Vasiugango zingira
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Vasiugango zingira (errusieraz: Васюганские болота) mendebaldeko Siberiako lautada zingiratsua da. 53.000 km2-ko azalera du, eta Ob eta Irtyx ibaien artean hedatzen da, Novosibirsk, Omsk eta Tomsk oblasten artean. Hegoaldean Barabako esteparekin egiten du muga.
Vasiugango zingira | |
---|---|
Gizateriaren Ondare | |
Datu orokorrak | |
Mota | zingira |
Azalera | 53.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 57°34′N 75°39′E |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako oblastak | Tomsk oblasta |
Leku geografikoa | Western Siberia (en) |
Bertan Vasiugan ibaiaren iturburua dago eta galzoriko espezie askoen eremua ere bada.
Aleksandr Solzhenitsinek padura hauek "herriaren etsaien" kanporatze handi baten helmuga zirela aipatu zuen, garaiko sobietar erregimenaren politika pertsona talde handiak kolonizatzeko aitzakiarekin indarrez bizitzeko egoki ez ziren eskualdeetara bidaltzea baitzen. 1930ean, Tomsketik Ob ibaian zehar 10.000 familia baino gehiago (60.000 eta 70.000 pertsona artean) bidali zituzten Vasiugango uhartetxoetara, tundra izoztuaren gainean ibiliz.[1] Egun gutxiren buruan haur gehienak hil ziren, eta gainerakoak, elikagairik eta tresnarik gabe, leku horretan bizirik irautea ezinezkoa zela ikusi zuten. Atzera egin ezinik, itzulerako bidean metrailadore-guneak jarri zituztelako, bere aukera bakarra taiga hotzetan sakonago sartzea izan zen. Inor ez zen bizirik atera. Inguruko eskualdeetako herrixketako biztanleei helduen eta haurren gorpuak jasotzeko agindu zieten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.