Azido balproiko
konposatu kimiko / From Wikipedia, the free encyclopedia
Azido balproikoa ("Depakine" izen komertziala Frantzia eta Espainian) sendagai antiepileptikoa da. Sodio erretenak blokeatzea eta sistema gabaergikoa funtzionatzea bultzatzen ditu.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Espektro zabala du, epilepsia-mota guztiak tratatzeko erabil daiteke, baina batez ere absentzi-krisiak.
Ez da sendagarria eta nahi gabeko eragin gutxi ditu. Horietako bat gibel toxikotasun arriskua da, baina ez da oso handia.