. Herriaren erdian dagoen presa bat du, urte osoan ibaian etengabeko ur-maila mantentzen duena. Bere arkitektura zaraitzuar tradizionala da, altuera handikoa izan eta nabarmenagoak dira teilatuak, lau isurialde baitituzte. Ibaxa oso estua denez, etxeak elkarren ondoan daude eta altuera ezberdinak dituzte. Hormak zuriak dira, harri grisaxkaz apainduta daude eta zurezko elementuak dituzte, hala nola leihatilak edo habeak.
Zaraitzu ibaxan kokatuta da, Atabea kiñoian, baina 1846tik udalerri independentea da. Bertako biztanleak espartzarrak (zaraitzueraz: ezpartzarrak) dira.