Olivares konde-dukea

From Wikipedia, the free encyclopedia

Olivares konde-dukea

Gaspar de Guzmán y Pimentel Ribera y Velasco de Tovar (Erroma, 1587ko urtarrilaren 6a - Toro, 1645eko uztailaren 22a), gehienean Olivares konde-dukea deitua, espainiar noble eta politikaria izan zen. Filipe IV.a Espainiakoaren begikoa izan zen.

Datu azkarrak caballerizo mayor del rey (en), Sumiller de Corps (en) ...
Olivares konde-dukea

caballerizo mayor del rey (en)

1623 - 1643 - Diego Lopez de Haro y Sotomayor (en)
Sumiller de Corps (en)

1621 -
Count of Arzarcóllar (en)


Duke of Medina de las Torres (en)


Prince of Aracena (en)


marquess of Heliche (en)


Duke of Sanlúcar la Mayor (en)



Filipe IV.a Espainiakoako favourite (en)


Olivares konde-dukea


Alcaide of the Royal Alcazares of Seville (en)

Bizitza
JaiotzaErroma, 1587ko urtarrilaren 6a
Herrialdea Espainia
BizilekuaCuarto del Conde-Duque (Alcázar de Madrid) (en)
HeriotzaToro, 1645eko uztailaren 22a (58 urte)
Hobiratze lekuaMonastery of Inmaculada Concepción, Loeches (en)
Familia
AitaEnrique de Guzmán, 2nd Count of Olivares
AmaMaría Pimentel de Fonseca y Zúñiga
Ezkontidea(k)Inés de Zúñiga y Velasco (en)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Olivares (en)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Enplegatzailea(k)Salamancako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Lurreko Armada
Graduajeneral
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Itxi

Bizitza

Haren anaia nagusia hil zenean, gortera joan zen, eta han Filipe printzearen, ondoren errege izango zenaren, adiskide egin zen. Filipe IV.ak aginpidea lortu zuenean, Gaspar de Guzmánen eskuetan utzi zuen gobernua, eta hark oso gobernu gogorra ezarri zuen. Aurreko agintaldiko pertsona garrantzizko guztiak baztertu zituen, aginpidea eskuratzeko orduan bere kontra inor ez izateko. Erresumako barne-politikaren eta ekonomiaren antolaketa aldatu nahi zituen, eta horretarako La Unión de Armas sortu zuen: harekin zergen sailkapena erreinuko lurralde guztietan berdina izango zen. Ekonomia-politika horren ondorioz, Kataluniako eta Portugalgo matxinadak gertatu ziren (1640).

Kanpo-politikan ez zuen luzatu izan nahi Herbehere Batuekin izenpeturik zegoen 12 urteko su-etena, eta horrek Probintzia Batuen burujabetasuna eragin zuen. Hogeita Hamar Urteko Gerran eta gero Frantziaren kontrako gerran sartu zen, eta horrela Espainiako monarkiak bost fronte desberdinetan borrokatu behar izan zuen (Flandrian, Frantzian, Germaniako Inperioan, Katalunian eta Portugalen). Azkenean, 1643an erregeak kargutik kendu behar izan zuen, eta Luis Mendez de Haro jarri zuen haren lekuan. Bazterturik hil zen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olivares konde-dukea Aldatu lotura Wikidatan

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.