From Wikipedia, the free encyclopedia
Asiako geografia munduko kontinenterik handienaren geografia da. Asiak 44 milioi km² azalera baino gehiago du, 44.936.000 km² hain zuzen. Kontinentearen mugak ez dira oso zehatzak, adibidez, Sinai penintsula, Afrikarekin duen muga, kontinente bietako zatia izan liteke. Era berean, Europarekin dituen mugak ere ezberdinak dira adituen arabera: batzuetan Ural mendiak, bestetan Ural ibaia bera. Kaukasoan ere eztabaidatsua da Georgia, Armenia edo Azerbaijan europarrak edo asiarrak diren ala ez.
Hala ere, Asiako muturrak honako hauek dira:
Asia munduko kontinenterik handiena izanda hiru ozeanotan ditu kostaldeak:
Asiako kostaldea malkartsua da oso, barneko itsaso asko edukita (Arabiako itsasoa, Hegoaldeko Txinako Itsasoa, Javako itsasoa, Ekialdeko Txinako Itsasoa, Japoniako itsasoa, Okhotskeko itsasoa, Bering itsasoa, Karako itsasoa, Barentseko itsasoa, eta abar) eta baita golkoak ere (Persiako golkoa, Omango golkoa, Bengalako golkoa, Siamgo golkoa, Tonkingo golkoa, Akabako golkoa, eta abar).
Asiak penintsula ugari ditu:
Kontinentetik aparte, Asiak baditu uharte ugari, tartean munduko handienetariko batzuk, Borneo edo Sumatra adibidez, edo munduko populatuenetarikoak, Java edo Honshu adibidez.
Beste uharte famatuak honako hauek dira:
Bestetik munduko uhartedi nagusi batzuk Asian daude: Maldivak, Indonesiar uhartedia, Japonia, Siberia Berriko uharteak, Zembla Berria, eta abar.
Hauexek dira Asiako hogei ibairik luzeenak:
Zb. | Izena | Luzera |
---|---|---|
1 | Yangtze | 6.300 km |
2 | Huang He | 5.464 km |
3 | Lena | 4.400 km |
4 | Mekong | 4.350 km |
5 | Irtish | 4.248 km |
6 | Jenisei | 4.090 km |
7 | Ob | 3.650 km |
8 | Behe Tunguska | 2.989 km |
9 | Indus | 2.900 km |
10 | Brahmaputra | 2.900 km |
11 | Amur | 2.824 km |
12 | Eufrates | 2.800 km |
13 | Viliouï | 2.650 km |
14 | Amu Daria | 2.540 km |
15 | Ganges | 2.510 km |
16 | Ishim | 2.450 km |
17 | Ural ibaia | 2.428 km |
18 | Salween | 2.400 km |
19 | Oleniok | 2.292 km |
20 | Aldan | 2.273 km |
Asiak baditu hainbat aintzira tamaina handikoak:
Asia munduko kontinenterik menditsuena da eta bertan aurkitu ditzakegu munduko mendirik altuenak, adibidez, Everest, K2 edo Annapurna famatuak, guztiak Himalaia mendilerroan. Hala ere baditu ordoki handiak ere Siberia bezalakoa, goi-ordokiak, goi-ordoki tibetarra adibidez, eta basamortuak Gobi eta Arabiakoak bezalakoak.
Munduko zenbait mendilerro nagusienak Asian daude, adibidez:
Munduko mendirik altuenak ere Asian aurkitu ditzazkegu:
Asian daude munduko basamortu nagusietako hainbat, besteak beste Gobi (Mongolian), Taklamakan (Txinan), Karakum (Turkmenistanen), Arabiar basamortua (Arabian), Dasht-e Kavir (Iranen), Siriar basamortua (Siria, Irak, Jordania eta Saudi Arabiako lurretan) edo Negev (Israelgo hegoaldean).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.