From Wikipedia, the free encyclopedia
2019ko TKE Ligakoa Eusko Label Ligaren hamazazpigarren denboraldia izan zen. Txapelketa ekainaren 22an hasi zen Bilbo hiriko uretan, eta irailaren 15ean bukatu zen Portugaleten; guztira, 20 estropada jokatu ziren. Lehen aldia izan zen parte-hartzaileen artean Bizkaiko traineruak Gipuzkoakoak baino gehiago zirena, hurrenez hurren, sei eta lau[1][2].
Hiru denboralditan 2. izan ostean, Orio Arraunketa Elkarteak (irudian) lehen aldiz TKE Liga irabazi zuen. | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Traineru Kluben Elkartea |
Partaideak | 12 talde |
Estropadak | 20 estropada |
Hasiera | 2019ko ekainaren 22a |
Amaiera | 2019ko irailaren 15a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Orio (213 p.) |
Txapeldunordea | Hondarribia (201 p.) |
Ohorezko tx. | Santurtzi (196 p.) Zierbena (181 p.) |
Jaitsiera | San Pedro (37 p.) Astillero (37 p.) |
← 2018 |
2020 → |
Denboraldi honetako txapeldun nagusia Orio Arraunketa Elkartea izan zen. TKE Ligaren historian bigarren postua hiru aldiz lortu zuten arren, lehen aldia izan zen mirotzek garaikurra irabazi zutena. Oriotarrek nagusitasun handiz irabazi zuten txapelketa; guztira, 213 puntu lortu zituzten eta 20 estropadetatik 8tan garaile izan ziren. Bigarren postua, aldiz, Hondarribia Arraun Elkartearentzat izan zen. Gorabehera handirik gabeko denboraldi orekatua jokatu zuten eta oriotarren arraunketa jarraitu ahal izan zuen talde bakarrenetakoa izan zen; guztira, 201 puntu eskuratu zituzten eta, besteak beste, Zarauzko Ikurrina. Ohorezko txanda, bestalde, Santurtzik eta Zierbenak osatu zuten[3]. Azkenik, banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Oriok 8 bandera eraman zituen etxera, Hondarribiak 4, Santurtzik 3, eta Zierbenak, Urdaibaik eta Donostiarrak bana[4].
Aurreko hiru denboraldietako garaile izandako Urdaibai Arraun Elkartea ohorezko txandatik kanpo gelditu zen, bosgarren postuan, eta bermeotarrek bandera bakarra baino ez zuten irabazi azkeneko estropadan[5]. Bestetik, 2019an lehenengo mailara itzuli ziren elkarteek ere ez zituzten oso emaitza onak lortu. Lekittarrak behintzat maila mantendu zuen 10. postuari esker, baina kantabriar traineru bakarrak, Astillerorenak, maila galdu zuen San Pedrorekin batera. Pasaitarrek jaitsiera play-offean ezin izan zuten Aresko eta Zarauzko mutilen aurka lehiatu eta 13 denboraldiren ostean, hurrengo urtean KAE Ligan arraun egin beharko dute[6].
Azkenik, CaixaBank Patroi Onenaren Saria Donostiarra elkarteko Arkaitz Diazentzat izan zen[7].
• • • • • • • • • • • • |
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Herria/Udala | Herrialdea | 2018 |
Astillero | Sociedad Deportiva de Remo Astillero | San José XV | Miguel Ángel Ruiz Camus | El Astillero | Kantabria | 1.a (KAE) | |
Cabo da Cruz | Club de Remo Cabo de Cruz | Cabo da Cruz | Benigno Silva | Boiro | Coruña | 6.a | |
Donostiarra | Kaiarriba Arraun Elkartea | Torrekua II | Igor Makazaga | Donostia | Gipuzkoa | 7.a | |
Hondarribia | Hondarribia Arraun Elkartea | Ama Guadalupekoa | Mikel Orbañanos | Hondarribia | Gipuzkoa | 2.a | |
Kaiku | Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea | Bizkaitarra | Carlos Rodríguez Montes | Sestao | Bizkaia | 10.a | |
Lekittarra | Isuntza Arraun Elkartea | Lekittarra | Osertz Alday Eizagirre | Lekeitio | Bizkaia | 2.a (KAE) | |
Ondarroa | Ondarroa Arraun Elkartea | Antiguako Ama | Iñaki Errasti | Ondarroa | Bizkaia | 8.a | |
Orio | Orio Arraunketa Elkartea | San Nikolas | Jon Salsamendi | Orio | Gipuzkoa | 4.a | |
San Pedro | Sanpedrotarra Arraun Elkartea | Libia | Mikel Arostegi | San Pedro, Pasaia | Gipuzkoa | 9.a | |
Santurtzi | Itsasoko Ama Arraun Elkartea | Sotera | Iker Zabala | Santurtzi | Bizkaia | 5.a | |
Urdaibai | Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea | Bou Bizkaia | Joseba Fernandez | Bermeo | Bizkaia | 1.a | |
Zierbena | Zierbena Arraun Elkartea | Zierbena | Juan Zunzunegi | Portua, Zierbena | Bizkaia | 3.a |
1 Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatu zen. Nahiz eta bigarren egunean traineru azkarrena Hondarribikoa izan zen, bi egunetako denborak batuz oriotarrak izan ziren bizkorrenak eta, beraz, bandera herrira eraman zutenak[8].
2 Ofizialki "Getxoko Estropaden XLI. Ikurriña-Jose Antonio Agirre Lehendakariaren XV. Omenaldia"[9].
3 Zarauzko XLII. Estropada bi jardunalditan jokatu zen eta bietan Hondarribiko trainerua izan zen azkarrena[10].
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1 | 2 | 3 | 4 | 51 | 61 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 153 | 163 | 17 | 18 | 19 | 20 | Banderak | Lorpena | |
1. | Orio | 213 | 12 | 12 | 11 | 11 | 12 | 9 | 12 | 10 | 11 | 10 | 12 | 11 | 9 | 12 | 10 | 11 | 8 | 12 | 12 | 6 | 81 | Txapelduna | |
2. | Hondarribia | 201 | 9 | 9 | 12 | 9 | 10 | 12 | 7 | 9 | 12 | 8 | 10 | 8 | 12 | 9 | 12 | 12 | 11 | 9 | 11 | 10 | 41,3 | Txapeldunordea | |
3. | Santurtzi | 196 | 11 | 6 | 9 | 12 | 11 | 8 | 10 | 7 | 10 | 12 | 11 | 10 | 11 | 10 | 11 | 10 | 12 | 8 | 10 | 7 | 3 | Ohorezko txanda | |
4. | Zierbena | 181 | 10 | 10 | 10 | 8 | 8 | 10 | 11 | 12 | 8 | 11 | 9 | 5 | 10 | 6 | 9 | 9 | 10 | 11 | 6 | 8 | 1 | ||
5. | Urdaibai | 169 | 8 | 8 | 7 | 6 | 9 | 7 | 9 | 11 | 7 | 9 | 7 | 9 | 8 | 11 | 8 | 7 | 7 | 10 | 9 | 12 | 1 | ||
6. | Donostiarra | 164 | 7 | 11 | 8 | 10 | 7 | 11 | 8 | 8 | 9 | 6 | 8 | 12 | 7 | 8 | 6 | 5 | 9 | 7 | 8 | 9 | 1 | ||
7. | Ondarroa | 116 | 6 | 5 | 5 | 4 | 5 | 5 | 5 | 3 | 5 | 7 | 6 | 4 | 6 | 7 | 7 | 8 | 6 | 4 | 7 | 11 | - | ||
8. | Cabo da Cruz | 100 | 4 | 4 | 6 | 7 | 6 | 2 | 3 | 6 | 6 | 5 | 5 | 6 | 5 | 5 | 4 | 6 | 5 | 5 | 5 | 5 | - | ||
9. | Kaiku | 79 | 5 | 7 | 4 | 5 | 4 | 6 | 6 | 1 | 4 | 4 | 4 | 7 | 4 | 3 | 5 | 3 | 1 | 6 | - | - | - | ||
10. | Lekittarra | 47 | 3 | 3 | 2 | 2 | 1 | 4 | 4 | 5 | 2 | 12 | 2 | 1 | 3 | 4 | 1 | 4 | 4 | 1 | - | - | - | ||
11. | San Pedro | 37 | 2 | 2 | 1 | 3 | 3 | 1 | 1 | 2 | 3 | 2 | 1 | 2 | 2 | 2 | 3 | 2 | 3 | 2 | - | - | - | Jaitsiera play-offa | |
12. | Astillero | 37 | 1 | 1 | 3 | 1 | 2 | 3 | 2 | 4 | 1 | 3 | 3 | 3 | 1 | 1 | 2 | 1 | 2 | 3 | - | - | - | 2020ko KAE Liga |
1 Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatu zen. Nahiz eta bigarren egunean traineru azkarrena Hondarribikoa izan zen, bi egunetako denborak batuz oriotarrak izan ziren bizkorrenak eta, beraz, bandera herrira eraman zutenak[8].
2 Lekittarrak hiru segundoko zigorra jaso zuen arrauna uretara botatzeagatik[11].
3 Zarauzko XLII. Estropada bi jardunalditan jokatu zen eta bietan Hondarribiko trainerua izan zen azkarrena[10].
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Herria/Udala | Herrialdea | Emaitza |
Ares | Club de Remo Ares | Santa Olalla de Lubre | Agustín Fernández Souto | Ares | Coruña | 1.a (GTL) | |
Deustu-Bilbo | Deustu Arraun Taldea | Tomatera | Jon Elortegi | Deustu, Bilbo | Bizkaia | 2.a (KAE) | |
San Pedro | Sanpedrotarra Arraun Elkartea | Libia | Mikel Arostegi | San Pedro, Pasaia | Gipuzkoa | 11.a | |
Tirán | Sociedad Deportiva Tirán | Mar do Con | Benjamín Vázquez Peña | Tirán, Moaña | Pontevedra | 2.a (GTL) | |
Zarautz | Zarautz Arraun Elkartea | Enbata | Garikoitz Uranga | Zarautz | Gipuzkoa | 1.a (KAE) |
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1. estrop. | 2. estrop. | Lorpena |
1 | Ares | 9 | 5 | 4 | 2020ko TKE Liga |
2 | Zarautz | 9 | 4 | 5 | |
3 | Deustu-Bilbo | 5 | 3 | 2 | 2020ko KAE Liga |
4 | Tirán | 4 | 1 | 3 | 2020ko GT Liga |
5 | San Pedro | 3 | 2 | 1 | 2020ko KAE Liga |
Postua | Patroia | Arraun Taldea | Puntuak[4] |
---|---|---|---|
1 | Arkaitz Diaz | Donostiarra | 19 |
2 | Borja Gómez | Zierbena | 11 |
3 | Iñaki Goikoetxea | Lekittarra | 9 |
4 | Cristian Garma | Santurtzi | 8 |
5 | Eneko Bilbao | Urdaibai | 7 |
6 | Ander Etxegoien | San Pedro | 6 |
Jenaro Zelaia | Ondarroa | ||
8 | Vicente Carpintero | Kaiku | 5 |
Iván Gómez | Astillero |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.