Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Irtyx[1] (errusieraz: Иртыш; kazakheraz: Ертiс, Ertis; tatareraz: Иртеш, İrteş; txineraz 额尔齐斯河; uigurreraz: ئېرتىش; mongolieraz: Эрчис мөрөн, Erchis) erdi-mendebaldeko Asiako ibaia da, Ob ibaiaren adar nagusia, Txina, Kazakhstan eta Errusia zeharkatzen dituena. 4.248 km luze da[2] eta 1.673.470 km2-ko ibai-arroa dauka. Ob-Irtyx arroa Asiako handiena eta bosgarren luzeena da, eta munduko zazpigarren ibai-sistemarik luzeena[2].
Irtyx | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | nazioarteko ibai eta ibai |
Luzera | 4.248 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 47°24′52″N 90°12′56″E |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako oblastak | Tiumen oblasta |
Autonomous okrug of Russia | Khanti-Mansi |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 1.643.000 km² |
Arro hidrografikoa | Irtysh basin (en) |
Ur-emaria | 3.000 m³/s |
Lakuak | Zaisan aintzira |
Iturburua | Mongolian Altai (en) |
Bokalea () | Ob (Khanty-Mansisk) |
Bere bazterrak Han dinastiak, Kalmik herriak eta mongoliarrek okupatu zituzten, XVI. mendearen bukaeran errusiarrak iritsi arte.
Mongolia eta Txina bereizten dituzten Altai mendien hego-mendebaldeko hegaleko glaziarretan du iturria[2]. Jarraian Txinako Xinjiang, Kazakhstan eta Errusiako Omsk oblasta, Tiumen oblasta eta Khanti-Mansi zeharkatzen ditu. Khanty-Mansisketik gertu Obera isurtzen da.
Irtyxen ibaiadar nagusiak Ixim (2.450 km), Tobol (1.591 km), Demianka (1.160 km), Konda (1.097 km) eta Om (1.090 km) dira.
Ibai bazterreko hiri nagusiak honako hauek dira:
Irtyx ibaiaren emaria 1974-1999 bitartean neurtua izan da Khanty-Mansisken (Obera isuri baino 20 km lehenago)[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 1.650.000 km² ditu, arro osoaren % 99. Bertan urteko batez besteko emaria 2.733 m³/s da; emari handiena ekainean du (6.671 m³/s) eta txikiena martxoan (972 m³/s).
Irtyx ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), Khanty-Mansisken neurtuak
Datuak: 1974 eta 1999 artean
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.