Mina edo oinazea sentipen desatsegina da, kalte fisikoa adierazten duena, eta ondorio emozionalak sortzen dituena. Oso sintoma ohikoa da, eta gorputzaren atal guztietan ager daiteke. Larruazalekoerredura edo urtikaria batek eragindakoa denean, erresumina, sumina edo erremina ere deitzen zaio. Akutua edo kronikoa izan daiteke, iraupenaren arabera.
Artikulu hau oinaze fisikoaren sentipenari buruzkoa da;beste esanahietarako, ikus «Min (argipena)».