Mani
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mani edo Manes (persieraz: مانی, Māni, kurdueraz: Manî, antzinako grezieraz: Μάνης, latinez: Manes; baita ere antzinako grezieraz: Μανιχαίος, latinez: Manichaeus, asiriera klasikoz: ܡܐܢܝ ܚܝܐ, Mānī ḥayyā "Living Mani";216-274) buruzagi erlijiotsu persa bat izan zen, manikeismoaren fundatzailea. Manikeismoa antzinako erlijio gnostikoa da, eta egun desagertua dagoen arren hedadura handia izan zuen bere garaian. Bere idatziak galdurik daude, baina honen irakaspenaren zati batzuk Egiptoko Koptoen zenbait idazkitan gorde dira, eta baita beranduagoko manikeismoko zenbait testutan ere, Txinan garatua berau (Turfango eskualdean bereziki).
Mani | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ktesifon, 216ko apirilaren 14a |
Herrialdea | Partia Sasandar Inperioa |
Heriotza | Gundeshapur (en) , 274ko martxoaren 2a[1] (57 urte) |
Heriotza modua | : larrutzea |
Jarduerak | |
Jarduerak | teologoa, idazlea, profeta, erlijio burua, filosofoa eta poeta |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | manikeismoa |
Mani-k Syzygos edo "bikia" zeritzon izpiritu bategatik jaso zuen errebelazioa, eta 25 urte inguru zituela doktrina berria zabaltzera ekin zuen. Doctrina honen oinarria, salbamena hezkuntzaren bidez lor zitekeela zen, norbere buruaren ukapena, barazkizaletasuna, baraualdi eta kastitate bidez. Gerora, bere burua "Azken Profeta" bezala agertu zuen (Jainkoak bidaliriko profeta multzoko azkena, zeinaren barnean Set, Noe, Abraham, Sem, Nikotheos, Henoc, Zoroastro, Hermes, Platon, Buda eta Jesus zeudelarik). Bere fedea Persian, Palestinan, Sirian eta Egipton zabaldua izan zen bizi zen hartean.
Bahram I.a emperadorearen aginduz hil zen gartzelan, exekuzio metodoa argi ez badago ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.