Orhi

Euskal Herriko mendia From Wikipedia, the free encyclopedia

Orhimap

Orhi[1] mendia (zubereraz: Ohi phünta; 2.017 m), mendebaldetik hasita, 2.000 metro baino gehiago duen Pirinioetako lehen tontorra da. Zuberoa eta Nafarroa arteko mugan dago, Iratiko oihanaren ekialdean.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...
Orhi
Thumb
Datu orokorrak
Garaiera2.017 m
Prominentzia603 m
Motamendia
Geografia
Thumb
Koordenatuak42°59′23″N 1°00′18″W
MendikateaOrhiko mendilerroa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Probintzia Zuberoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaLarrainetik
LuberriLuberri
Itxi

Abiapuntuak

Thumb
Orhi Gaztarriatik.

Igoerarik errazena eta ohikoena Larraineko mendatetik abiatzen da, tunelaren ondoko aparkalekuan autoa utzita. Halaber, horixe da Zaraitzuko ibarretik Atharratzeko Kantonamendurako igarobidea.

Orhiko xoria

Hainbat euskal esaera zaharretan azaltzen da Orhi mendia. Hauek nork bere jatorriarekin duen loturari egiten diote erreferentzia.

Jean Gorostarsu Haroztegi idazleak XIX. mendeko Etxeko xokoa poeman Orhiko txoriari buruz idatzi zuen.

Mitologia

Mariren bizilekuetako bat da eta honen magalean dagoen Iratiko Oihanean bizi da Basajaun.

GR 11 ibilbidea

Pirinioetako hegoaldeko isurialdea alderik alde zeharkatzen duen GR 11 ibilbidea gailurreko izen bereko mendatetik igarotzen da.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.