idazle errusiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Aleksandr Isaievitx Solzhenitsin (errusieraz: Алекса́ндр Иса́евич Солжени́цын, ɐlʲɪˈksandr ɪˈsaɪvʲɪtɕ səlʐɨˈnʲitsɨn ahoskatua; Kislovodsk, 1918ko abenduaren 11a – Mosku, 2008ko abuztuaren 3a)[1] Errusiako eleberrigile, antzerkigile eta historialaria izan zen. Gulag artxipelagoa eta Egun bat Ivan Denisovitxen bizitzan bere eleberriei esker, mundu osoan sobietar gulag edo espetxe-sistemaren bizitza ezagutarazi zuen. Bigarren Mundu Gerran aritu ondoren, sobietarren aurkako propaganda idazteagatik atxilotu eta bertan zenbait urte eman zituen. 1970ean Literaturako Nobel Saria eman zioten. 1974an SESBetik kanporatua izanik ere, 1994an itzuli zen[2].
Aleksandr Solzhenitsin | |
---|---|
(1974) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kislovodsk, 1918ko abenduaren 11 |
Herrialdea | Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa Errusia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna aberrigabea (1974 - 1990) |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Mosku, 2008ko abuztuaren 3a (89 urte) |
Hobiratze lekua | Donskoe cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Aita | Isaackly Semyonovich Solzhenitsyn |
Ama | Taisiya Zakharovna Shcerbak |
Ezkontidea(k) | Natalya Reshetovskaya (en) (1940ko apirilaren 27a - 1948ko abendua) Natalia Solzhenitsyna (en) (1973ko apirilaren 20a - 2008ko abuztuaren 3a) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Rostov State University (en) (1936 - 1941) |
Hizkuntzak | errusiera |
Irakaslea(k) | Dmitry Morduhai-Boltovskoi (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, historialaria, eleberrigilea, gidoilaria, antzerkigilea, poeta, public figure (en) , prosalaria, iritzi-kazetaria, maisu/maistra, militarra, militantea, idazlea, full member of RAS (en) , irakaslea eta ipuingilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Sobietar Idazleen Batasuna Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Zientzien Errusiar Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Bavariako Arte Ederren Akademka |
Genero artistikoa | short novel (en) kontakizun laburra opinion journalism (en) saiakera Q32361017 hiztegigintza Q14914597 eleberri laburra |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | Teniente lehena kapitain |
Parte hartutako gatazkak | Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Errusiar Eliza Ortodoxoa |
solzhenitsyn.ru eta solzhenitsyncenter.org | |
Matematika ikasketak egin zituen. Bigarren Mundu Gerran artilleria kapitain izan zen. 1945ean atxilo hartu zuten, gutun batean Stalin kritikatzeagatik, eta kontzentrazio esparru batean eduki zuten hamaika urtez. Askatasuna lortu zuenean, Riazanen jarri zen bizitzen, eta irakasle gisa lan egin zuen 1962 urtera arte. Urte hartan bertan Egun bat Ivan Denisovitxen bizitzan eleberri laburra argitaratu zuen, kontzentrazio esparru bateko preso baten egun arrunt baten kontakizuna. Obra hori halako mugarria izan zen XX. mendeko errusiar literaturaren historian, hura izan baitzen lehena Stalinen kontzentrazio esparru batean gertatzen zena aipatzen. Hilabete batzuk geroago beste bi kontakizun argitaratu zituen: Matrionaren etxea eta Kretxetovka-ko ezezaguna. Hasitako ildoari jarraituz, Minbiziaren pabiloia (1967) eta Lehen zirkulua (1969) obretan Stalinen garaiko izua deskribatu zuen. Obra horiek Mendebaldean baino ez ziren argitaratu, eta Sobietar Batasunaren mugetatik kanpo izan zuten oihartzunagatik Literaturako Nobel saria jaso zuen 1970ean. 1970eko hamarkadan ziklo historiko baten kontakizuna idazten hasi zen, 1917ko iraultzaz geroztik bere herrialdean izandako aldaketen berri emanez. Zikloari Gurpil gorria izena jarri zion eta hiru eleberri hauez osatua zegoen: 1914ko abuztua (1971); 1916ko azaroa (1984) eta 1917ko martxoa. Bien bitartean, 1974an beste obra erraldoi baten lehen atala argitaratu zuen: Gulag uhartedia (1973-1978). Obra horretan, berriro ere, datu eta dokumentu pila batez lagundurik, Stalinen kontzentrazio esparruetako bidegabekeriak deskribatu zituen. Urte hartan bertan, 1974an, Errusiatik egotzi zuten. Zurichen jarri zen bizitzen eta bere Oroitzapenak (1975) eta Lenin Zurichen (1976) argitaratu zituen. 1976an, Estatu Batuetan egindako bisitaldi batean, han egindako hitzaldiak argitaratu zituen: Ameriketako diskurtsuak. Azkenik, Estatu Batuetan geratu zen bizitzen, Vermonten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.