budismoaren sortzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Siddhārtha Gautama (sanskritoz: सिद्धार्थ गौतम, palieraz: Siddhattha Gotama) Sakya tribuko printze indiarra zen, Indiako azpikontinenteko Maisu Ispirituala eta Budismoaren sortzaile historikoa. Ez dakigu zehatz-mehatz noiz jaio eta noiz hil zen, baina egungo adituen ustez K.a. 563 urtearen inguruan jaio zen eta K.a. 483an hil. Oinazea eta heriotza ezagutzeak jauregiko bizimodu erosoa utzi eta bizitzaren egiaren bila abiarazi zuen. Gogarte-aldi luzeen ondoren giza izatearen misterioa argitu zuelakoan, Buda izena eman zioten. Bere mezu osoaren muina, "lau egia jatorretan" bildu zuen.
Siddhartha Gautama | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lumbini, K.a. I. milurtekoa |
Herrialdea | Shakya |
Bizilekua | India Nepal |
Heriotza | Kushinagar, K.a. I. milurtekoa ( urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Familia | |
Aita | Śuddhodana |
Ama | Maya |
Ezkontidea(k) | Princess Yasodharā (en) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Leinua | family of Gautama Buddha (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Magadhi Prakrit (en) Paliera sanskritoa |
Irakaslea(k) | Alara Kalama (en) Mah maudgalyana (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | bhikkhu (en) , filosofoa, erlijio sortzailea, erlijio burua, idazlea, gizarte-erreformatzailea, spiritual teacher (en) , psikiatra, psikologoa eta predikaria |
Influentziak | Dīpankara Buddha (en) |
Mugimendua | Bide Zortzikoitz Zintzoa Nirvana Dharma |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | budismoa |
Budista guztientzat gure garaiko Buda gorena da Buddha (P. sammāsambuddha, S. samyaksaṃbuddha). Buda (Buddha) berba pali eta sanskrito antzinako hizkuntzetatik dator, eta “iratzarri dena” esangura du. बुद्ध "buddha" itzultzeko beste termiono batzuk euskaraz izan daitezke argia, argitsua, argitua edo iluminatua.[1]
Budismoan ez dute erabiltzen Buda hitza pertsonaia historikoa aipatzeko bakarrik, baizik eta Siddharthak baino gauza bera lortu duen edonor aipatzeko. Horregatik, askotan Gautama Buda izendatzen dute.
Gainera, budistek ez dute uste Gautama Buda izan zenik lehen edo azken argitua. Kanon batzuen arabera, Buda Gautama zerrenda luze bateko 28.a izan zen budetan.[2]
Budistek ez dituzte hartzen budismoaren irakaspenak ez jainkozko agerkaritzat, ezta fede-dogmatzat ere, ikergaitzat baizik. Buda Gautamak berak esan zuen berea ez zela jainkozko esperientzia, eta, gainera, mundu-ikuskera budistak berak dio budaren egoera gizakiek baino ezin dutela lortu.[3]
Siddharta Gautamak ere esan zuen ez dagoela bitartekaririk gizateriaren eta jainkotasunaren artean. Buda adibide bat besterik ez da, gida bat eta maisu bat, bidea bere kabuz egin behar duenarentzat. Filosofiaren eta praktika gogoetatsuaren sistema budistan ez zen jainkozko agerpenik izan, baizik eta mundu guztiak izan dezakeen adimenaren ulermenaren emaitza, Siddharta Gautama izeneko gizakiak lortua eta irakatsia.
Tradizioaren arabera, buda batek botere espiritual edo naturaz gaindiko batzuk izan ditzake. Hala ere, botere horiek bigarren mailakotzat hartzen dira Gautama Budaren beraren jarraibideen arabera, eta horrela, nagusiki, buda bat erabat esna dagoen pertsona bat da, egia primordialaren berri eman duena: bizitzaren izaeraren berri.
Siddhārtha printzea Sakya tribuko familia noble batean jaio zen K.a. 563an gutxi gorabehera, gaur egun dagoen Nepal herrialdeko Lumbini herrian. Aita Śuddhodana deitzen zen eta Śākya gobernatzen zuen erregea zen. Honek jauregi bat zeukan Ganges ibairen ondoan non Siddhārtha bizi zen. Ama Māyā Devi erregearen emaztegai bat zen eta Siddhārtha jaiotzean hil egin zen. Orduan bere ama ez zuenez, bere izeko Pajapatiak hezi zuen.
Egun batean, bera jaio ondoren, Brahman Asita jakintsuak Siddhārtharen aitari bere semea erlijio maisu handia izango zela esan zion, baina hark ez zuen hori gertatzea nahi, bere tronuko ondorengoa izatea espero baitzuen. Hori jakinda eta hori ez gertatzeko asmoarekin, pentsatu egin zuen bizitzaren alderik txarrena ez bazuen ezagutzen ez zela hori gertatuko. Horretarako, bere ingurunean bizitza eroso eta errealitatearekin zerikusirik ez zuen bizimodua eratu zuen.
Siddhārtha printzearen lehengo 29 urteetan bere bizitza oso erosoa eta luxuz betea bizi izan zuen bere familiarekin. Baina, egun batean jauregiko kanpoko aldean gertatzen zenaren ikusnahia piztu zitzaion. Orduan, bere aitari baimena eskatu eta honek baimena eman zion, baina bera irteera prestatu zuen. Hala ere ez zuen lortu mina ez sentitzea eta lehenengo aldiz ikusi zituen gaixoak, zaharrak eta hildakoak.
Zahartasuna, gaixotasuna eta heriotza ezagutzean, bere jauregitik alde egin zuen bere semea eta emaztea utziz. Siddhārtha bere burua soildu zuen eta dirurik gabe eta jantzi hori batekin joan zen argitasunaren bila.
Urte batzuk pasa ondoren, Siddhārtha izena aldatu zuen eta Gautama izena hartu, horregatik, Siddhārtha Gautama izenarekin da ezaguna.
Ihes handia edo uko handia esaten zaio budismoaren testu eta irakaskuntzetan Budaren bizitzako une funtsezko honi. Kapilavastun zuen jaurgia utzi zuen, bizimodu aszektiko bat bizitzeko (sanskritoz: śrāmaṇa: σrmaira, palieraz: sāmaṇa: sοmaa). Uko Handia esan ohi zaio, sakrifizio handitzat hartzen delako. Ekitaldi honetako kontakizun gehienak zenbait tradizio budistako testu budista post-kanonikoetan aurkitzen dira, horiek baitira osoenak. Hala ere, lehen aipuak baino testu mitologikoagoak dira horiek.
Kontakizun ohikoaren arabera, 29 urte zituenean, lehen aldiz ikusi zituen budismoan lau ikusmirak esaten dena: agure bat, gaixo bat, gorpu hil bat, eta inspirazioa eman zion aszeta bat. Ikusmiren zirrarakk astindua, printzea esnatu egin zen gau batean, eta ikusi zituen gauza guztiekin hunkituta, printzeak jauregitik alde egitea erabaki zuen gauaren erdian, aitaren borondatearen aurka, seme jaioberria atzean utziz hainera. Anomiya ibaira joan zen Chandaka gurdi-zaindari edo morroiarekin eta Kanthaka bere zaldiarekin, eta ilea moztu zuen.[4] Ondoren morroia eta zaldia atzean utzita, basora joan zen eta monje tunika hartu zuen jantzitzat.
Uko Handia asko agertu da arte budistan. Tenplu eta erritualen antolakuntzan eragina izan du zenbait komunitate budistatan. Uko Handiaren bertsio aldatu bat Barlaam eta Josaphat kristau-santuen legendan dago, XI. mendeko kristautasunean asko zabaldu zen den kondairan. Nahiz eta istorioak errege kristau garaile eta aszektiko bat deskribatzen duen, bere jatorrian gai eta doktrina budistak daudela argi dago.
Ukoaren ondoren urte batzuk igaro zituen jan gabe edo gutxiengo edaria edaten, besteei laguntzen eta gogoeta egiten.
Gauza guztien ondorioz, hiltzear zegoenean, maisu bati entzun zion bere ikasleari esaten zitararen kordak gogortzen baldin bazituen, ez zuela soinurik sortuko eta kordak solte baldin bazeuden zitara ere ez zuen soinurik sortuko. Orduan Siddhārtha konturatu zen ez zela ez bata ez bestea, eta zerbait jan zuen eta bere burua garbitu ondoren, zuhaitz batera joan zen gogoeta egiteko. Nirvana lortu baino lehen, berak bizi izan zituen bizitzak ikusi zituen. Azkenik nirvana lortu zuen, hau da, argitasuna lortu zuen. Horregatik, besteei irakatsi zion berak ikasi egin zuena, horren ondorioz, buda gehiago egon ziren.
Budak heriotzak laster hartuko zuela jakin zuenean, bere ikasleei esan zien orain beraiek hartu beharko zutela ekimena eta bera gabe bere lana aurrera eraman. Haren ikasle Ananda azkar konturatu zen irakaspena denborarekin ahaztuko zela, Maisuaren memoria gordetzeko moduren bat aurkitu ezean. Ikasle honen egimenez galdera luzatu zioten, ea ezingo zuketen nolabaiteko ordezkorik irudikatu, gogoratu ahal izateko bai bere pertsona bai bere irakaskuntzarako? Era honetako beharrak asetzeko, nolabaiteko baiezkoa eta baimena eman zuen Budak: batetik, fededunak bere bizipenetako lekuetara erromesaldiak egin zitzaketen. Leku horietan, igertakariak gogoratu ahal izan zituzten, gaizkiaren eta ezjakintasunaren aurkako garaipena, haiek imitatzera animatzeko. Halaber, erraustu ondoren bere erlikia fisikoak (sanskritoz: sariradhatu, paliz: dhatucetiya ) hartu eta estupak eraikitzeko baimena eman zuen. Budak ez zuen bere irudi propioari buruzko instrkuziorik eman aro hartan, eta izatez sortu ziten tenplu eta arte-adierazpideetan, lehen mendeetan, irudi anikonikoak ziren nagusi, Buda pertsona erakustn ez zutenak. Buda bere giza itxuran irudikatzen zuten lehen irudiak gure aroko I. edo II. mendean agertu ziren, garai berean Gandharan (gaur egun Afganistan) eta Mathuran (Indiako iparraldean).
Siddhārtha Gautama 80 urte izan zituenean hil egin zen, K.a. 486an gutxi gorabehera, janari-intoxikazio baten ondorioz.
Erlijio-adituen araberam Siddharta printzearen ukoaren historiak lan laikoen eta bizitza erlijiosoaren arteko gatazka erakusten du, eta bizitza atseginenak ere sufrimenduz beteta daudela erakusten du. Siddhartha printzea bizitzaren izaera iragankorraz kezkatua zegoen, eta uste izan zuen jainkozko alternatiba bat zegoela aurkitzeko, bizitza honetan bertan aurkitzekoa gainera, bila has zitekeen pertsona zintzo ororen eskura egongo zena gainera. Kezka erlijiosoaz gain, giza sufrimenduarekiko enpatia sakonak eragin zuen Budaren erlijio-bideareen hasiera.
Hala ere, erregetzea kontuak kontestu ez literalean ulertu behar dira. Historialariek diotenez, Siddhartha familia aberats eta aristokratiko batean jaio zela dirudi, bere aita lehenago. Baina jaioterria oligarkia edo errepublika moduko aginte-egitura ez oso zabal bat izango zen seguruenik, ez erresuma bat. Horregatik, printzearen izera eta bizitza zoriontsuaren aberastasuna testu tradizionaletan apainduak dira neurri batean.
Era berean Buda hil eta mende batera Maurya inperioaren hazkundean erregetze idealaren kontzeptua indartu zen, eta ikuspegi ideologiko horri ondo zetorkion Siddartha errege bat izatea.
Tradizio indo-tibetarrak hamabi egintzatan kontatzen du budaren bizitza:[6]
K..a. mendeetako lehen artelan budistetan, esate baterako Sanchiko estupetako erliebeetan, Buda bera ez da ageri.[7] Maisuaren bizitzako zenbait eszena sinboloz bakarrik adierazten ziren:
Sinbolo horietako batzuk Indiako aurreko kulturetatik zetozten, ikur horietako batzuk jada gurtzen baitziren: eguzki-diskoa (eguzki-gurpila), sugea eta zuhaitza eta harrizko izpirituak.
Buda bere giza itxuran irudikatzen zuten lehen irudiak gure aroko I. edo II. mendean agertu ziren, garai berean Gandharan (gaur egun Afganistan) eta Mathuran (Indiako iparraldean). Hala ere, Sri Lankako kronika zaharrek iradokitzen dute Budaren lehen irudi ikonikoak Kristo aurreko hirugarren mendean egin zirela; [8] Oraindik ez dago argi non hasi zen erretratu horien ekoizpena, baina aurkitutako lehen erretratu gehienak Gandhara kulturaren eremukoak dira.
Arte forma desberdinen artean, buda estatuak izan dira nagusi ordudanik, 21. menderaino.
Sortu eta berehala, Budaren irudikapen gutxi batzuk gero eta ugariago eta eskualde aniztasunean hedatu ziren, baita elkarrekiko eraginez ere. Tradizio eta errepresentazio-modu jakin batzuk hedatu ziren bereziki, esate baterako eskultura indibidualak egiazkotasun berezi batekin identifikatzeko joera bat. Gai arrunt bat errege batek agindutako artista batek Buda zuzenean ikusi eta gero irudia sortu zuela, horrela zilegitasun sekularra eta erlijiosoa uztartuz.
Gaur egun, Budaren irudikapenak eskola budista guztien eta herri-erlijio forma guztien erlijio-bizitzan irmo integratuta daude.
Beste ikuspegi barekin, egongela edo lorategietan moda-elementu gisa aurki daitezke, chic espiritual baten zabalkundearen ondrioz. Sinbolo anikonikoak, berriz, zentzua galdu dute, nahiz eta adibidez Dharma gurpila Indiako bandera nazionalean sartu zen.
20. eta 21. mendeetn Budaren estatuen buruak gero eta eskuragarriago egon dira modan dauden altzari dendetan edo enkanteetan. Honek ikusle sinesgabeak Buda buruak irudikapen forma berezia direla pentsatzera eraman dezake. Hala ere, buruak ez ziren jatorriz horrela eginak, baina beti estatua oso baten parte izan dira.
Budismoak azkenean beste erlijio batzuei bide eman behar izan dien eremuetan ere, Budaren irudiak askotan mantendu eta errespetatu izan dira mendeetan zehar; Indian, Gupta agintarien menpe hinduismoa nagusitu zen garaian ere (K.o. IV/V. mendeak), ez da ezagutzen Budaren irudien suntsipenik.
Islamak India iparraldea eta erdialdea konkistatzean bakarrik gertatu zen hori, irudiekiko ikonoklasia zorrotza erakutsi izan dutelako aginte musulman batzuek tarteka (ez beti).
Taliban islamistek 1998 eta 2001ean Bamiyanen (Afganistan) Buda estatua erraldoiak suntsitzeak mundu mailako haserrea piztu zuen eta bertako hazara biztanleriaren erresistentziaren aurka egin behar izan zuten. Pakistan iparraldeko Swat haranean, Budaren irudiak zituzten harri-erliebe txikiago batzuk ere kaltetu zituzten 2007 eta 2009 artean, garai hartan de facto han agintean zeuden talibanek.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.