San Migel Goiaingeruaren kolegiata
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
San Migel Goiaingeruaren kolegiata (gaztelaniaz: Colegiata de San Miguel Arcángel) Alfaroko tenplo bat da, Errioxan dagoen santutegi handiena eta Espainian adreiluz soilik eindako handiena. 1976ko apirilaren 23an Monumentu Nazional izendatu zuten[1].
San Migel Goiaingeruaren kolegiata | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Errioxa |
Hirugarren mailako herrialde azpibanaketa | Errioxa Beherea |
Errioxako eskualdeak | Alfaroko eskualdea |
Errioxako udalerri | Alfaro |
Koordenatuak | 42°10′41″N 1°44′56″W |
Historia eta erabilera | |
Elizbarrutia | Calahorrako eta La Calzada-Logroñoko elizbarrutia |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0004229 |
Kolegiataren teilatuetan zikoina kolonia handia dago, eraikin bakarreko munduko kolonia handiena hain zuzen ere[2].
Aurrez izan zen San Miguel de Arriba izeneko eliza bat bertan, baina txikia zen eta egoera kaskarrean zegoenez 1544an kanonigoek eraikin berria egitea erabaki zuten. 1562ko azarearen 26an ezarri zen lehenengo harria baina proiektuak moldaketa ugari izan zituenez eraikuntza lanak 1619an hasi zituzten modu serio batean, Martín Ferrer apezpikua bisitan etorri zenean. Katedral itxura eman nahi izan zitzaion hasieratik.
Espainiako plazan kokaturik dago eta eskalinata zabal bat dauka aurrean. Aurrealdea (eraikin guztia bezala) adreiluz eginda dago eta 45 metrotako altuera du. Hiru arku handi ditu, erdikoa da zabalena[3]. Alboetan 50 metrotako altuera duten dorre bikiak daude[1].
Kolegiata guztiak 3.000 m2-ko azalera hartzen du eta 12 kapera errektangular aurkitzen dira bertan. Elizaren buruan daude hiru ikusgarrienak, San Joseren kapera, Errosarioaren kapera eta San Ildefonsorena (Araciel izenaz ezagunagoa)[1]. Aipatzekoak dira San Ildefonsoren kaperako "La Dolorosaren irudia" eta San Jose kaperan dagoen XIII. mendeko Kristo gotikoa[3].
Gangek 18'5 metrotako altuera dute eta gurutzaduran kokatzen den kupulak 31'5 metro hartzen ditu. Aldare nagusian San Migel Goiaingeruaren irudia dago, 1635ean Gregorio Fernández eskultore galiziarrak egindakoa. Koroa intxaurrondo egur landuz egin zuen Naiarako Mateo de Rubalcabak eta kolegiataren erdigunean kokatzen da[1].
Munduan dagoen eraikin bakarraren gaineko zikoina kolonia handiena dago kolegiataren teilatuetan[4]. 120 habiatik gora daude, guztira 400 zikoinatik gora, eta kolonia urtez urte handitzen doa.
Kolegiatak hiru berriztatze lan nagusi izan ditu azken urteetan. Horregatik itxita egon zen 2004 eta 2011 artean. 2011ean "La Rioja Tierra Abierta" erakusketaren bidez ireki zen berriz[5].
Lehenengoa zimentuetako hezetasunak kentzea izan zen. Lurrazpiko urak gorantz igo zitezen ekiditeko lanak egin ziren eta hormak ere lehortu zituzten.
Bigarren berriztatze lanak teilatuan egin ziren. Zikoinen habiek 500 kg-tako pisua har dezakete eta horretaz gain onddoak eta termitak izan ditzakete. Hori dela eta hainbat egitura kaltetzen hasiak ziren dagoeneko.
Hirugarrena ezkerreko dorrearen txapitelaren berreraikuntza izan zen, 2006ko uztailaren 19an tximistak jo eta su hartu baitzuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.