From Wikipedia, the free encyclopedia
Filipe IV.a Espainiakoa Handia[1] edo Filipe III. Portugalgoa (Valladolid, 1605eko apirilaren 8a - Madril, 1665eko irailaren 17), ezizenez Errege-planeta, 1621-1665 bitartean Espainiako erregea eta 1621-1640 bitartean Portugalgo erregea (Filipe III.a Portugalgoa) izan zen. Bere 44 urte eta 170 eguneko erreinaldia Habsburgo leinuko luzeena izan zen eta Espainiako historiako bigarrena, Filipe V.arena eta gero.
Filipe IV.a Espainiakoa | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1621eko martxoaren 31 - 1665eko irailaren 17a ← Filipe III.a Espainiakoa - Karlos II.a Espainiakoa →
1621eko martxoaren 31 - 1640ko abenduaren 1a ← Filipe III.a Espainiakoa - Joanes IV.a Portugalgoa →
1621eko martxoaren 31 - 1665eko irailaren 17a ← Filipe III.a Espainiakoa - Karlos II.a Espainiakoa →
1621eko martxoaren 31 - 1665eko irailaren 17a
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Valladolid Royal Palace (en) , 1605eko apirilaren 8a | ||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||
Bizilekua | Royal Alcazar of Madrid (en) | ||||||||||
Heriotza | Cuarto bajo del Rey (en) , 1665eko irailaren 17a (60 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | El Escorial monasterioaren errege kripta | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Filipe III.a Espainiakoa | ||||||||||
Ama | Margarita Austriakoa | ||||||||||
Ezkontidea(k) | Elisabet Borboikoa (1615eko azaroaren 25a, 1615eko urriaren 8a - Mariana Austriakoa (1649ko urriaren 7a, 1649ko azaroaren 8a - | ||||||||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||||
Leinua | Habsburgo Etxea | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | monarka, agintaria, politikaria eta arte bildumagilea | ||||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||
Izengoitia(k) | O Grande, O Rei Planeta eta O Opresor | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||||
Filipe IV.aren garaian, Europa protestantearen eta Frantzia katolikoaren aurkako guda etengabeak Espainiaren beheraldia ekarri zuen, eta betiko bukatu zen Espainiak Europan zuen nagusitasuna.
Filipe III.a Espainiakoaren eta Margarita Austriakoaren semea zen. 1621ean, 15 urte zituela, aita hil eta Espainia eta Portugalgo errege bilakatu zen[2].
Aginpidea bere begikoen eskuetan utzi zuen, Olivares konde-dukearengan bereziki. Hau Espainiak Europan zuen nagusigoa mantentzen saiatu zen. Garai hartan gerra ugari izan ziren: Frantzian, Valtellinako arazoa zela medio, eta Italiako Alpeetan; Flandesko gerrak ere segitzen zuen; Spinolak Breda hartu zuen; Hogeita Hamar Urteko Gerran parte hartu zuen, Nordlingengo garaipenarekin (1634) eta Rocroiko porrotarekin (1643).
1643an, Olivares kargutik kendu ondoren, erregeak berak hartu zuen gobernatzeko erantzukizuna Luis Mendez de Haro Olivaresen iloba eta Medina de las Torresko dukearen laguntzaz. 1659an Frantziaren aurkako gerra amaitu zen, Faisaien uhartean sinatu zen Pirinioetako Hitzarmenarekin.
Barne politikan, berriz, Bizkaian (Gatzaren matxinada, 1631-1634), Katalunian eta Portugalen matxinadak gertatu ziren, eta Portugalek askatasun osoa lortu zuen.
Kontaketa desberdinek hainbat seme eta alaba sasiko zenbatzen dizkiote, maitale desberdinekin izanak.[3]
María Calderón aktore maitaleakin seme bat izan zuen (Joan Jose 1629–1679).
Catalina Manrique Charelako markesen alabarekin izandako harremanetik, Frantzisko Fernando Isidro jaio zen, Euskal Herrian bizi eta hil zena.
Maitale euskaldunak ere izan zituen, hala nola Casilda Manrique de Luiando Hurtado de Mendoza, zeinaren semea Karlos Fernando Austriakoa (1639-1696) izan zen; eta Ana Maria Uribeondo, zeinaren semea, Fernando Valdés (1638-1702), gobernadore izan zen Novarakoa, Italian.[4][5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.