Era askotako eritasunek eragin dezakete perikarditisa. Askotan, birusek eragindako infekzioen konplikazio moduan agertzen da perikarditisa, edo bakterioek eragindakoen ondorioz (pneumokokoak; tuberkulosia); baita infekzio mikotikoen ondorioz ere (histoplasmosia). Bestalde gaixotasun sistemikoen ondorioz ere ager daiteke: minbizia, leuzemia, hipotiroidismoa, bihotz-ebakuntzak. Azkenik, gaixotasun autoimmunearen ondorioa ere izan daiteke.