Azido azetilsaliziliko
konposatu kimiko / From Wikipedia, the free encyclopedia
Azido azetilsalizilikoa edo AAS (), oro har aspirina markaren izenarekin ezaguna, salizilatoen familiako botika da. Mina (analgesikoa), sukarra (antipiretikoa) eta hantura (antiinflamatorioa) tratatzeko sendagai gisa erabiltzen da, ziklooxigenasaren inhibizio-efektu ez-selektiboa dela eta.[1][2]
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Azido azetilsaliziliko | |
---|---|
Formula kimikoa | C9H8O4 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | oxigeno, karbono eta hidrogeno |
Aurkitzailea | Charles Frédéric Gerhardt (en) , Arthur Eichengrün (en) eta Felix Hoffmann (en) |
Mota | konposatu kimiko |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 1,35 g/cm³ (20 °C, solido) |
Azidotasuna (pKa) | 3,49 (25 °C) |
Disolbagarritasuna | 0,003 g/L (ur, 20 °C) |
Fusio-puntua | 135 °C 135 °C 138 °C |
Deskonposizio-puntua | 140 °C |
Lurrun-presioa | 0 mmHg (20 °C) |
Masa molekularra | 180,042 Da |
Erabilera | |
Konposatu aktiboa | Durlaza (en) eta Aspirina |
Tratatzen du | hipertermia, min, hantura, Artritis erreumatoide, Artrosi, gout attack (en) , Sukar erreumatiko, acute myocardial infarction (en) , kardiopatia, Aurikulako fibrilazio eta acute coronary syndrome (en) |
Interakzioak | acetazolamide (en) , Amonio kloruro, tolbutamida, chlorpropamide (en) , Warfarina, metotrexato, Fenitoina, probenecid (en) , Azido balproiko, nabumetone (en) , Naproxeno, celecoxib (en) , diklofenako, Piroxicam, meloxicam (en) , (RS)-fenoprofen (en) , (+-)-flurbiprofen (en) , Ibuprofeno, indomethacin (en) , (RS)-ketoprofen (en) , (RS)-etodolac (en) , sulindac (en) , parecoxib (en) , aceclofenac (en) , tenoxicam (en) , ibrutinib (en) , Klopidogrel, anagrelide (en) , vortioxetine (en) , (S)-duloxetine (en) , Paroxetina, Sertralina, venlafaxine (en) , fluvoxamine (en) , Fluoxetina, (RS)-citalopram (en) , ticagrelor (en) , Warfarina, fondaparinux (en) , Heparina, phenindione (en) , rivaroxaban (en) , apixaban (en) , alteplase (en) , tenecteplase (en) , nicorandil (en) , Streptokinase (en) , bendroflumethiazide (en) , chlorthalidone (en) , (2RS,6RS)-clopamide (en) , Hidroklorotiazida, indapamide (en) , metilprednisolona, dexametasona, prednisolona, prednisona, triamzinolona, Betametasona, pemetrexed (en) , pemetrexed (en) , pemetrexed (en) , metotrexato, metotrexato, metotrexato, metotrexato, metotrexato, bendroflumethiazide (en) , chlorthalidone (en) , (2RS,6RS)-clopamide (en) , Hidroklorotiazida, indapamide (en) , metilprednisolona, dexametasona, prednisolona, prednisona, triamzinolona, Betametasona, nicorandil (en) , nicorandil (en) , acetazolamide (en) , acetazolamide (en) , acetazolamide (en) , acetazolamide (en) , acetazolamide (en) , acetazolamide (en) , acetazolamide (en) eta acetazolamide (en) |
Elkarrekintza | Acid sensing ion channel subunit 3 (en) , Prostaglandin-endoperoxide synthase 1 (en) , Prostaglandin-endoperoxide synthase 2 (en) , Prostaglandin-endoperoxide synthase 2 (en) eta Prostaglandin-endoperoxide synthase 1 (en) |
Hartzeko bidea | aho emate |
Haurdunaldia | Australian pregnancy category C (en) eta US pregnancy category C (en) |
Marka komertziala | Aspirina |
Rola | platelet aggregation inhibitors (en) , Antiinflamatorio ez esteroideo, prostaglandin antagonist (en) , antipiretiko, cyclooxygenase inhibitors (en) , fibrinolytic agents (en) , female reproductive toxicant (en) , developmental toxicant (en) eta farmako esentzial |
Arriskuak | |
Gutxieneko dosi hilgarria | ikusi
|
Batezbesteko dosi hilgarria | ikusi
|
Denboran ponderatutako esposizio muga | 5 mg/m³ (10 h, Australia, Belgika, Danimarka, Hego Korea, Herbehereak, Zeelanda Berria, Norvegia, Erresuma Batua, Argentina, Bulgaria, Kolonbia, Jordania, Singapur, Vietnam) |
Denbora laburreko esposizio muga | 0,5 mg/m³ (Errusia) |
Lehergarritasun gutxieneko kontzentrazioa | 40 |
Eragin dezake | acetylsalicylic acid exposure (en) eta Reye syndrome (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | BSYNRYMUTXBXSQ-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 50-78-2 |
ChemSpider | 2157 |
PubChem | 2244 |
Reaxys | 779271 |
Gmelin | 15365 |
ChEBI | 218864 |
ChEMBL | CHEMBL25 |
RTECS zenbakia | VO0700000 |
ZVG | 491133 |
DSSTox zenbakia | VO0700000 |
EC zenbakia | 200-064-1 |
ECHA | 100.000.059 |
MeSH | D001241 |
RxNorm | 1191 |
Human Metabolome Database | HMDB0001879 |
KNApSAcK | C00054084 |
UNII | R16CO5Y76E |
NDF-RT | N0000145918 |
KEGG | D00109 eta C01405 |
PDB Ligand | AIN |
Hantura zehatz batzuk tratatzeko ere erabiltzen da, hala nola Kawasaki gaixotasuna, perikarditisa edo sukar erreumatikoa. Bihotzekoak eman eta gutxira aspirina hartzen bada, hiltzeko arriskua murriztu egiten da, eta, epe luzean erabiltzen bada, bihotzekoak[3][4], garun-hodietako istripuak eta odol-koaguluak prebenitzen dira arrisku-maila handiko pertsonengan.[1] Minbizi mota batzuk izateko arriskua murriztu dezake, kolon-ondesteko minbizia bereziki.[5] Minaren edo sukarraren tratamenduan, hartu eta hogeita hamar minutura efektua eragiten hasten da.[1] Azido azetilsalizilikoa antiinflamatorio ez-esteroideoa da (AINE), eta beste AINE batzuen antzera funtzionatzen du, nahiz eta plaketen funtzionamendu normala blokeatu[1] (plaketen antiagregatzailea).[6]
Albo-ondorio arrunten artean, dispepsia dago, eta albo-ondorio garrantzitsuenen artean ultzera peptikoa, urdaila zulatzea eta asmak okerrera egitea. Odoljarioa izateko arriskua areagotu egiten da pertsona helduengan, alkoholaren, antiinflamatorio ez-esteroideoen edo antikoagulatzaileen kontsumitzaileengan. Aspirina ez da gomendagarria haurdunaldiaren azken fasean dauden emakumeentzat. Oro har, ez da gomendagarria infekzioak dituzten haurretan ere, Reyeren sindromea jasateko arriskua dagoelako, eta dosi altuetan tinnitus (burrunba belarrietan) eragin dezake.[7]
Sahatsaren (Salix) hostoetan dagoen azido salizilikoa duela 2400 urtetik erabili du gizateriak. Charles Frédéric Gerhardt kimikari frantsesak sintetizatu zuen lehen aldiz azido azetilsalizilikoa 1853an, sodio salizilatoa azetilo kloruroarekin konbinatzean.[8] XIX. mendearen bigarren erdian, beste kimikari batzuek beren egitura kimikoa deskribatu eta sintesia egiteko metodo eraginkorragoak asmatu zituzten. 1897an, Bayerko zientzialariak aspirina aztertzen hasi ziren, ohiko salizilato-botikak baino albo-kalte txikiagoak zituelakoan[9]. 1899 baino lehen Bayerrek «Aspirina» izeneko farmakoa produzitzen bazuen ere, urte horretatik aurrera marka horrekin merkaturatu zuen mundu osoan[10]. Kasu batzuetan, enpresak markaren gainean zituen eskubideak galdu edo saldu egin ziren herrialde askotan. Haren ospea XX. mendearen lehen erdian handitu zen, eta, ondorioz, lehia handia sortu zen azido azetilsalizilikoa zuten marka eta produktuen artean.[11]
Aspirina munduan gehien erabiltzen den sendagaietako bat da[12]., eta urtean 40.000 tona kontsumitzen dira, hau da, 50.000 eta 120.000 milioi pilula artean.[13] Munduko Osasun Erakundearen funtsezko sendagaien zerrendan dago, non osasun-sistema orok izan beharko lituzkeen oinarrizko sendagaiak sailkatzen baitira.[14] Aspirina ere sendagai generiko gisa erabil daiteke, eta 2014. urtean herrialde garatuetan 0,002 eta 0,025 dolar (USD) arteko kostua izan zuen dosiko.