Taoismoa. Lao Tzuren idazkietatik sortutako mugimendu erlijiosoa da. Taoisten funtsezko helburua hilezkortasunera heltzea da, horretarako naturarekin harmonian dagoen bizitza luze eta osoa eskuratzea bilatzen dutelarik.[1]
Mohismoa. Bere kontzeptu garrantzitsuenak altruismoa eta mundu guztiarekiko errespetu eta kezka dira; haien ideologiak apaindura eza eta utilitarismoa gorentzen ditu.[18]
Izenen eskola. Erresuma Borrokalarien garaian eskola mohistatik garatu zen korronte filosofikoa da, aditu ezberdinek sofista eta dialektikoekin harremandu da.[20]
Nongjia. Agrikulturaistak ere deituak, eskola filosofo honek zioen gizarte txinatarrak Shennong erregearen jakituariaren arabera bizi behar zuela; Shennong erregea txinatar folkloreko pertsonaia zen, landa-lan egiteaz gain biztanleria aholkatzen zuena.[23]
Grezia eta Erromako Antzinaroko filosofiak, mediterraneo itsasoko lurraldeetan (non, antzinako greziako kultura eta erromatar kultura gailentzen ziren) K.a. VII. mendetik VI. mendera arte (mundu zaharraren amaierarekin) eman ziren iritzi, pentsamendu eta sistema filosofikoak biltzen ditu.
Greziako filosofia
Presokratikoak (K.a. VI. mendea - K.a. IV. mendea)
PresokratikoakAntzinako Greziako (K.a. VI. mendea - K.a. IV. mendea) pentsalari multzo bat dira, greziar filosofiaren aitzindaritzat jotzen direnak. Filosofo hauen ekarpen garrantzitsuena unibertsoaren eta munduaren ikuspegi mitologikoa alde batera utzi eta horiei buruz emandako azalpen arrazionala izan zen, mitotiklogos delakora aldatuz. Presokratikoetan pentsalari heterogeneoak biltzen dira, ordea, eta horregatik askotan eskola ezberdinetan sailkatzen dira.
Miletoko eskola. Unibertsoa osatzen duen arkhe printzipioa bilatu zuten, aldatzen ez den printzipioa.[25]
Pluralisten eskola. Parmenidesen munduaren aldaketaren ideia baztertzen zuten eta monismoaren aurkakoak ziren, ezin zutelarik naturaren dibertsitatea printzipio bakar batera mugatu.[43][44]
Eskola sofista. Jatorrian hiritarren iritziz jakintsuak ziren, baino geroago terminoa maila altuko ikasleen maisu lanetan ibiltzen ziren haiek izendatzeko erabili zen. Pentsalari moduan euren ekarpena nabaria da etika, politika eta orohar gizarte eta giza-arazoetan. Literatura alorrean, prosa eta erretorikaren sortzaileak dira eta gramatika eta semantika alorretan aitzindariak. [57][58]
Garai helenistikoa (K.a. IV. mendea - K.a. II. mendea)
Estoizismoa. Estoizismoak historian zehar izan zuen sei mendeko hedadura dela-eta, oso irakaspen, ideia eta korronte ezberdinak bildu ditu; baina sistema filosofiko bateratua bezala, filosofia bizimodu edo praktika bat (askesis) zela uste zuten, zorion-bizitzarako jarduera alegia, zientziak berez baliorik ez duela baieztatuz.[87]
Eszeptizismoa. Oro har onartutako baieztapenen aurrean zalantza eta sinesgaiztasuna izan behar direla aldarrikatzen duen jarrera filosofikoa da, jatorrian egiazko ezagutza ezinezkoa dela aldezten zuen.[92]
Zinismoa. Bizitzaren helburua modu bertutetsuan bizitzea da, eta horrek naturarekin bat bizitzea esan nahi du. Haien oinarrizko interesak etikoak dira, baina ulertzen dute etika bizitzeko modu gisa, azalpena behar duen doktrina gisa baino.[101]
Zirenaikoak. Zirenaikoak hedonistak ziren, eta plazera bizitzako ongi gorena zela zioten, batez ere plazer fisikoa, beste plazer mota batzuk baino biziagoa eta desiragarriagoa zela uste baitzuten. Atsegina da bizitzako on bakarra eta mina gaitz bakarra.[103]
Epikureismoa. Zoriona oinaze ezan, atseginean eta espirituaren lasaitasuna lortzen dela defendatzen duen korrontea.[104]
Sextioen eskola (K.a. 50 - 19). Erroman sorturiko korronte filosofikoa da (zentzu klasikoan), aszetismoan eta bizitzarako praktika moralak erakusten dituena; korronte honen oinarri filosofikoak estoizismoaren eta neopitagorismoaren nahaste bat dira, erromatar izaerara moldatuak.[117][118]
Zoroastrismoa. Zoroastrismoak henoteismoa, nolabaiteko monoteismoa, aldarrikatu zuen; gainera aditzera eman zuen Ongiaren eta Gaizkiaren arteko borroka eta dualismoa, Argia eta Iluntasunarena, batak bizitza eta besteak heriotza irudikatzen dutenak. Bi espiritu hauek elkarrekin bizi dira gizaki bakoitzaren baitan.[127]
Zurvanismoa.Zurvan jainko infinitu, transzendental eta neutrala jarraitzen duen korronte filosofikoa da.[130]
Mazdakismoa. Erlijio dualista zen, argia (ongia) eta iluna (gaizkia) munduaren oinarrizko hastapenak bezala onartzen zituena. Bi osagai horiek elkarrekin topo egitean sortu zen unibertsoa. Argia da bizitzeko behar dena eta argia izateko gizonak bizitza aszetikoa eta zintzoa izan behar du, ez du inor edo ezer hil behar eta ezta haragirik jan behar ere.[132]
Goldin,Paul R.. (2018).Zalta, Edward N.ed.«Xunzi»The Stanford Encyclopedia of Philosophy(Metaphysics Research Lab, Stanford University)(Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
Graham,Daniel W.. (2021).Zalta, Edward N.ed.«Heraclitus»The Stanford Encyclopedia of Philosophy(Metaphysics Research Lab, Stanford University)(Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
Palmer,John. (2020).Zalta, Edward N.ed.«Parmenides»The Stanford Encyclopedia of Philosophy(Metaphysics Research Lab, Stanford University)(Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
Curd,Patricia. (2019).Zalta, Edward N.ed.«Anaxagoras»The Stanford Encyclopedia of Philosophy(Metaphysics Research Lab, Stanford University)(Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
Berryman,Sylvia. (2016).Zalta, Edward N.ed.«Leucippus»The Stanford Encyclopedia of Philosophy(Metaphysics Research Lab, Stanford University)(Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
Berryman,Sylvia. (2016).Zalta, Edward N.ed.«Democritus»The Stanford Encyclopedia of Philosophy(Metaphysics Research Lab, Stanford University)(Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
Barney,Rachel. (2017).Zalta, Edward N.ed.«Callicles and Thrasymachus»The Stanford Encyclopedia of Philosophy(Metaphysics Research Lab, Stanford University)(Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
Nails,Debra. (2020).Zalta, Edward N.ed.«Socrates»The Stanford Encyclopedia of Philosophy(Metaphysics Research Lab, Stanford University)(Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
Dancy,Russell. (2021).Zalta, Edward N.ed.«Speusippus»The Stanford Encyclopedia of Philosophy(Metaphysics Research Lab, Stanford University)(Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
Dancy,Russell. (2021).Zalta, Edward N.ed.«Xenocrates»The Stanford Encyclopedia of Philosophy(Metaphysics Research Lab, Stanford University)(Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
Baltzly,Dirk. (2019).Zalta, Edward N.ed.«Stoicism»The Stanford Encyclopedia of Philosophy(Metaphysics Research Lab, Stanford University)(Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
Bett,Richard. (2018).Zalta, Edward N.ed.«Timon of Phlius»The Stanford Encyclopedia of Philosophy(Metaphysics Research Lab, Stanford University)(Noiz kontsultatua: 2022-04-26).[Betiko hautsitako esteka]