Pirinio Atlantikoak
Frantziako departamendua, Ipar Euskal Herriak eta Bearnok osatua. From Wikipedia, the free encyclopedia
Pirinio Atlantikoak[1] (frantsesez: Pyrénées-Atlantiques; okzitanieraren gaskoi dialektoan: Pirenèus Atlantics) Frantziako 64. departamendua da, Ipar Euskal Herriak eta Bearnok osatua. Metropolitar Frantziaren hego-mendebaldean dago, Akitania Berria eskualdean. Prefekturak Paue hirian du egoitza, eta beste hiri nagusiak Baiona eta Oloroe-Donamaria dira. Guztira 7.645 km² ditu, eta 647.420 biztanle (85 biz./km², 2008).


Ipar Euskal Herria eta Bearno.
Pirinio Atlantikoak (64) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Prefetura | Paue |
Prefeta | Jean-Jacques Lasserre (Modem) |
Azpiprefeturak | Baiona Oloroe-Donamaria |
Barrutiak | 3 |
Kantonamenduak | 52 |
Udalerriak | 547 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°15′00″N 0°50′00″W |
![]() | |
Azalera | 7645 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 699473 |
Dentsitatea | 91,494179202093 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Mugakideak
Mugakide ditu iparraldean Landak eta Gers departamenduak, ekialdean Pirinio Garaiak, hegoaldean Gipuzkoa, Nafarroa Garaia eta Huescako probintzia, eta mendebaldean Kantauri itsasoa.
Historia
1790eko martxoaren 4an Frantziako Iraultzaren ondorioz departamenduak sortu zituztenean, Ipar Euskal Herria osatzen zuten hiru herrialdeak (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa) eta Bearnoko bizkonderria Pirinio Apalak[2] izeneko departamenduan sartu zituzten.
1969ko urriaren 10ean, departamenduak izenaz aldatzea erabaki zuen, eta Pirinio Atlantikoak izena eman zioten.[3]
Demografia
1801 | 1831 | 1841 | 1851 | 1856 | 1861 | 1866 |
---|---|---|---|---|---|---|
355.573 | 428.401 | 451.683 | 446.997 | 436.442 | 436.628 | 435.486 |
1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 |
426.700 | 431.525 | 434.366 | 432.999 | 425.033 | 423.572 | 426.347 |
1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 |
425.817 | 433.318 | 402.981 | 414.556 | 422.719 | 413.411 | 415.797 |
1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 |
420.019 | 466.038 | 508.734 | 534.748 | 555.696 | 578.516 | 600.018 |
2006 | 2011 | 2016 | ||||
636.849 | 656.608 | 673.986 |
1999ko erroldan, departamenduko hiririk jendetsuenak hauek dira:
- Paue: 78.732 biztanle; 181.413 aglomerazioan.
- Baiona: 40.078 biztanle; 178.965 aglomerazioan.
- Oloroe-Donamaria: 10.992 biztanle; 16.081 aglomerazioan.
Hizkuntzak
Hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da, eta tokiko hizkuntzak euskara eta gaskoia dira.
Inguru naturala
Kontseilu Orokorra
Sakontzeko, irakurri: «Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra»
Departamenduko kudeaketaz arduratzen den erakunde politikoa Pauen egoitza duen Kontseilu Orokorra da.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.