Arabiako basamortua

From Wikipedia, the free encyclopedia

Arabiako basamortuamap

Arabiako basamortua[1] (arabieraz: ٱلصَّحْرَاء ٱلْعَرَبِيَّة) Mendebaldeko Asiako eremu lehor zabala da, Yemendik Persiar golkoraino eta Omandik Jordania eta Irakeraino hedatua, Arabiar penintsula ia osorik hartzen duena. 2.300.000 kilometro koadroko eremua dauka[2]. Gehiena Saudi Arabian izan arren, baditu zati batzuk Jordania, Irak, Qatar, Kuwait, Oman, Yemen eta Arabiar Emirerri Batuetan. Hegoaldean Rub al-Khali dago, munduko erg edo hondar eremurik zabalena[3].

Datu azkarrak Datu orokorrak, Mendirik altuena ...
Arabiako basamortua
Thumb
Datu orokorrak
Mendirik altuenaJabal an Nabi Shu'ayb (en)
Motabasamortu
Luzera2.100 km
Zabalera1.100 km
Azalera2.330.000 km²
Geografia
Thumb Thumb
Koordenatuak18°16′02″N 42°22′05″E
Honen parte dalandmass (en)
Saudi Arabiako geografia
Itxi

Klima zeharo lehorra da, basamortuko klima beroa (BWh) Köppen sailkapenaren arabera. Udako tenperatura beroenak 40-50 °C artekoak izaten dira eta neguko hotzenak 5-15 °C artekoak. Batez besteko prezipitazioa 100 mm ingurukoa da (50 mm baino gutxiago tokirik idorrenetan).

Herri, hizkuntza eta kultura ezberdinetako jendeak bizi dira basamortuan. Arabiarra da talde etnikorik handiena, eta arabiera mintzairarik erabiliena. Erlijio nagusia Islam sunita da[4].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.