Castro Urdialesko arraunketa elkartea From Wikipedia, the free encyclopedia
Sociedad Deportiva de Remo Castreña (euskaraz Arraun Kirol Elkarte Castrotarra) Castro Urdialesko (Kantabria, Espainia) arraun taldea da. 2013 arte Sociedad Deportiva de Remo Castro Urdiales izenarekin TKE Ligan aritu zen baina arazo ekonomikoen erruz taldea desagertu[1], bigarren taldearen izena hartu eta bi urtetan jarraian maila galdu zuen.
Sociedad Deportiva de Remo Castreña | |
---|---|
Sorrera | 1879 (S.D.R. Castro Urdiales) 2005 (S.D.R. Castreña) |
Herria | Castro Urdiales, Kantabria |
Lehendakaria | Fernando Ruiz |
Entrenatzailea | Jose Angel Vazquez |
Patroia(k) | Santiago Lopez Garcia de Vicuña |
Kolorea(k) | gorria |
Trainerua | La Marinera |
Palmaresa | 4 Kontxako Bandera 1 TKE Liga 2 Euskal Liga 1 Espainiako Txapelketa 11 Kantabriako Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2024 | 3.a (KAE 2 Liga) |
Webgunea | www.lamarinera.org |
2000. hamarkadan traineru indartsua osatu zuen Jose Luis Kortaren eskutik eta Kontxako lau bandera, TKE LIga bat, bi Euskal Liga eta Espainiako Txapelketa bat irabazi zituen, besteak beste.
Lehendabiziko garaipen ospetsua 1861eko ekainaren 23an lortu zuen Santanderren, non Isabel II.a erreginaren aurrean zenbait talde kantabriar eta bizkaitar gainditu zituen. Gerra Zibilaren aurretik Santanderren jokaturiko estropadetan sarritan aritu zen, garaipenik lortu ez bazuen ere. Emaitzarik onena 1933ko bigarren postua da, garai hartan erabat nagusi zen Pedreñaren atzetik.
Lehen aro honetako amaiera 1950ean jar dezakegu. urte hartan Castron bertan jokatu zen Espainiako Traineru Txapelketa irabazi zuen, baina arraunlari batzuen lizentziatan izandako akatsengatik txapelketa baliorik gabe gelditu zen.
Aipatzekoak izan ziren 1949an trainerillatan Zierbenarekin izan zituen lehia estuak. Castrok Espainiako Txapelketa irabazi zuen eta Zierbenak errebantxa gisa antolaturiko Kantauriko Txapelketa. Hirugarren estropada bat antolatu zen Deustun garaile nagusia nor zen erabakitzeko baina bidean Castroko arraunlariek istripua izan zuten eta jokatu gabe gelditu zen estropada.
1966 urtean Sociedad Deportiva de Remo Castro Urdiales sortu zen eta hasierako urteetan batel eta trainerilletan aritu zen. 1968an Espainiako batel txapelketa antolatu zuen eta elkarteko batelek lortu zituzten lehen eta bigarren postuak. Trainerilletan hirugarren egin zuen 1968 eta 1969an.
1973an etxeko bandera jokatzen hasi zen eta bertan hartu zuen parte Castroko traineruak, 23 urtetako lehorraldiaren ondoren. Ordutik aro bikain bat hasi zuen, 1974 eta 1984 artean urtero Kontxako Banderarako sailkatu zelarik. Emaitzarik onena 1975ean eskuratu zuen, bigarren postua hain zuzen ere. Urte horietan 7 aldiz izan zen Kantabriako txapeldun eta Kantabrian jokaturiko estropada ugari ere irabazi zituen.
Urte haietan estropada ugari antolatu zituen gainera, Castro Urdialesko Banderaz gain, Portus Amanus Saria eta Gurutze Gorriaren Bandera ere bai.
Hamar bat urte makal aritu ondoren 90. hamarkadaren bukaeran Jose Luis Korta fitxatu eta gora egiten hasi zen. 2001ean eta 2002an Kontxako Banderak eta Traineruen Euskal Ligak irabazi zituen. TKE Liga 2003an eratu zen baina 2009 arte itxaron behar izan zuen txapeldun izateko. 2009ko TKE Liga hartan 13 estropada irabazi zituen, errekorra ezarriz[2]. 2006 eta 2008an Kontxako Bandera berriak eskuratu zituen eta Ligan bigarren postuak eskuratu zituen. 2006an gainera egun bateko errekorra egitea lortu zuen, historian lehen aldiz 19 minututik behera jaitsiz, eta bi egunetako errekorra ere ezarri zuen aurretik zegoena 40 segundotan hobetuz[3].
Hamarkada bikaina osatu zuen, izan ere Kontxako lau Bandera eta Espainiako Txapelketa bat irabazi baitzituen, beste garaipen askoren artean.
2013 urte hasieran ordea diru arazo larriak izan zituen eta epaitegietan aritu ondoren Kontxako Banderak enbargatu egin zizkioten. TKE Ligako abalari aurre egiteko modurik ez eta bigarren taldearen izenarekin aritu zen denboraldi horretan, Traineruen Kluben Elkarteko batzordeak horrela onartuta[1]. Diru gabeziaren erruz ordea fitxaketarik ezin izan zuen egin eta aurreko urtean KAE 2. mailan zeuden harrobiko arraunlariekin osatu zuen trainerua. Honen ondorioz 12. postuan gelditu eta maila galdu zuen.
2014 denboraldirako Sestaoko Iberia Arraun Elkartearekin akordioa lortu zuen. Bien arteko baturari esker bi traineru uretaratu zituzten KAE Ligan. Lehen mailan Castreña izenarekin aritu ziren eta bigarren mailan Castro-Iberia izenarekin[4]. Emaitzak oso txarrak izan ziren eta taldea KAE Ligako azken postuan geldituz maila galdu zuen. Hurrengo urteetan KAE 1 eta 2 maila artean ibili da igo eta jaitsi.
Haundiak | Nerbioiko Sari Handia (0): Bigarren 1975ean eta hirugarren 2001 eta 2003an. El Corte Ingles Bandera (3): 2001, 2002 eta 2009. Generalisimoaren Kopa (A Coruña) (1): 1975. Zarauzko Ikurrina (3): 2005, 2008 eta 2009. |
Etxekoak | Portus Amanus Saria (2): 1975, 1976. Castro Urdialesko Bandera (6): 1996, 1998, 2000, 2002, 2006, 2020. Flaviobriga Bandera (2): 2006, 2010. S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (4): 2005, 2006, 2009, 2010. Comercio Castro Urdiales (1): 2020. |
Kantabrian | Marina de Cudeyoko Bandera (5): 1975, 1976, 1979, 2000, 2020 Sotileza Bandera (10): 1977, 1980, 1981, 1984, 1986, 1987, 1990, 1998, 1999, 2009. Laredoko Bandera (3): 1977, 1982, 2006. Santanderko Bandera (2): 1981, 1984. Santoñako Bandera (1): 1981. Bansander Bandera (6): 1987, 1990, 2002, 2009, 2011, 2012. Caja de Cantabria Bandera (6): 1998, 1999, 2001, 2002, 2006, 2011. Camargoko Bandera (2): 1998, 1999. La Maruca Bandera (1): 1999. Hipercor Bandera (5): 2001, 2002, 2005, 2008, 2009. Pedreñako Bandera (1): 2009. Descenso Traineras de Bahía-Camargo (1): 2021. |
Bizkaian | Kaikuren Bandera (1): 2000. Telefonica Bandera (3): 2001, 2007, 2009. (Gipuzkoa eta Bizkaia) Santurtziko Bandera (1): 2001. Bermeoko Bandera (3): 2002, 2006, 2009. Areetako Bandera (1): 2007. Getxoko Bandera (2): 2008, 2009. Plentziako Bandera (3): 2008, 2009, 2022. Bilboko Bandera (2): 2008, 2009. Mundakako Bandera (1): 2015. Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2019. Antton Bilbao Bandera (1): 2020. |
Gipuzkoan | Loiolatarra 75. Urteurrena (1): 1999. Hondarribiako Bandera (2): 1999, 2001. Pasaiako Bandera (1): 2003. Orioko Bandera (4): 2002, 2005, 2008, 2009. Hibaikaren Bandera (2): 2007 2015. Hernaniko Bandera (1): 2007. Hondarribiko Promozio estropada (1): 2007. San Pedroko Bandera (1): 2009. Donostiarra B Bandera (1): 2015. San Pedroko Promozio estropada (1): 2015. Zumaiako Promozio Bandera (1): 2015. Orioko KAE Bandera (1): 2019. Ékolo Bandera (1): 2020. Mutrikuko Yurrita Group Bandera (1): 2020. Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina (1): 2020. Pasaiako Bandera - KAE 2 (1): 2024. |
Lapurdin | Donibane Ziburuko Estropada (1): 2002. |
Galizan | Moañako Bandera (2): 1984, 2009. O Groveko Bandera (1): 2006. Boiroko Bandera (1): 2008. Riveira Bandera (1): 2008. Telefónica O'Grove Bandera (1): 2009. Pontevedrako Bandera (1): 2009. |
Besterik | Errioxako Bandera (1): 2002. |
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2003 | TKE Liga, 5.a | 4.a |
2004 | TKE Liga, 4.a | 6.a |
2005 | TKE Liga, 3.a | 4.a |
2006 | TKE Liga, 2.a | Txapelduna |
2007 | TKE Liga, 4.a | 6.a |
2008 | TKE Liga, 2.a | Txapelduna |
2009 | TKE Liga, 1.a | 2.a |
2010 | TKE Liga, 4.a | - |
2011 | TKE Liga, 9.a | - |
2012 | TKE Liga, 7.a | - |
2013 | TKE Liga, 12.a | - |
2014 | KAE 1 Liga, 12.a | - |
2015 | KAE 2 Liga, 2.a | - |
2016 | KAE 1 Liga, 12.a | - |
2017 | KAE 2 Liga, 16.a | - |
2018 | KAE 2 Liga, 12.a | - |
2019 | KAE 2 Liga, 2.a | - |
2020 | KAE 2 Liga, 1.a | - |
2021 | KAE 1 Liga, 10.a | - |
2022 | KAE 1 Liga, 7.a | - |
2023 | KAE 1 Liga, 12.a | - |
2024 | KAE 2 Liga, 3.a |
Castro Urdialesek hainbat estropada antolatzen ditu herrian:
Sociedad Deportiva de Remo Castreña | |
---|---|
Herria | Castro Urdiales, Kantabria |
Lehendakaria | Antonio De Diego |
Entrenatzailea | Manolo Gutiérrez |
Patroia(k) | |
Kolorea(k) | gorria |
Trainerua | La Marinera |
Palmaresa | 0 KAE Liga 1 |
2024: Kontxa | ez |
2023: Liga | 8.a (KAE 2 Ligan) |
2024 | KAE 2 Ligan |
Urte batzutan bigarren trainerua ateratzeko beste arraunlari izan ditu. Sociedad Deportiva de Remo Castreña izan zuen. Bigarren traineru honek KAE Ligako bigarren maila irabazi zuen 2007an. 2013an SDR Castro Urdiales elkartea desegin zenean SDR Castreña izena hartu zuen.
Ligak:
Banderak:
Urtea | Liga |
---|---|
2007 | KAE 2 Liga, 1.a |
2008 | KAE 1 Liga, 8.a |
2009 | ez |
2010 | KAE 2 Liga, 12.a |
2011 | ez |
2012 | KAE 2 Liga, 7.a |
2013 | KAE 2 Liga, 9.a |
2014 | KAE 2 Liga, 14.a |
2015- 2021 | ez |
2022 | KAE 2 Liga, 8.a |
S.D.R. Castreña | |
---|---|
Entrenatzailea | Natalia Díaz |
Patroia(k) | Eneritz Diez |
Kolorea(k) | gorria |
Trainerua | La Marinera |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 Euskadiko Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2023: Liga | 8.a (ETE Liga) |
2024 | ETE Ligan |
2017an emakumezkoen trainerua atera zuen eta Gipuzkoako Ligan hartu zuen parte. Ez zuen jarraipenik izan. 2020an Kantabriako estropada pare batean aritu zen eta 2021ean berriz osatu du trainerua eta ETE Ligan arituko da.
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2017 | Gipuzkoako Liga, 10.a | - |
2018- 2020 | ez | |
2021 | ETE Liga, 11.a | - |
2022 | ETE Liga, 8.a |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.