Errioxako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Alfaro Errioxako ekialdean dagoen udalerria da, 2020. urtean 9.611 biztanle zituena. Errioxan bosgarren hiri handiena da, baina azalera handiena duen udalerria, 200 km2 ingurukoa. 3.000 urte inguru dituen herria da, erromatarren garaian garrantzi handia izan zuena.
Alfaro | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Errioxako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Errioxa | ||||||||||
Hirugarren mailako herrialde azpibanaketa | Errioxa Beherea | ||||||||||
Errioxako eskualdeak | Alfaroko eskualdea | ||||||||||
Alkatea | Maria Yolanda Preciado Moreno (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Alfaro | ||||||||||
Posta kodea | 26540 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 26011 | ||||||||||
Herriburua | Alfaro | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°10′42″N 1°44′51″W | ||||||||||
Azalera | 194,23 km² | ||||||||||
Altuera | 310 m | ||||||||||
Mugakideak | Aldeanueva de Ebro, Autol, Castejón, Corella, Fitero, Grávalos, Rincón de Soto, Valtierra, Cervera del Río Alhama, Milagro eta Cadreita | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 9.823 (2023) 96 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 51 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Aureilhan | ||||||||||
Matrikula | LO | ||||||||||
alfaro.es |
Alfaron zikoina zuriaren hiri barneko koloniarik handiena dago, 120 habia baino gehiagokoa. Mundu mailan eraikin bakarrean dagoen zikoina kolonia handiena osatzen du[1].
Beroiek Ilurcis herria sortu zuen eta erromatarrek Gracurris deitu zioten, asentamendu berria Tiberio Sempronio Gracok fundatu baitzuen.
Arabiar jatorrikoa da gaur egungo izena. Arabieraz Al-faruh izan zen, "faroa" edo "talaia" esan nahi du[2]. Inoiz esan izan da arabierazko al-fahhar-etik etor litekeela, "eltzegilea".
Errioxako ekialdeko puntan kokaturik dago, Alfaroko eskualdean, eta Nafarroak inguratzen du iparraldetik, ekialdetik eta hegoaldetik. Alhama ibaiak Ebro ibaiarekin bat egiten du bertan[3].
Yerga mendia (1.101m) da udalerriko punturik altuena[4]. Aipatzekoa da Tambarría mendia (374m) ere, La Plana ezizenaz ezagutzen dena. Herria 302 metrotako altueran kokaturik dago[3].
Eras de San Martín aztarnategian Burdin Aroko (K.a. VIII. mendea) populazioaren aztarnak aurkitu dira. Bigarren Burdin Aroko asentamendua beroiekin eta arebakoekin lotu izan da eta Ilurcis izena izan zuen[5]. Izenaren aipamen bakarra erromatarrek Gracurris sortu zutenekoa da.
« | Gracchuris urbs Hiberæ regionis, dicta a Graccho Sempronio, quæ antea Ilurcis nominabatur "Gracchuri, Ebro eskualdeko hiria, Grako Sempronioren omenez hala deitua, lehen Ilurci izena zuena" |
» |
—De verborum significatione |
K.a. 179. urtean Tiberio Sempronio Gracok konkistatu zuen eta Graccurris izena eman zion. Asentamendu berria egin zuen, erromatarrek Ebro harana okupatzeko zuten estrategiaren barnean[5]. Sertorioren gerran (K.a.81-72) baskoiek Ponpeioren alde egin zuten eta Calagurris hiriak aldiz Sertorioren alde. Ponpeio nagusitu zenez Calagurris Cascantum eta Graccurris hiriak baskoien esku gelditu ziren[6]. Tiberio enperadorearen garaian hiria bihurtu zen eta Graccurriseko txanpon-etxea asak eta brontzezko semisak ekoiztu ziren.
Musulmanek hiria konkistatu zutenean tokiz aldatu eta izen berria eman zioten, Alfaro. 1126. urtean Alfontso Borrokalariak (Iruñeko eta Aragoiko erregea) hiria eskuratu eta harresiak eraiki zizkion[7]. 1253. urtean Alfontso X.a Gaztelakoak villa eskutitza eman zion eta hurrengo erregeek pribilejioak gehitu zizkioten.
Filipe IV.ak eman zion hiri titulua 1629. urtean 40.000 marabediren truke[2]. XVII eta XVIII. mendeetan garapen handia izan zuen eta familia ilustreen etxe ugari daude herrian. XIX mendearen hasieran Soriako probintziaren parte zen eta 1833an Logroñoko probintziara aldatu zen[2].
Espainiako Gerra Zibilean bando nazionalari aurre egin zion Errioxako hiri bakarra izan zen, baina 1936ko uztailaren 21ean hiria hartu zuten.
Alfaroko enpresen gehiengoak zerbitzu sektorean egiten du lan. Nekazaritzan biztanleriaren %11k baino jarduten ez duen arren 3.900 hektaera hartzen dituzte mahastiek eta Errioxako ardoaren ekoizle nagusietakoa da, Errioxa Beherea azpieskualdean.
Industriari dagokionez jarduera aipagarrienak aulkigintza eta teila eta adreilugintza dira[3].
Alfaroko tren geltokian helmuga anitzeko linea ugarikegiten dute bat, horien artean Logroño edo Zaragoza nabarmentzen direlarik.
Alfaroko autobus geltokian helmuga anitzeko linea ugarikegiten dute bat, horien artean Soria edo Iruña nabarmentzen direlarik.
San Migel Goiaingeruaren kolegiata gainean zikoinen 140 habi daude, guztira 400 zikoinatik gora izaten dira kumatze garaian[1]. Habia bakoitzak 500 kg-ko pisua har dezake. Urtero handitzen doan kolonia izanik mundu mailan eraikin bakarrean dagoen zikoina kolonia handiena osatzen du[1].
Los Rusos de Alfaro ("Alfaroko errusiarrak") Alfaroko pastel tradizionalak dira. Zuriak direlako daukate errusiar ezizena[10].
Hiriko kirol taldea Club Deportivo Alfaro da. 1933an sortu zen eta futbol taldeak La Molineta futbol zelaian jokatzen du[11]. 2001 eta 2009 artean 6 denboraldi egin zituen 2. B mailan eta emaitzarik onena 2004ko 9. postua izan zuen[12].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.