From Wikipedia, the free encyclopedia
Kaparea nahiz aitoren seme edo alaba izan ez, hainbat pribilegioren jabe zen pertsona librea izan zen[1].
Kaparetasuna errekonkistan jaio eta Iberiar Penintsulan baino ez zen existitzen. X. mendean "infantzoiak" sortu ziren zaldunen (orduko latinez miles) baliokidea izanik. XII. mendean maila sozial hau itxi eta errekonkistutako herrietan sorturiko zaldunak kapare bilakatu ziren eta baita izena (orduko gaztelaniaz: fijodalgo edo fidalgo) sortu ere[2][3][4][5].
Ondasun askorik ez zuten noble hauek ez zituzten zergak ordaintzen eta armak eramateko eskubidea zuten baina, ekonomikoki, petxerok beste diru zeukaten. Denboraren poderioz, gizarte klase honek Espainiako iparraldean gehiengoa osatu zuen (adibidez, 1740an Kantabrian biztanleriaren %90a baino gehiago osatzen zuten[6]).
Hego Euskal Herrian, berriz, foruen arabera, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanle guztiak kapareak ziren, hots, libreak, soldadutza eta zergetatik askeak eta eskubide politikoen jabeak. Doktrina honek kaparetasun unibertsala izena du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.