From Wikipedia, the free encyclopedia
Bella (Izabella) Akhatovna Akhmadulina (errusieraz: Белла (Изабелла) Ахатовна Ахмадулина; Mosku, 1937ko apirilaren 10a - Peredelkino, 2010eko azaroaren 29a) olerkari, idazle, itzultzaile, gidoilari eta aktore sobietarra eta errusiarra zen. Errusierako poeta hoberentzat jo zuen Joseph Brodsky-k[1]. "Garaiko ahotsa" gisa egin zen ezagun, Errusian. Apolitikotzat jotzen bazuten ere, maiz kritikatu zituen Sobietar Batasuneko agintariak[2]. Nazioartean ezagun egin zen, munduan zehar bidaiatu eta hainbat emanaldi eman zuelako, Khrustxov-en desizozte garaian. Hil zenean, Dmitri Medvedev Errusiako presidenteak adierazi zuen haren poesia "errusiar literaturako klasiko" bat zela[2].
Bella Akhmadulina | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1937ko apirilaren 10a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia |
Heriotza | Peredelkino, 2010eko azaroaren 29a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria |
Heriotza modua | : gaixotasun kardiobaskularra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Eldar Kuliev (en) Yuri Nagibin Yevgeny Yevtushenko (en) (1954 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Maxim Gorky Literatura Institutua |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, itzultzailea, idazlea, antzerkigilea, gidoilaria eta aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | PEN |
Genero artistikoa | lirika |
Akhat Valeievich Akhmadulin aduanako goi funtzionario tatariarra zuen aita, eta Nadejda Macarovna Lazareva jatorri italiarrekoa ama[3]. Tirada handiko Metrostroevets egunkarian lan egin zuen urte batez, bigarren hezkuntzako ikasketak bukatu ondoren.
1954an Evgueni Evtouchenko olerkariarekin ezkondu zen. 1960an dibortziatu zen eta Yuri Nagibin ipuin kontalariarekin ezkondu zen. 1968an berriz ere dibortziatu zen, eta Boris Messerer artistarekin ezkondu zen, eta harekin bi alaba eduki zituen.
1955ean, Maksim Gorki literatura institutuan sartu zen, eta han argitaratu zituen bere lehen olerkiak. Ikasten jarraitu zuen, eta hainbat egunkaritan idatzi zuen. 1959an zigortu zuten Boris Pasternak olerkariaren kontrako jazarpenaren kontra agertzeagatik. Hala ere, ikasketak bukatu ahal izan zituen 1960an.
Bere lehen olerki bilduma Struna ("Soka") 1962an argitaratu zuen[4]. Arrakasta handia lortu zuen, baina Sobietar Batasuneko gobernuak kritikatu zuen. Horrek eragin zion arazoak edukitzea lanak argitaratzerakoan. Garai berean, "Armarrien Mugimenduan" parte hartu zuen: hainbat olerkarik olerkiak irakurtzen zituzten milaka pertsonaren aurrean[5].
60ko hamarkadan idazle talde batekin bildu zen, eta Mendebaldeko ideologiaren eragina izan zuen. Nikita Khrustxoven garaiko desestanilizazioan munduan gaindi ibili zen, baina Leonid Brezhnevek Khrustxoven jarraipena hartu zuenean, 1964an, kritikak jaso zituen "bere estiloagatik". Zailtasunak izan zituen hedabide sobietarretan hitz egiteko; orduan, atzerriko hedabideetan agertzen zen, besteak beste New York Times egunkarian. Sobietar erregimenaren aurkarien aldeko sostengu gutunak izenpetu zituen. 1979an, erregimena kritikatu zuen Metropol Almanac aldizkarian, beste idazle ugarirekin batera.
1993an, Sobietar Batasuna desegin ondoren, "42en gutuna" izenpetu zuen. Gutun horretan eskatzen zuten Errusiako alderdi politiko komunistak eta nazionalistak debekatzeko.
Moskuko kanpoaldean bizi izan zen, Peredelkino datxa herrian, senarrarekin eta bi alabekin. Han hil zen supituki, 73 urte zituela, 2010eko azaroaren 29an.
Batez ere olerkiak idazteagatik izan zen ezaguna. Lehen olerkiak October aldizkarian. Bere lehen olerki bilduma 1962an idatzi zuen: Struna (errusiar grafian: Струна) edo "soka". Ondoko urteetan beste hainbat olerki liburu idatzi zuen, besteak beste Uroki muzyki ("Musika ikasgaiak") 1969an, Stikhi ("Olerkiak") 1975ean, Svecha ("Kandela") eta Sny o Gruzii ("Georgiako ametsak") 1977an, Tayna ("Misterioa") 1983an edota Poberezh'ye ("Itsas bazterra") 1991n.
Munduko olerkari topaketa handietan parte hartu zuen, besteak beste Kuala Lumpur International Poetry Reading saioan, 1988an[6].
Bella Akhmadoulina Georgiako, Armeniako, Kazakhstango, Frantziako, Italiako, Txetxeniako, Poloniako, Hungariako edota Bulgariako hainbat olerkariren lanak itzuli zituen. Bere lanak ere itzuli zituzten frantsesera, alemanera, ingelesera, japonierara, italierara, arabierara, polonierara eta beste hainbat hizkuntzatara.
Gidoilari eta aktore lana ere egin zituen.
1964an, kazetari baten papera egin zuen Vasily Shukshin-en Zhivot takoy paren' ("Bazen behin mutil bat") filman. Beste hiru filmetan agertu zen, baina bere rolean.
1965ean, Aleksey Sakharov-en Tchistye proudy filmeko gidoia idatzi zuen, eta 1968an, Vladimir Krasnopol'skiy eta Valeriy Uskov-en Styuardessa filmekoa.
Sari ugari eman zioten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.