From Wikipedia, the free encyclopedia
Klitomako edo Kleitomako (grezieraz: Κλειτόμαχος, Kleitómakhos; K.a. 187/6-110/9[1]) kartagotar filosofoa izan zen, Atenasera joan zena K.a. 163/162 inguruan[oh 1][2][3], eta Karneades maisu izan zuen. Akademiaren zuzendari bihurtu zen K.a. 127/6 inguruan. Bere irakaslearen antzera, eszeptiko akademikoa zen. Ez da ezer iraun bere idazlanetatik, Karneadesen ikuspegiak ezagutzera ematera zuzenduak, baina Zizeronek, ordea, zenbait obra egiteko erabili zituen.
Klitomako (filosofoa) | |||
---|---|---|---|
K.a. 129 - K.a. 110 ← Karneades - Philo of Larissa (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | 𐤏𐤆𐤓𐤁𐤏𐤋 | ||
Jaiotza | Kartago, K.a. 187 | ||
Herrialdea | Antzinako Kartago Antzinako Atenas | ||
Heriotza | Antzinako Atenas, K.a. 110 (76/77 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera punikoa | ||
Irakaslea(k) | Karneades | ||
Ikaslea(k) | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filosofoa | ||
Mugimendua | Platonismoa |
Klitomako Kartagon jaio zen K.a. 187/6an, Hasdrubal izenarekin (grezieraz: Ἀσδρούβας, Hasdroúbas; punikoeraz[4]: 𐤏𐤆𐤓𐤁𐤏𐤋, ʿAzrubaʿal, Baalen Laguntza). K.a. 163/2an iritsi zen Atenasera, 24 urte inguru zituela[3]. Han, Akademia Berriko sortzailearekin, Karneades filosofoarekin, lotu zen eta haren gidaritzapean eskola honetako dizipulurik aipagarrienetarikoa izatera iritsi zen; baina aldi berean estoikoen eta peripatetikoen filosofia ere ikasi zuen. Kristo aurreko 127/6. urtean, Karneades hil eta bi urtera, Akademiaren benetako buru bihurtu zen. Atenasen irakasten jarraitu zuen K.a. 111 arte[oh 2][5]. K.a. 110/09 hil zenean, Filon Larisakoak ordezkatu zuen.
Bere lanetatik, 400 liburu inguru[6], izenburu gutxi batzuk baino ez dira gordetzen. Idazteko bere helburu nagusia Karneades maisuaren filosofia ezagutaraztea izan zen, bere iritzietatik ez baitzen inoiz desadostasunik eman. Klitomako Atenasen bizi izan zen hil arte; baina bere jaioterriarekiko maitasun handiari eutsi zion, beraz, erromatarrek Kartago K.a. 146an menperatu eta suntsitu zutenean, zorigaiztoko herrikideak kontsolatzeko obra bat idatzi zuen. Idazki hau, Zizeronek berak irakurri zuena, Karneadesen diskurtso batetik atera zen, eta horren helburua zen filosofiak hondamen handienetan ere kontsolamendu ematen zuela erakustea[7]. Zizeronek asko estimatzen zuen lan hau[8], De Natura Deorum, De Divinatione eta De Fatoren zatiak oinarritzat hartu zituen Akordioaren etenaz izenarekin[oh 3] izendatzen zuen Klitomakoren lan batean oinarrituta[9].
Klitomakok ziurrenik filosofiaren historia tratatu zuen eskola filosofikoei buruzko lanean: Pentsamendu eskoletan (grezieraz: περί αἱρέσεων)[10].
Jakina da Klitomakok bi lan erromatar ospetsuei eskaini zizkiela, Gaio Luzilio poetari eta Luzio Marzio Zensorino kontsulari[11], horrek adierazten du bere lana Erroman ezaguna eta estimatua zela.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.