Atenasko Akademia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Atenasko Akademia edo Platondar Akademia (antzinako grezieraz: Ἀκαδήμεια) Platonek K.a. 388 inguruan sortutako eskola filosofiko bat izan zen, Akademoko lorategietan, eta Justiniano I.ak itxia 529. urtean. Ezagutzan ikertu eta sakontzen aritua, bertan egin zen garaiko lan matematiko guztia, eta teoria heliozentrikoa garatu zen. Unibertsitateen aurrekaritzat har daiteke.
Atenasko Akademia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Grezia |
Erakunde autonomo | Decentralized Administration of Attica |
Eskualdea | Atika |
Polis | Antzinako Atenas |
Phyle | Aigeis |
Deme | Kolono |
Koordenatuak | 37°59′32″N 23°42′29″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | K.a. 387 |
Izenaren jatorria | Akademo |
Suntsipena | 529 |
Ondarea | |
Akademia altxatu zen tokia, jakinduriaren jainkosa zen Atenari eskainitako olibadi sakratu bat izan zen, Atenasen kanpoaldean. Brontze Aroko erritu erlijiosoak egingo ziren bertan, eta han, Akademok, tokiari izena emango ziona, Kastor eta Pollux Dioskuroak gurtuko zituen. Toki honetan zeuden beste manifestazio erlijioso batzuk, Prometeo eta Dionisoren gurtzarekin lotuta zeuden. Atenasetik irteten zen bidean, bertako hiritarren zerraldoak zeuden.
Hiru fase handi izan zituen:
Badago 4. eta 5. akademia bat onartzen duenik ere, hauen ordezkariak, Filon Larisakoa eta Antioko Askalonekoa izango liratekeelarik, Platonen erakuspenetatik gertuago zeudenak eta hau estoizismoarekin batu nahi izan zutenak.
Damastzio Diakodoak, eskola neoplatondarra berrantolatu zuen Proklus hil zenean, 485ean, bere bizitza osoa, Platon eta Aristotelesen lana aztertzen emanez. Justinianok, Bizantziar Inperioaren nagusitasuna bermatzeko batasun erlijiosoa nahi zuena, ediktu bat argitara eman zuen 529an, non paganismoa, judaismoa eta sekta mordo bat proskribatzen zituen, greziar filosofiaren irakaskuntza debekatu eta euren azken egoitza izan ziren Atenasko eskolak ixtera derrigortuz
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.