From Wikipedia, the free encyclopedia
Zirkasiarrak[14] (adigeraz: Адыгэ edo Adǝgă), txerkesak[14] edo Adige herria[14] (turkieraz: Çerkez, Çerkes; arabieraz: شركس, Sharkas) ere deituak[15], Iparraldeko Kaukason dagoen Zirkasia eskualdeko jatorrizko talde etnolinguistikoa da. Beren hizkuntza, adigera, Kaukasoko ipar-mendebaldeko familiakoa da[16]. 700.000 adige inguru bizi dira Zirkasia historikoan (Errusiako Adigea, Kabardino-Balkaria eta Karatxai-Txerkesia errepublikak, eta Krasnodar kraiaren hegoaldeko erdia) eta 3 milioi baino gehiago diasporan (2 milioi baino gehiago Turkian, 150.000 inguru Levante eta Mesopotamian, eta 50.000 inguru Europan eta Ipar Amerikan[1]).
Zirkasiarrak | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
4 milioi inguru[1] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Errusia: 718.727[2]
Turkia 1.367.000[4] - 2 milioi [1] | |
Hizkuntza | |
Adigera, errusiera, turkiera | |
Erlijioa | |
Gehiengoa: islam (sunismoa) Gutxiengoa: xamanismoa, kristautasuna | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
abkhazak, abazaak |
Lau adige talde nagusi daude:
XII.-XIII. mendera arte Zirkasia aski eskualde autonomoa izan zen. 1234an mongolen hordek inbaditu zuten Kaukasia, eta geroago Krimeako tatariarren mende geratu zen[1]. XV. mendean adigeak musulman sunita bihurtu ziren. XVI. mendearen erdialdean Errusia eta Zirkasia aliatu bilakatu ziren eta Ivan IV.a zirkasiar printzesa batekin ezkondu zen[1].
1763tik aurrera Errusiar Inperioa Ipar-mendebaldeko Kaukaso konkistatzen ahalegindu zen. Gainerako kaukasiar herriak bezala, adigeak ere gogor borrokatu ziren errusiar armadaren aurka. Krimeako gerraren (1853-1856) ostean, errusiarrek areagotu zuten Kaukasoko erasoaldia, Txetxenia eta Dagestanetik hasita. 1859an, Imam Shamil buru zuten Ipar-ekialdeko kaukasiarrak azpiratu ostean, indar guztiak mendebaldera eraman zituzten eta 1864an zirkasiarrak menderatzea lortu zuten[1]. Gerra horretan 1,5 milioi adige baino gehiago hil edo Otomandar Inperiora deportatuak izan ziren. Zorigaiztoko exodo horretan ehunka mila hil ziren[18]. Bizirik atera zirenen ondorengoek, gaur egungo Turkia eta Ekialde Ertaineko zirkasiar diaspora osatzen dute[1]. 2011ko maiatzaren 20an, Georgiako parlamentuak genozidiotzat jo zuen Errusiaren jarduera adigeeen aurkako gerran[19].
Sobietar garaian Errusiaren politika inperialista sotilagoa izan zen. Zirkasia hiru erakunde administratibotan banatua izan zen (Adigea, Karatxai-Txerkesia eta Kabardino-Balkaria) eta biztanleek ama hizkuntza baztertu behar izan zuten, errusieraren mesedetan[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.