Giltzurrunetako asaldua; proteinuria, hipoalbuminemia eta edema ditu ezaugarri. Glomeruluko gaixotasunetan, giltzurrun-zaineko tronbosietan eta gaixotasun orokortu askoren konplikazioetan gertatzen da From Wikipedia, the free encyclopedia
Sindrome nefrotikoa (SN) gaixotasun multzo batek eragindako giltzurrun-nahasmena da, zeinetan giltzurrun-glomeruluetako paretaren iragazkortasunaren handipena ematen den. Ondorioz, gernuan proteinaren maila altuak (proteinuria) 3.5 gramo baino gehiago eguneko, odoleko proteina maila baxuak (hipoproteinemia edo hipoalbuminemia) eta aszitisa ager daiteke. Hortaz gain, edemak, kolesterol altua (hiperlipidemia edo hiperlipemia) ager daitezke.
Sindrome nefrotiko | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | nephrosis (en) eritasuna |
Espezialitatea | Nefrologia |
Sintoma(k) | proteinuria hipoalbuminemia |
Asoziazio genetikoa | |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | chlorthalidone (en) , cyclothiazide (en) , quinethazone (en) , hydroflumethiazide (en) , bumetanida, benzthiazide (en) , (RS)-cyclophosphamide (en) , methyclothiazide (en) , metolazone (en) , Hidroklorotiazida, furosemida, indapamide (en) , azido etakriniko, bendroflumethiazide (en) , chlorothiazide (en) , trichlormethiazide (en) , polythiazide (en) , torasemida, sodio etakrinatoa, prednisona, rituximab (en) , ziklosporina, mycophenolate mofetil (en) , prednisolona, metilprednisolona, tacrolimus (en) , chlorothiazide (en) eta (RS)-cyclophosphamide (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | N04 |
GNS-9-MK | 581 eta 581.9 |
DiseasesDB | 8905 |
MedlinePlus | 000490 |
eMedicine | 000490 |
MeSH | D009404 |
Disease Ontology ID | DOID:1184 |
Sindrome nefrotikoaren eragilera giltzurrun glomeruluan ematen den azaldura da, zeinaren ondorioz, odolak garraiatzen dituen substantziak iragazteko ahalmenean azaldurak eragiten dituen.
Gaixoarengan eragindako kalteak larritasun maila ezberdinetakoak izan daitezke, izan ere, konplikazioak sor daitezke beste organo eta sistema batzuetan.
Orokorrean, sindrome nefrotikoarekin lotutako gaixotasunek, giltzurrunetako disfuntzio kronikoa eragiten dute. Hala ere, kaltearen eta lesio motaren arabera, subjektu horiek pronostiko ona dute tratamendu egokia izatekotan.
Sindrome nefrotikoa edozein adinetan ager daiteke, baina gehienetan umeetan agertzen da, helduekiko 26:1 proportzioan.
Umetan edo helduetan agertzeko arrazoiak desberdinak dira:
Sexuarekiko aztertzean, gizonezkoetan ohikoagoa da, 2:1 propotzioan emakumeekiko.
Giltzurruneko glomeruluak odola filtratzen du. Poro txikiak dituzten kapilarrez osatuta daude glomerulu hauek, eta poro hauen bitartez molekula txikien igarotzea baimentzen dute, baina ez makromolekulena, hala nola, proteinena.
Sindrome nefrotikoan, glomerulua kaltetuta dago hantura edo hialinizazioagatik (material kristalinoa metatzea zeluletan). Horrela, proteinak igaroko dira kapilarretatik, hala nola albumina, antritrombina edo inmunoglobulinak. Modu honetan proteinuria sortzen da, hau da, proteinak gernuan agertzea.
Albumina gernura pasa denez, plasman kontzentrazio baxuagoan aurkituko dugu, hipoalbuminemia sortuz. Honen funtzioetako bat presio onkotikoa sortzea denez, proteina honen faltan presio onkotikoa txikiagoa izango da, edemak sortuz.
Odoleko hipoproteinimia egoerari erantzuteko, gibelak konpentsazio mekanismo bat jartzen du martxan proteina gehiago sortzeko helburuarekin; hala nola lipoproteinak. Hauen sorrera handituaren ondorioz, hiperlipemia ematen da eta arazo kardiobaskularrak izateko probabilitatea handitzen da gaixo hauetan.
Giltzurruneko glomeruluan dago kaltea, bai giltzurruneko patologia batengatik edo giltzurrunari afektatzen dion beste gaixotasun batengatik.
Hauetan giltzurrunean dago patologiaren jatorria, eta histologikoki hainbat kausa bereizi daitezke:
Giltzurrunetik kanpoko gaixotasun batek deribatutakoak dira.
Sindrome nefrotikoaren adierazpen nagusiak hauek dira:
Alde batetik, hipoalbuminemiak odoleko presio onkotikoa jaitsiarazten duenez, ura interstiziora kanpoarazten da, eta hor pilatu, edema extrazelularra sortaraziz.
Ondorioz, presio arteriala gutxitzean, errenina-angiotentsina-aldosterona sistema, eta beraz, hormona antidiuretikoa ere aktibatuko da, presio arteriala handitu nahian. Aktibazio hauek giltzurrunetan odolaren ur eta sodioaren birxurgapena eragingo dute. Ziklo zirkular baten moduan honek edema handitzea eragingo du.
Horrez gain, albuminak epitelioko sodio kanaletan eragin zuzena daukala uste da, zelulen ur eta sodio birxurgapena sortuko duena. Zelulen barruan ura pilatuko denez, edema intrazelular esango diogu.
Sindrome nefrotikoaren edema, hasiera batean, gorputz behekaldean (hanketan) eta betazaletan agertzen da. Baina gerora, pleura barrunbe eta peritoneora zabal daiteke, eta baita anasarka egoerara eraman.
Historia kliniko osoarekin bat proba biokimiko batzuk egiten dira, gaixotasunaren presentzia egiaztatuko duen diagnostiko egokia egiteko.
Lehenik eta behin, gernu analisia egiten da gehiegizko proteinak detektatzeko, subjektu osasuntsu batek gernuan ez baititu ia proteinarik kanporatzen.
Ondoren, odol-analisi batek albumina mailak, hiperlipoproteinemia eta hiperkolesterolemia egiaztatuko ditu.
Gero, kreatinina argitze batek giltzurrunetako funtzioa ebaluatuko du, glomeruluen iragazteko gaitasuna zehazki. Kreatinina, muskulu-hondarreko substantzia bat da, odolera isurtzen dena gernuaren bidez ezabatu dadin; bi likidoetan dagoen konposatukontzentrazioa neurtuz, glomeruluaren iragaz gaitasuna neurtzen da.
Azkenik, giltzurrunetako biopsia bat erabil daiteke, eta azterketa anatomopatologikoaren bidez, zein motatako glomerulonefritisa dagoen baieztatu. Metodo hau espezifikoagoa izango da, baina inbadiltzailea ere. Praktika hau helduetan besterik ez egiten saiatzen da, izan ere, gaixotasun hau duten haur gehienek aldaketa minimoak sufritzen ditu eta kortikoideak erabiliz gaixotasuna arintzeko tasa %95a da. Hala ere, kortikoerresistenteak diren haurrei (orokorrean glomeruloesklerosi fokala eta segmentarioa edukiko dute) bai egingo zaiela biopsia.
Sindrome nefrotikoan agertzen diren zeinu batzuk beste gaixotasun batzuetan ere agertzen dira, edema eta proteinuria adibidez. Hori dela eta, behin betiko diagnostikoa egin ahal izateko, sintoma hauek sortuko dituzten beste patologia batzuk baztertu behar dira.
-Bihotz gutxiegitasuna: indar bentrikularraren murrizketaren ondorioz, odolaren ponpaketa hain indartsua ez izateak likidoen metaketa eragiten du. Haieran, gorputz behekaldean (hanka, orkatila…), hau gorputz osora zabaltzean anasarka izena hartuko du. Paziente hauek kardiomegalia edukiko dute. Honek diagnostikoa egiten lagunduko du.
-Gibeleko eritasunak, zirrosiak adibidez, edema beheko gorputz-adarretan eta sabelaldeko barrunbean kokatzen du; horrez gain, beste zeinu batzuk edukiko ditu, ikterizia eta emaitza arraroak gibeleko funtzioa ikertzen duen azterketan;
-Horrez gain,pazienteak likido periferikoaren metaketa eragiten duten farmakoak hartzea baztertu behar dugu; hala nola, antiinflamatorio ez esteroideoak, antihipertentsiboak, kortikoide supraerrenalak, hormona sexualak...
-Mieloma anizkoitzak proteinuria sor dezake, baina kasu honetan ez da hipoalbuminemiarekin lotuta egongo. Gaixotasun honen beste asaldura batzuk astenia, pisua galtzea eta hezur-mina izango dira.
-Diabetes mellitusean adibidez, glikosilatutako hemoglobina mailen eta proteinuriaren agerpenaren artean erlazioa dagoela ikusi da. Beste arrazoi batzuk proteinuria sortzeko amiloidosia eta zenbait gaixotasun alergiko eta infekzioso izan daitezke.
Sindrome nefrotikoak pertsonaren osasunean eta bizi-kalitatean eragina duten hainbat zailtasun ekar dezake:
Sindrome nefrotikoaren tratamendua sintomatikoa edo giltzurrunetako lesioari zuzenean eragiten diona izan daiteke.
Bere helburua gaixotasunaren ondoriozko desorekak tratatzea da: edema, hipoalbuminemia, hiperlipemia, hiperkoagulogarritasuna eta konplikazio infekziosoak.
Edema: Egoera edematosoaren leheneratzea funtsezkoa da sindrome nefrotikoaren tratamenduan. Hau hainbat jarraibideren bidez gauzatzen da:
Giltzurrunetako lesioaren tratamendua gaixotasunaren progresioa gelditzeko edo atzeratzeko gai da. Aplikatutako terapia farmakologikoa da:
Tratamendu-aldian zehar, kontrol-hemogramak egiten dira, infekzio posibleaz ohartarazten duten osagaien mailak zein diren jakiteko.
Trataturiko sindrome nefrotikoaren pronostikoa ona da oro har. Hala ere, eragilearen, pazientearen adinaren eta terapiaren erantzunaren arabera alda daiteke.
Alde batetik, “aldaketa minimoen gaixotasunak” pronostiko bikaina du. Aldiz, “glomerulonefritis mesangiokapilarrarekin” kontrakoa gertatzen da,izan ere, giltzurrunak lehenengo hiru urteak baino lehen porrot egiten dute eta derrigorrezkoa da dialisia eta ondorengo transplantea egitea.
Bestalde, 5 urte baino gutxiagoko eta 30 urte baino gehiagoko gaixoen pronostikoa okerragoa da, gutxiagotasun renala pairatzeko arrisku handiagoa dutelako.
Tratamendurik gabe, sindrome nefrotikoak oso pronostiko txarra du, bereziki glomerulonefritis azkar progresiboa, hilabete gutxiko epean giltzurrun-gutxiegitasun akutua eragiten duena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.